Donostia 2016 dardarka utzi duten bi egun
Kalapita eta kapitala hoskide dira eta ez nolanahi Donostian. Istilua dugu berriz ere 2016ko zitaren inguruan, oraingoan Itziar Nogeras Hiriburu Kulturaleko zuzendari orokorraren dimisioa dela-eta.
Kalapita eta kapitala hoskide dira eta ez nolanahi Donostian. Istilua dugu berriz ere 2016ko zitaren inguruan, oraingoan Itziar Nogeras Hiriburu Kulturaleko zuzendari orokorraren dimisioa dela-eta.
Graffiti batekin hasi zen dena: Mugitu!-koek (AHTren kontrako desobedientzia mugimendua) Igeldon zegoen Donostia 2016ren logoaren ordez tren erraldoiaren aurkako lema jarri eta atzetik etorri den erreakzio katearekin harrituta geratu ziren. “Sabotaia”, “Donostia 2016ri boikota”… Epiteto itsusiak herritarren protesta baketsu batentzat. […]
Baina zer dirakurte nire begi kosmopolitek, nola da posible Donostia 2016ko zuzendariak ingelesez ez jakitea? Deituozue maiordomoari, konortea galdu behar dut eta; utzi egin beharko nioke periodikoa leitzeari, zaborreria hau udaletxearen jabe denetik disgustutarako ere ez zait geratuko Suitzan daukadan […]
Titular gerra berria daukagu Donostian, 2016ko proiektua izaten ari den garapena baloratzen duen txostena publikatu baitu Europako Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak.
Itziar Nogeras izango da Donostia 2016 Fundazioaren zuzendari berria, polemikaz betetako prozesuaren ostean.
Tinta asko isuri du prentsak Eusko Jaurlaritzak onartu nahi dituen aurrekontuei buruz eta komeni da kulturan egin gura dituzten murrizketa esanguratsu batzuk –oraingoz ezagutzen ditugunak behintzat–, zerrendatzea. Artazi-ekaitza hasi besterik ez da egin, erosi guardasol on bat, altzairuzkoa, ahal dela:
Kosice, Eslovakiako ekialdean, 230.000 bizilagunetik gora, eslovakiarren, txekiarren eta hungariarren topaleku, 2013ko Europako Kultur Hiriburua da Marseillarekin batera. Geroz eta gertuago dago Donostiak banda hori jantziko duen momentua eta komeni da beste hiriei begia pegatzea, ereduak bilatzeko.