Margaret Thatcher hil da: jarri musika apur bat
Hefner taldearen The day that Thatcher dies etorri zait burura Erresuma Batuko lehen ministro ohia hil dela jakin eta berehala.
Hefner taldearen The day that Thatcher dies etorri zait burura Erresuma Batuko lehen ministro ohia hil dela jakin eta berehala.
Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra unibertsalak idatzi bitartean modu ustel samarrean maneiatu […]
Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez […]
Normalak izateak kezkatzen gaitu normalki, baina ez al da zenbaiten normalitatea apur bat anormala? Harkaitz Canoren Twist gaztelaniaz argitaratu zen duela hilabete inguru eta Kataluniako El Periodico egunkariko Ricard Ruiz Garzon kritikariari arreta deitu dio Espainiako Estatuko medio handiek eskaini […]
Bat) Kontraerreformarekin konparatu du Dario Fo dramaturgoak gure garai hau, Commedia dell’Arteko aktoreen jazarpena gogorazten dio eta horregatik, abian den “sorgin ehiza handia” salatu du gaurko, Nazioarteko Antzerki Egunerako, prestatu duen testuan. Iñaki Iñurrietak euskaratu du eta Armiarma.com-en irakur dezakezue, […]
Begiratu niri. Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratu egidazu! Ez begiratu hara! Han ez dago ezer ikusteko! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Niri begira al zaude? Mundu guztia niri begira al dago? Mundu guztiaren arreta daukat? Ez pentsatu gaizki, ez dizut bizitza kendu […]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturako aurrekontuen murrizketa andanaren berri dakar gaur El Diario Vascok. Batzuk aurreratu genizkizuen joan den astean. Beste batzuk, esanguratsuak, jarraian zerrendatuta:
EAEko kultur politikari buruzko analisia egin du Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak Compostelako unibertsitateak argitaratzen duen RIPS aldizkarian. Bere hipotesia da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politika kulturalaren bereizgarria, kulturaren zentraltasun eza dela. Labur esateko, politika kulturala gehiago dela politikoa, kulturala […]
SGAEri buruzko kontuak beti izaten dira nahiko ilunak baina Anton Reixak martxoaren 13an argitaratu zuen komunikatua irakurri (Naizek eman zuen gaiaren berri astelehenean), eta bistan da Espainiako Autore, Editore eta 40 Lapurren Elkartean ere mailak eta mailak daudela.
Zinema beltza, laburra eta ezohikoa: duela bi urte moto istripuz hil zen Alex Aranaren omenez Plentzian antolatzen den Mikrofilm lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu zen duela aste batzuk eta hala jarraituko du, zabal-zabalik, maiatzaren 6ra bitartean.
Tinta asko isuri du prentsak Eusko Jaurlaritzak onartu nahi dituen aurrekontuei buruz eta komeni da kulturan egin gura dituzten murrizketa esanguratsu batzuk –oraingoz ezagutzen ditugunak behintzat–, zerrendatzea. Artazi-ekaitza hasi besterik ez da egin, erosi guardasol on bat, altzairuzkoa, ahal dela:
“Ah, kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula emaitza.
Merezi du gaiak leku bat, martxoaren 8an tankerakoak mainstream bihurtu eta martxoaren 9an berriz ere mapatik erabat desagertu baino lehen: ezagutzen duzue Bechdel Testa?
Unibertsitateko literatura ikasgaia gogorra dela pentsatzen duzu, e? Agian hau irakurri ondoren ez zaizu hainbesterako irudituko. W. H. Auden Michigango Unibertsitateko irakasle izan zen 1941-1942 ikasturtean eta duela gutxi argitaratu da seihileko batean, “Patua eta gizabanakoa Europako literaturan” izeneko kurtsoan […]
325 disko inguru argitaratu ziren 2012an Euskal Herrian, erdia baino gutxixeago euskaraz. Auto-ekoizpenak goraka jarraitzen du eta estilo aldetik ugaritasuna da nagusi. Hirugarrenez Entzun!ek eta Harrobia Lantzenek argitaratu duten Gureandoinu txostenetik (pdf) ateratzen diren ondorioak dira.
Txistea izan gura zuen zerbait idatzi nuen duela aste batzuk bertsolarien eta idazleen ustezko ezinikusiaz beste gai baten sarrera gisa; eta pita hartan korapilatu dira pare bat artikulu, Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Nahi edo ez, haurride” erreportajea eta azkeneko […]