Merkatutik harago
Pandemiari aurre egiteko neurrien despit, urteko zita kultural garrantzitsuenak ari dira aurkitzen modua 2020ko edizioak hutsean ez pasatzeko. Durangoko Azokak ere, euskal kulturarentzat ia denbora-unitatearen maila daukan hitzorduak, pixkanaka eman dio forma aurtengoari. Hiru kontzeptutan laburbildu daiteke: salmenta digitala, programazio […]
'Hondar ahoak': honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare sozialetan, aspaldidanik honelako zerbaiten […]
Azken broma handia
Kontzertu bat zer zen ahazten hasia nintzen eta memoria berreskuratzeko aukera aparta izan da Nacho Vegas zuzenean ikustea. Hiru kontzertu jo ditu bakarlari asturiarrak konfinamendua bukatu zenetik: Madrilen, Bilbon eta atzo Donostian. Victoria Eugenia beteta –esateko modu bat da, edukiera […]
'Neskamearen ipuina': beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
Eskertzekoa da Txalapartak egin duen lana, pixkanaka eta zarata handirik gabe, ingelesezko nobela distopiko garrantzitsuenak euskarara ekartzeko: 2007an argitaratu zuen George Orwellen 1984 klasikoa, Oskar Aranak itzulita; 2010ean berriz, Ray Bradburyren Fahrenheit 451, Nagore Tolosak euskaratuta; eta 2018an iragarri zuten […]
Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?
Inoizko Zinemaldirik arraroenak irabazle atipikoa izan du: Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filmak denetariko erreakzioak eragin zituen prentsaren artean, pelikula maisulantzat jo zutenetatik hasi eta huts egindako obratzat jotzen zutenetaraino. Epaimahaiak argiago ikusi du ordea, Urrezko Maskorraz gain emakumezko aktore […]
"Gertakari desatsegin" bat eta Asiako bi pelikularekin, amaiera gertuago
Zazpigarren eguna Zinemaldian: hainbeste pelikula ikusi ondoren, pentsatzen hasten zara agian zuk zeuk ere idatzi ahalko zenukeela film baterako gidoia. Festibalaren gorabeheretan girotutako zerbait izango litzateke, baina ez Woody Allenen Rifkin’s Festival bezala, ez; Zinemaldiko benetako gatazkak islatuko lituzke, antolatzaileekin […]
Familia, a zer pelikula
Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran […]
Etxean bezala
Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa –gainera, total, inork ez zaitu ezagutuko aurpegian daramatzagun gauza hauekin–. Eta […]
Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)
Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan […]
Hemen inork ez dauka alkoholarekin problemarik
Koldo Izagirreren nobelari ereferentzia eginez, “Egarri egunak Zinemaldian” izenburua jarri genion 1977ko edizio gorriari buruz aste honetan publikatu dugun erreportajeari; igande honetan komentatu behar ditugun Sail Ofizialeko bi pelikulak ikusi ondoren, sentsazioa daukat bala hori kronika honetarako gorde behar nuela. […]
Konfinamendurik onena
Problema tekniko bat medio, 15:45ean Donostiako Antzoki Zaharrean hasi den filma eten egin da. Argiak piztu eta, arazoa konpondu bitartean geneuzkan alternatibak esplikatu ditu Zinemaldiko langile batek: “Komunera joateko altxa zaitezkete, baina ezin duzue eraikinetik atera”. Momentu deserosoa izan da. […]
Hainbeste zarata, txalo epel hauetara iristeko
Eserlekuen erdiak zigilatuta, maskarak, gel hidroalkoholikoaren urrina airean eta pelikula hasi baino lehen, pantailan, koronabirusaren aurrean hartu beharreko neurriak: ongi etorri 2020ko Zinemaldira, zaila izango da aurten pantailetan ikustea pantailaz kanpoko munduan “normaltasun berria” bilakatu den profilaxi honekin lehiatu dezakeen […]
Euskal gatazkari buruzko ikus-entzunezko mundu oso bat dago 'Patria'-tik harago
Udako oporren aurretik irakurri genuen notizia batek pentsarazten zuen aurtengo Donostiako Zinemaldian alfonbra gorria jarriko ziotela euskal gatazkari buruzko narratiba jakin bati, Espainiako Estatua azken urteetan eraikitzen ari den kontakizun ofizialari. Izan ere, Donostian estreinatuko diren lanen artean Patria telesaila […]
Bideoklipetik hiper-errealitatera: zer erakusten digun Charli XCX-ek etorkizuneko musika ekoizpenaz
GAZ Limbokoek elkarrizketa honetan esan dituzten gauza interesgarrien artean, arreta deitu dit zein argi duten gaur egun abesti berriak argitaratzea ez dela nahikoa, nola duten barneratuta bideoa musika talde baten ezinbesteko osagai gisa. Kontua ez da berri-berria, MTV eta tankerako […]
Arrazakeriaren aurkako borroka ez da HBOn egingo
HBO streaming plataformak AEBetako bere katalogotik erretiratu zuen joan den astean 1939ko Gone With the Wind pelikula, George Floyden hilketaren ondoren herrialdean indar handia hartu duten aldarri antiarrazisten atzeko hotsek bultzatuta: pelikulak esklabotza goraipatzen duela salatu zuen John Ridleyk Los […]