Gernikako Lekuek: musika festibala eta gehiago

0

Gernikako Lekuek festibalarekin gertatzen da, gutxi gorabehera, Barçarekin bezala. “Més que un club” da Camp Noura zelairatzen den taldea eta festibal arrunta baino gehiago da Bizkaiko herrian martxoaren 8tik 15era antolatu dutena. Hortik aurrera, dena dira diferentziak: ez duzu Qatarko […]

Irakurri

Donostia 2016: badator programa baina ez da joango zarata

1

Konkretatu dezagun beraz. Donostia 2016 hiriburu kulturalaren lan taldeak martxoan herritarrei azalduko die proiektua zertan den eta programaren aurrerapena publiko egingo du. Bost hitzordu aurkezpenetarako. Lehenbizikoa ostiralean, martxoak 6, Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean. Beste lau hilaren 16ra bitartean –noiz […]

Irakurri

Kafe Antzokiko kontzertu historikoak pilulatan

1

Oharra: hau nostalgikoentzat idatzitako post bat da. Zenbat musikari pasa diren Bilboko Kafe Antzokitik azken 20 urteetan, aretoko arduradunek ere jakingo ote duten ez dakit. Kontzertu horietako asko bertan izan zirenen disko gogorrean gordeta egongo dira, baina badakigu memoriak nola […]

Irakurri

Dirua galgarri: moralkeria da delitua

0

Hizketan hasi baino lehen, zutitu eta jo diezaiogun txalo zaparrada bat Mariano Izetaren Dirua galgarri nobela berriz argitaratzeko ideia eduki duenari, kasik sen arruntaren kontrako apustu editoriala baita euskarazko genero beltzaren genesia izan zen liburua paper berritan inprimatzea. Baztango Nobela […]

Irakurri

'Birdman' zer iruditu zaidan, esaldi bakarrean

1

Oscar sarietarako bederatzi izendapenek denen ahotan jarri dute Alejandro Gonzalez Iñarrituren Birdman eta guk ere ikusi dugunez zer edo zer esan beharko dugu, azken finean blog hau abandonatuta eduki dugu ia hilabetez eta norbait pentsatzen hasia izango zen ez genuela […]

Irakurri

Liburuak lapurtzeko gogoa daukat

3

  Auto bat, Mini modelokoa, Bartzelonako Calders liburu dendako kristalaren kontra abiada bizian. Krax. Aurpegia estalita daukaten pertsonak ateratzen dira, lapurtzeko asmoz. Liburuak lapurtzeko asmoz.

Irakurri

Artur Mas, Adolfo Suarezen 'remake' gisa ulertuta

0

Estreinaldi data oraindik zehaztu ez bada ere, superprodukzio baten itxura hartu diogu Artur Masek asteartean erakutsi digun pelikularen trailerrari: Bartzelonako Forumean, 3.000 lagunen aurrean eta Temps de decidir, temps de sumar titulu probisionalarekin, azken hiruzpalau hamarkadetan beste inork ez bezala […]

Irakurri

Dejabu estiloa

1

“Ba gaur antzezlan polita omen zegoen Niessenen”, esan dio zerbitzariak barran bermatuta dagoen bezeroari. Igande arratsa da eta Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak ikustetik etorrita, poza ematen du antzezlana tabernako hizketagai dela ikusteak. Ez tabernakoa bakarrik, noski: azken ilararaino beteta zegoen […]

Irakurri

Euskal Herriko segallari txapelketa

0

Ez dakit merezi duen Ty Segallek astelehen gauean Intxaurrondon jo zuen kontzertuaz lerro bakar bat idazteak. Aspaldian ikusi dudan zuzenekorik erabatekoena izan da –duela bi urte Donostia erdia matrailezurra klak eginda utzi zuenekoa galdu nuen eta nire burua gorrotatzen dut […]

Irakurri

Hotza kentzen duten norvegiarrak

0

Freskatzen hasi duela komentatzen sartu ginen ostegun gauean Berako Kataku ostatura, pausoa azkartuz, hotzagatik bezainbeste kontzertura berandu iristen ari ginelako. Beezewax talde norvegiarreko kideak parean topatu genituen, mahaian jarrita, garagardo artean.

Irakurri

Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia martxan da

0

Euskal Kulturgileen Elkargoa (EKKI) ezaguna egiten ez bazaizu, lasai, hemendik aurrera izango baituzu haren berri. EAEko buletin ofizialean urriaren 21ean argitaratu denez, Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio nagusiki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egile eskubideak kudeatuko dituen erakundea izateko.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA