Gone girl: film feminista ala misoginoa?

1

“Azken urteetako mainstream film feministena” dela esan du Todd VanDerWerff zinema kritikariak Vox.com atarian –ez da alderdi espainiarraren webgunea, lasai–. Erabat misoginoa ote den galdetu du The Guardian egunkarian Emine Sanerrek edo, kontrara, emakumeen jabekuntzaren aldeko mezua nagusitzen ote den. […]

Irakurri

Literatura albiste den urteko aste (ia) bakarraren kronika

0

Euskadi Sariak, Literatura Nobel Saria eta Espainiako Literatura Saria banatu dituzte aste berean. Horrelakoak emateaz arduratzen direnei ohar edukazioz betea: urteak 365 egun ditu eta badira beste aste batzuk ere idazleei bizkarreko batzuk eman eta telebistan intelektualarena egiten agertzeko. Benetan. […]

Irakurri

Ez daukagu galtzeko ezer, hori da pena

0

Espero dezakezunak baldintzatzen zaitu: film bat ikustera zoaz, proiektatuko dutenari buruzko ideia bat zure kaskezurrean jada eraikita eta ikusi dituzun beste film guztien sedimentuarekin. Itxuraz garrantzirik ez daukaten gauzatxook zure balorazioa ia goitik behera zedarritzen dute, inor ez baita birjin […]

Irakurri

Salbaia ez, bai ordea maskulinoa

0

Bazkalosteko siesta dramatizatzeko jartzen duten telefilm horietako baten tankera hartu diot Vie sauvage ekoizpen frantziarrari. Semeak bahitu eta hamar urtez inguru urbanoetatik kanpo heziko dituen aitaren istorio ahul xamarrarekin bukatu da Sail Ofizialean lehian ziren filmen zerrenda.

Irakurri

Komedia psikiatrikoa

0

Krisi ekonomikoaren aitzakian egindako eskubide sozialen murrizketak eta horiek gizartean sortzen duten ezinegona dira Isaki Lacuestaren Murieron por encima de sus posibilidades filmak komedia zoro bat egiteko probesten dituen lehengaiak.

Irakurri

Tigreak miau! egin du

0

Danis Tanovic-ek film bakarra baino, bi ekarri ditu Sail Ofizialera: Tigers salaketa pelikula bat da eta salaketa pelikula bat egiteko zailtasun legalei buruzko filma ere bai.

Irakurri

Estatuaren estolda zikinak

0

Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura, hilketa eta ondoren kasuaz egin zen epaiketa berreraiki ditu Pablo Malo zuzendariak Sail Ofizialera ekarri den filmean. Lasa eta Zabala hasten den moduak konbentzitu nau gutxien, baina filmak aurrera egin ahala errealismoan eta […]

Irakurri

Trikimailuak begi bistan

3

Aurreiritziekin sartu naiz Magical girl ikustera, film luze bat lehen bigarren aldiz zuzendu duen Carlos Vermut Sail Ofizialean egotea festibal honek nazionalismo zinematografiko espainiarrari egiten dizkion kontzesio horietako bat izango zelakoan. Baina nahiko gustura ikusten den filma dela esango nuke, […]

Irakurri

Rabinoak onartzen ez duen amodioa

0

Testuinguruak behartuta elkar maitatu ezin duten pertsonen istorioak ez dira oso kontu berria (e, William Shakespeare?), baina jokua eman dezakete, segun eta nola kontatzen diren. Felix et Meirak karta hori jokatu du, ezkonduta dagoen emakume judu ortodoxo baten eta gizon […]

Irakurri

Ajea festaren aurretik

0

Eden 1990eko house musika frantziarraren inguruko filma da, gaztetan DJ lanetan hasiko den pertsonaia baten ibilbidea jarraitzen dena, fama pixka bat lortu eta gainbehera hasi arteko 15 bat urteko tartean.

Irakurri

Off ahots mehegia

0

Sakontasun handixeagoa beharko lukeen kronika familiarra da Cristián Jiménezen La voz en off. Baditu bere gauzatxoak, baina benetan noiz hasiko den zain pasa dut ia metraje osoa.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA