Amazonek neonazien premiarik gabe kontrolatuko du mundua

0

Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–. Eten dute kontratua biltegiko […]

Irakurri

Eusebi delako bat

1

  Iraultzaren plaza Bartzelonako Gràcia auzoan: badator gizon zahar bat gurpildun aulkian, aspertu itxurako gazte batek bultzatuta, paperak banatzen eskura dauzkan pertsona guztiei. Guri ere eman digu bi marrazkik edertutako orri horietako bat, gizarte-laguntzaileak ziztuan eraman baino lehen. Harrituta gaudela […]

Irakurri

Nolako azoka, nork kudeatuta

2

Presaka ari dira gertatzen gauzak Gerediaga elkarteak Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu duenetik. Gaur arratsaldean bildu dira Gerediaga eta Azokaren inguruko guneetako arduradunak eta, bilera horren emaitza ezagutzen ez dugun arren, analisirako elementu batzuk badauzkagu esku artean.

Irakurri

Zer dauka Capbretoneko atentatuak fikzionagarri izateko?

0

2007ko abenduaren 1ean Raúl Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibileko agenteak hil zituen ETAk Capbretonen. Ez zen ETAren ohiko ekintza izan: agenteak kafetegi batean ezagutu ondoren, etakideek aparkalekuraino segi eta bertan tirokatu zituzten. Planifikatu gabeko hilketa izan zen, antza. Gertakari […]

Irakurri

Gilles Deleuze Mintzolan

3

Literaturan, kazetaritzan, maiz entzun izan dut daukagun erronketako bat dela ahozko euskara, euskara ustez natural hori, nola eraman idatzira. Ez da faltatzen Auspoa bildumako libururen bat eredu gisa jarriko duenik eta ez dut ukatuko, euskaldun izateko estilo jakin bati txapela […]

Irakurri

Gauzak argitzen ari dira liburu digitalaren merkatuan

9

“Euskal liburu digitala: bi eredu eta hamaika galdera” titularra jarri genion 2011ko artikulu bati. Bidegurutzean zeuden argitaletxeak gure barrioan, Elkar, Alberdania eta Erein batetik, Gurebooken bilduta; eta Susa bestetik, liburu digitalerako bere plataformarekin —artean nobedadeak saltzen hasi gabe—. Ia batera […]

Irakurri

Etxekoak kanporatzen

4

Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin […]

Irakurri

Musikeneko ustelak eta irakaspenak

0

Musikeneko trapu zikinek usaina botatzen jarraitzen dute Carmen Rodriguez Susok agintea utzi eta urtebetera, Noticias de Gipuzkoan atzo Juan G. Andresek argitaratutako artikulua leitzea besterik ez dago: José de Eusebio orkestra zuzendariari arrazoia eman diote epaitegiek EAEko Goi Mailako Musika […]

Irakurri

Asteburuan kulturaz pentsatzeko pare bat irakurgai

0

Bat. Gorka Erostarbek Berriako Kulturak blogean Axiari, Antony eta joerak posteatu du. Joseba Irazokik azkenaldian hartu duen sonarekin pozik, baina harriturik, galdetzen du ez ote den antzeko zerbait gertatuko Beñat Axiarirekin, 2012ko abenduaren hondarrean Irazokirekin eman kontzertuaren ondoren Donostiako publikoa […]

Irakurri

Nabokov estreinakoz euskaraz Armiarman

0

Jasone Larrinagaren itzulpenari esker irakur dezakegu Armiarma.com webgunean Vladimir Nabokovek Euskal Herrian kokatu zuen ipuin bat, Lehen amodioa. Jakina da Nabokov birritan izan zela Miarritzen udako oporretan, 1907an lehenbizi eta 1909an bigarren aldiz, eta bigarren bisita horrek eragindako liluraren gainean […]

Irakurri

Hiru dokumental musikal interesgarri (itxuraz)

0

Dock Of The Bay jaialdiari esker musikari buruzko dokumentalen betekada ederra hartzen ari dira hainbat Donostian. Oturuntza guztiek uzten dute postre baterako tartea ordea, eta azkenaldian hiru film musikal itxuraz interesgarriren berri izan dudanez, erretilu batean zerbitzatzea erabaki dut bazkaltiarren […]

Irakurri

Holy motors: ikusi eta harritu

0

Holy motors gustatu ote zaidan? Ba, ez dakit. Hori bai, ez nau indiferente utzi. Sentsazioa gehiago hurbiltzen da txundidura handi samar batera. 2012ko film txalotuenetako bat izan da Leos Caraxek Canneseko jaialdian aurkeztu zuenetik eta euskarazko azpitituluekin ikus dezakezu nahi […]

Irakurri

Pirritx eta Porrotx, orain xanpuan

0

Urbil merkatalguneko Eroskian apur bat flipatuta geratu gara artikulua ilustratzen duen irudia ikusita. Argazkiarentzat oin egoki baten bila aritu naiz eta uste dut aurkitu dudala: “Dibertsifikatu, katxiporreta!”.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA