Hasiera »
Eneko Fernandezen bloga - HasiHeziHaziBerria
Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
12. Astekoastakeria saria
2014-05-18 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
CorpEus proiektuaren arabera euskaraz gehien erabiltzen diren hitzak (eta, da, ez, ere) motzak dira. Kuriositate moduan, da hitzak errusieraz bai esan nahi du. Zein da zuk gehien erabiltzen duzun hitza? Zertarako?
Zein da gehien erabiltzen den astakeria? Sarri badakigu astakeria horien jatorria, hau da, nondik datozen; baina non bukatzen ote dute astakeria horiek bere bidaia? Nondik datoz eta nora doaz? Jakin-mina asetzea. Jakintzak, maiz, mina eman ohi du.
Keinuek hitz egiten dute. Irribarreak hitz egiten du. Malkoek hitz egiten dute. Isiltasunak hitz egiten du. Begiradak ere hitz egiten du, baina guzti hauek astakeriak ere komunikatzen al dituzte?
Atal honi buruzko jakin-mina asetzeko, hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Arias Cañete, Europako hauteskundeetarako PPko hautagaia: eta bere baieztapen “intelektuala”: “Emakume batekin eztabaidatzea oso zaila da, babesik gabeko emakume baten aurrean nagusitasun intelektuala erakusten baduzu irudi matxista eman dezakezulako”. Hauteskunde kanpaina erdian horrelako komentario matxista egitea, ez dakit oso intelektuala den. Ez al ditu nahi emakumeak politikagintzan? Uste al du gizonak intelektualagoak direla?
Hau ez da izan gizon honen astakeria bakarra. Hona hemen beste pieza bat: “Rubalcaba jaunarekin eztabaidatzen badut astakeria guztiak esan ditzakegu, baina emakume batekin beste modu batean ulertzen da”. Beldurgarria. Beraz, hobe ez badira elkartzen. Osterantzean, zer esango luke …
Baina hautagai honek ere badu astirik astakeria umoretsuak sortzeko: “PSOE muturreko ezkerrean murgilduta dago”.
Bigarrena, Jesus Egiguren, PSEko presidentea: “Erabakirik hartu gabe hobe doakigu”. Ez dut ukatuko bera bezalako politikoei hobeto ez doakiela, baina ez dut uste oso adierazpen demokratikoa denik.
Garailearen izena aipatu aurretik, beste astakeria batzuk aipatu nahiko nituzke:
– Ba al zenekien astakerien barruan ere astakeriak daudela? Ba, horren adibidea AHT da. Trenak erabiliko ez duen zubi bat eraiki dute 11 milioi euro xahutuz. Aireportu mamuen eta errepide desertuen eskutik orain zubi mamu, desertu apaingarriak.
– Ertzaintzak hiru familia etxegabetu dituzte Banco Popularren aginduz. Ertzaintzaren despliegea ere bankuak ordainduko zuen, ezta? Nik ordaintzen ditudan zergekin ez dut nahi pertsonak etxetik botatzea. Nik ordaintzen ditudan zergekin ez dut AHTrik nahi.
– Sare sozialak estuago kontrolatu nahi ditu Espainiako Gobernuak.
– Aste honetan sakabanaketa politikak urteurren mingarria bete du. Herri honek 25 urte darama dispertsio politikak eragiten duen samina pairatzen. Politika hau injustua da; presoak gain, familia eta lagunak ere zigortzen baititu. Mendekuan oinarrituta dago eta gainera ez ditu legeak betetzen Giza Eskubideak urratuz. Gainera, bakegintza sustatzeko beharrezkoa da eta orain 25 urte zentzurik ez bazuen, gaur egun oraindik gutxiago. Aski da!
Eta bukatzeko, #astekoastakeria sariaren irabazlearen izena esateko momentua, danborren hotsa …
Arias Cañete eta bere intelektualismoa.
Zorionak! Zure adimena garatzeko eta adierazpen matxistak ez egiteko literatura feminista irakurtzea gomendagarria izango zaizulakoan nago, esate baterako, Simone de Beauvoir feministaren Bigarren sexua liburua.
11. Astekoastakeria saria
2014-05-11 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Hitzak pisutsuak izan daitezke. Hitzak arinak izan daitezke, baina zein da hitz batek duen pisua? Nola neurtu hitzek pisatzen dutena? Momentuz ez dute asmatu tresnarik. Hori gertatu bitartean, neurgailurik zehatzena, hitz horien atzetik dauden ekintzak izan daitezke. Are gehiago, ekintza horiek duten balioa. Miligramoetatik tonatara.
Ezagutzen al dituzu garrantzirik gabeko hitz garrantzitsuak? Barkatu? Gaitzetsi? Damutu? Zergatik hitz batzuk galtzen dute pisua?
Pisuak pisu, hitzek eta ekintzek dena aldatu dezakete edo dena berdin utzi dezakete.
Ba al dakizu zein den astakerien pisua? Zer lortzen dute astakeriek? Dena aldatzea ala dena berdin lagatzea?
Aste guztietan bezalaxe, aste honetan ere astakeriak presente egun dira komunikabideetan. Hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Jaengo apaiz bat eta bere adierazpena: “Lehen gizona mozkortzen zen eta emakumea jotzen zuen, ez zuen hiltzen morala zegoelako”. Zoritxarrez, lehen emakumeak jotzen eta hiltzen zituzten eta tamalez, oraindik gaur egun ere horrelako egoera latzak pairatzen jarraitzen dituzte. Honenbestez, edonon eta edonoiz emakumeak jotzea eta hiltzea lekuz eta garaiz kanpo dago eta ezin daiteke justifikatu.
Beste alde batetik, badirudi apaiz honek bere balio moralen eskala errepasatu behar duela eta emakumeenganako edozein indarkeria mota justifikaezina dela barneratu. Apaiz hau kristau batek izan beharko lukeen konpromiso sozialetik oso urrun dago.
Bigarrena, UPN alderdia eta Iruñeko udalak antolatu duen erakustaldia: Bertan, America 66 erregimentua omenduko da. Erregimentu honek Gerra Zibilean hainbat emakume bortxatu eta hil zituen. Biktimekiko errespetu falta itzela iruditzen zait, non dago biktimekiko begirunea? Gainera, Memoria Historikoaren Legea urratzen du. Historia kontatu egin behar da, ahaztea ez da gomendagarria, eta horregatik, nik erregimentu honek eragin zituen biktimak omenduko nituzke.
Nor izango da bi hautagai hauetatik irabazlea? Danborren hotsa …
Zorionak UPN eta Canenako (Jaen) apaiza !
Aste honetan bi hautagai besterik ez daudenez saria partekatzea erabaki dut. Partekatzea bizilegea da.
Bukatzeko, ea behingoz emakumeenganako indarkeria gizartearen historia ilun eta beltzera betirako pasatzen den. Honek esan nahiko luke gizarteak gai mingarri honetan gizarte egiturak eraldatuko dituen berdintasuna lortuta izango lukeela.
Eta bide batez, birgogoratu beharra dago, erasotzaileak ez direla inondik inora sekula omendu behar.
P.S. Irribarre batekin amaitzeko, Elena Valenciano, PSOEkoEuropako parlamenturako hautagaiak egindako adierazpen barregarria: “Jesukristo, Che eta Felipe Gonazlez dimentsio berdinean zeuden”. Gora Elena Valencianoren laugarren dimentsioa!
10.Astekoastakeria saria
2014-05-04 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Zein da orain arteko munduko asmakizun handiena edo inportanteena? Sua? Argia? Penizilina? Sarea? Hitzak?
Zein izan zen ahoskatu zenuen lehenengo hitza? Aita? Ama? Ura? Eta zein da ahoskatzea gustatuko litzaizuken azken hitza? Eskerrik asko? Maite zaituztet? Segi ezazue lasai?
Asmakizunak asmakizun, hitzak hitz eta astakeriak astakeri, hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Borja Semper, Gipuzkoako PPko presidentea eta bere baieztapen “abertzalea”: “Ikurrina, ziur aski, Garitanorena baino nirea da, beragatik nire bizitza arriskuan jarri dudalako”.
Bigarrena, Espainiako Auzitegi Nazionalak mendekuan oinarritutako Parot doktrina “biziberritzeko asmoa”.
Hirugarrena, “Armiarma operazioa”, non, 21 pertsona atxilotuak izan ziren sare sozialetan beraien adierazpen eskubidea erabiltzeagatik.
Laugarrena, antza denez Espainiako presidentea den Mariano Rajoyrentzat, Guardia Zibilak Nafarroako eskola batean egindako armen erakustaldia “Baloreetan heztea da”.
Hautagai hauetaz gain, beste mota batzuetako astakeriak izan dira aste honetan:
-Iñigo Urkullu eta Josu Erkorekaren sarean duten irudia hobetzeko 100.000€ gastatzea.
-Melillako hesian pertsonen sarrera ekiditeko Guardia Zibilak erabilitako materiala: su-itzalgailua, borra eta piperbeltzeko spraya.
-Arantza Tapiak El Diario Vasco egunkarian egindako adierazpen arduragabeak: Gipuzkoan enpresari batzuk ospa egiten dute Bilduk ezarritako aberastasunen gaineko zerga bati esker”.
-Fernando Sota elkartasuna adierazteagatik eta presoen argazkiak jartzeagatik atxilotua izatea.
Honezkero, asmakizunak asmakizun, ohartuko zineten aste honetako hautagaiak aurkezteko orduan ez ditudala astakeriak erantzun. Honen arrazoia ez da izan krisiaren aitzakiaz baliatuta murrizketak ezarri ditudala, baizik eta, berritu nahi nuela saria aurkezteko modu desberdin bat sortuz. Nobedade honen aurrean gogoratu beharra dago astoek, nahiz eta belarri handiak izan, ez dutela entzuten.
Eta bukatzeko, 10.astekoastakeria sariaren irabazlea komunikatzeko momentua … danborren hotsa…
Mariano Rajoy eta bere hezkuntzarako baloreak
Zorionak! Baina nik hezkuntzan indarkerian eta armetan oinarritutako baloreak baino beste batzuk hobesten ditut, hala nola, maitasuna, elkarlaguntza, kooperazioa, enpatia.
Astekoastakeria bilduma II
2014-04-27 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Nahiz eta astakeria batzuk meritu handiak egin saria irabazteko, momentuz, ez dute lortzeko aukerarik izan beste batzuk meritu handiagoak egin dituztelako. Beste astakeria batzuk, ordea, pentsamenduetan gordeta egon dira eta momentuz, zorionez edo zoritxarrez, ezin izan ditugu aditu.
Hauek izan dira #astekoastakeria sariaren azkenengo bost irabazleak.
Bosgarrena, Pedro Morenes Defentsako Ministroa. Espainiako aireko armadak Erriberako tiro eremuan “Ekaitza” izeneko ariketak egin dituela eta; “gastu sozialtzat” jo ditu Pedro Morenesek. Gastu bat baino, diru xahuketa bat dela esango nuke. Izan ere nolako onura sozialak ditu airetik bonbak jaurtitzeak eta Bardeako naturguneko lurrak izorratzeak? Barkatuko didazue, baina nik ez ditut aurkitzen. Beharrezkoagoak eta sozialagoak dira hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak, gutxieneko errentak, etxebizitza … gastuak. Horiek bai inbertsio soziala direla.
Seigarrena, Francisco Martinez, Estatuko Segurtasun idazkariak , eta bere baieztapenak: “Ur espainoletan ez zen inor ito”. Alde batetik, Espainiara bizitza hobe baten bila zihoazen 15 pertsona hil direla baino, zuretzako inportantzia handiagoa du zehaztea non ito diren, lastima. Non daude zure giza baloreak? Morala? Bestetik, pertsona horiek itsasoan noraezean zeudela, laguntza jaso beharrean sufrimendua eta arriskua areagotuz pilotak bota zizkieten. Azkenik, urak ez lukeela jaberik izan beharko pentsatzen dut, are gehiago, denon artean banatu beharreko natur baliabidea da.
Zazpigarrena, Espainiako Gobernua eta bere iritzia: “Prostituta bat hiltzea ez da genero indarkeria”. Zehaztapen bat, berdin dio zein den emakume horren ogibidea, gizon batek emakume bat hiltzen duenean, emakumearen aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude. Sendaezina den minaren aurrean. Izena duenak izana du. Beraz, horrelako jarrerak ekiditeko lehenengo pausua izena ipintzea izango litzatekeelakoan nago. Bigarrena, horrelako egoerak ahalbideratzen dituen sistema patriarkala desagertzea. Hirugarrena, Espainiako Gobernuak prostituzioaren beraren debatea jarri beharko luke mahai gainean, adibidez erregulazioa.
Zortzigarrena, Rouco Varela, kardenala eta bere adierazpenak: “Gerra zibila eragin zuten jarrerak eta gertakariak gainditu behar dira, berriz ere eragin dezaketelako”. Adierazpen askatasun eskubidea bermatu egin behar da, baina hitz hauek milaka eta milaka hildako eragin zuen gerraren apologiatzat edo mehatxu gisa hartu daitezkeelakoan nago. Gainera, batzuk adierazpen askatasunaz gozatzeko aukera duten bitartean beste batzuk hitz egiteagatik edo idazteagatik kartzela zigorra dute. Esate baterako, aste honetan bertan Pablo Hasel abeslariak abesteagatik 2 urteko kartzela zigorra izan du. Bukatzeko, ados nago jarrera eta gertaera batzuk gainditu behar direla, baina ez berak adierazten dituenak. Horrenbestez, hobe luke Roukok elizak predikatzen duen hurkoarekiko ulertzea predikatu eta batez ere, praktikatuko balu.
Eta bederatzigarrena, Jesus Catala, Malagako apezpikuak homosexualen ezkontza gizon eta txakur baten arteko batasunarekin alderatu duelako. Ezkontzea zer den ez dakien batek ezkontzak kritikatzea bitxia da. Zelako ohitura eskasa eta balorerik gabekoa bi pertsonek elkar maite dutenean eta maitasun hori ospatzea erabakitzen dutenean kritikatzea eta oztopatzea.
Momentuz, hauek izan dira orain arteko irabazleak.
Zein izango da hurrengo irabazlea?
Astekoastakeria bilduma I
2014-04-20 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Badakit astakeriek ez dutela oporrik behar izango. Badakit astakeriek ez dutela atsedenik izango, baina Aste “Ateoko” oporrak direla eta #astekoastakeria sariak ez dira bi aste hauetan argitaratuko eta banatuko. Hori dela eta imajinatu dezaket hautagai askok atsekabe handia hartuko dutela, baina lasai egon daitezela, oporretatik bueltan sari banaketari ekingo diogula eta.
Bitartean orain arteko irabazleen bilduma argitaratua izango da. Batzuentzat agian, inspirazio eta motibazio iturri izan daitekeena.
Bildumaren lehenengo kapituluarekin hasi aurretik, Nafarroako hezkuntzan Guardia Zibilaren infiltrazioa salatu nahi dut. Zintruenigoko eskola bateko umeei armak (hamaika pertsonen bizitza akabatu dituztenak) eskuetan jarri eta nola erabiltzen dituzten azaldu zieten. “Adoktrinazio” saiakera hau astakeria galanta izan delakoan nago.
Hona hemen #astekoastakeria sariaren aurreneko lau irabazleak:
-Lehenengoa, Iñaki Azkuna, Bilboko alkate “abertzalea” eta bere adierazpenak: “Ez ditut alkate frankisten koadroak kenduko, historia errespetatu behar da”. Lehenengo ñabardura, udaletxean alkate frankisten koadroak izatea ez da historia errespetatzea, diktadore baten erregimen totalitarioa goraipatzea baizik. Imajinatzen al duzu Berlineko udaletxean horrelako egoerarik? Non dauka Iñakik frankismoak eragindako milaka hildakoei, zaurituei, desagertuei eta kartzelaratu guztiei errespetua? Horietako asko, gainera, EAJ-koak. Bigarrena, Iñakiren arabera ere nazismoak eragindakoa edo bonba atomikoak edo kolonialismoak eragindako sarraskiak errespetatu beharko ditugu, ezta? Iñaki, entzun mesedez, historia ez da zertan errespetatu behar, ezagutu egin behar da, zertarako? iraganeko akatsak ez errepikatzeko eta zuzentzeko, esate baterako, Bilbon hasi zaitezke ikur frankistak kentzen, jeneralen izenak dituzten kaleen izenak aldatzen … Dena den, ez ahaztu historia manipulatuta dagoela.
-Bigarrena, Juan Jose Imbroda, Melillako presidentea, eta bere adierazpenak: “Mugan Guardia Zibilak ezin badu istiluen aurkako materiala erabili ongi etorrirako azafatak jartzea besterik ez dugu”. Argi eta garbi, matxismoaren eta indarkeri polizialaren apologiaren aurrean gaude. Antza denez, presidente honek berdintasuna eta Giza Eskubideak ahaztu egin ditu. Ni ziur nago azafatek pertsona horiei behar bezalako ongi etorria eskainiko zietela. Izan ere, mundu hobe baten izenean, pertsonak hiltzen dituen materialaren ordez, janariarekin eta arroparekin ongi etorria emango baitzieten. Hori bai gizatasunezkoa izango litzatekeela!
Berdin zait nor egon behar den mugan harrera egiteko, baina Guardia Zibila, presidentea edo azafaten artean, zalantza izpirik gabe, azafatak aukeratuko nituzke.
Zergatik pertsona batzuk mugetan arazoak dituzte eta beste batzuk ez? Non dago berdintasuna? Eta gizatasuna?
-Hirugarrena, Andres Martinez, Villarrobledoko Alderdi Popularren enplegu zerbitzuko zinegotzia eta bere adierazpenak: “Adopzioan eman edo prostituta izan zaitez”. Herriak hautatu zintuen herri horretako enplegu zerbitzuko zinegotzia izateko, hortaz, enplegu bila hurbiltzen zaizkizunak, gutxienez, errespetuzko harrera bat merezi dute. Nik ez dakit zer den zure semea edo alaba adopzioan ematea, baina zinez latza izan beharko da. Nik ez dakit zer den prostituta izatea, baina ziur nago lan eske, zure laguntza bila, hurbildu zen emakumearentzat beste lan batzuk daudela.
-Laugarrena, Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina eta bere adierazpenak: “Abortua dagoen bitartean ez da bakerik izango”. Mehatxa oinarri gisa duen zehar galdera baten aurrean al gaude?
Elizak duen botere guztiarekin bakearen alde askoz lan gehiago egin dezakeelakoan nago. Akaso mundu honek bakea ezagutu al du? Ezin da bakerik egon ezezko batek, indarrez baliatuta, bere esanahia galtzen duenean. Ezin da bakerik egon pertsona batek beste pertsona baten bizitzan orban beltz bat sortarazten duenean. Emakumeen eskubideak errespetatzen ez duen sistema patriarkal batean gaude, emakumeari bere gorputzarekiko erabakien eskubideak deuseztatzen dizkiona, hain zuzen ere. Horra hor abortuaren debekua eta horrek batzuentzako sortu dezakeen infernua, alegia, bake eza.
Badakit zaila dela, baina zein izan da astakerietatik astakeriena?
9.astekoastakeria saria
2014-04-13 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
A-tik Z-ra zenbat hitz, Z-tik A-ra beste horrenbeste. Milioika konbinazio posible pentsamenduak, sentimenduak, iritziak eta astakeriak plazaratzeko. Gainera, konbinazio horietako batzuk aho bete hortz eta zur eta lur utzi gaitzakete eta beste batzuk, asko hitz egin arren, oso gutxi esaten dute.
Beste alde batetik, gogora ezazu, aditzaile onari, hitz gutxi. Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. Izena duenak izana du. Usteak erdi ustel.
Munduak biraka jarraitzen duen bitartean pertsonok hitzak erabiltzen jarraituko ditugu, batzuetan arrakastaz eta beste batzuetan, arrantzaka. Aste hau ere, horren lekukoa izan da. Horregatik, hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Juan Jose Inbroda, Melillako presidentea eta bere baieztapena: “Muga babesteko dago”. Nik uste dut miseriatik alde egiten duten pertsonengandik ez zarela babestu behar, ez dute armarik, ez dute minik eragiteko ezer eta zuek kokatu dituzuen harresiek, ordea, labana mingarriak eta berasokorrak dituzte. Gainera, gizalegea da laguntza behar duenari laguntza eskaintzea. Bukatzeko, birgogoratu, zuk gobernatzen duzun hiria Afrikan kokatuta dagoela.
Bigarrena, Iñaki Oiarzabal, PPren legebiltzarkidea eta bere adierazpenak: “Ezin zara biktima eta terrorista izan aldi berean”. Ñabarduratxo bat besterik ez, edozein indarkeria jasan duen edonor biktima izango da eta zuk ezin dezakezu biktima tituluak eman eta kendu, horretaz indarkeria eta samina arduratzen da. Estatu batek sortutako talde armatuak zure senideak akabatzeaz gain, laguntzak ukatzea zinez latza izan behar da. Gogoratu dezagun, barne sailak GAL-eko 46 biktimei diru-laguntzak kendu dizkie ETA-rekin lotura zutelako (dio). Beraz, estatuaren mezua hurrengo hau izan daitekeelakoan nago: laguntzak ukatzean badirudi hiltzea ondo dagoela segun eta nor.
Hirugarrena, Jesus Catala, Malagako apezpikuak homosexualen ezkontza gizon eta txakur baten arteko batasunarekin alderatu duelako. Ezkontzea zer den ez dakien batek ezkontzak kritikatzea bitxia da. Zelako ohitura eskasa eta balorerik gabekoa bi pertsonek elkar maite dutenean eta maitasun hori ospatzea erabakitzen dutenean kritikatzea eta oztopatzea.
Irabazlearen izena aipatu aurretik, beste astakeria batzuk aipatu nahi nituzke:
– Presoen argazkiak jartzeagatik zigortutako lagun bat espetxeratzeko agindu dute. Delitu gordina omen da Espainiako estatua norberaren senideen edo lagunen argazkiak ipintzea. Elkartasuna ez da delitua, baizik eta maitasuna. Eskandalua.
– Reilloko (Cuenca) udaletxeak kale bati Generalisimo izena jarriko dio. Nire uste apalean, hau frankismoa omentzea eta goraipatzea da eta aldi berean, eragindako milaka biktimak gutxiestea. Larria.
Eta bukatzeko, #astekoastakeria saria irabazlearen izena esateko momentua, danborren hotsa …
Jesus Catala eta ezkontzak
Zorionak Jesus! Berdin dio nor ezkontzen den, mutil bat eta neska bat, neska bat eta neska bat, mutil bat eta mutil bat, txakur bat eta pertsona bat. Garrantzitsuena errespetua eta maitasuna da. Maitasuna da gure territorio libre bakarra, ezin da araututa egon.
Etxarri-Aranatzek bai, eta besteok?
2014-04-11 // Independentzia // Iruzkinik ez
Bizkaian 17 zinegotzietatik 14 zinegotzi abertzale dituen herri batetik inbidiaz begiratzen dut Nafarroako Etxarri-Aranatz herrian apirilaren 13 an egingo duten herri galdeketa.
Bertan, Euskal Herriari, nazio gisa, estatutek ukatzen dioten autodeterminazio eskubidea burutuko dute: “Estatu independente izateko edo bestelako eraketa politikoren bat aukeratzeko ekintza politiko-juridikoa da autodeterminazioa, erreferendum espezifikoan edo beste eraren batera gauzatzen dena”.
Horretarako, herritarrei, nazioarteko ikuskariak lekuko direla, honako galdera hau luzatuko diote: Nahi al duzu Euskal herri independiente bateko herritarra izan?
Bai, nahi dut. Bakoitzak bere iritzia izango du, bakoitzak iritzi hori izateko hamaika arrazoi izango ditu, baina arrazoien eta argudioen gainetik, igandean aukera izango du bere iritzia plazarazteko.
Bizitza honetan uneoro galderak egiten eta galderak erantzuten gaude, hala nola; Zer moduz zaude? Zer gertatzen zaizu? Zer nahi duzu bazkaltzeko? Non daukazu mina? Zer sentitzen duzu? Ziur al zaude kontratu hau sinatu nahi duzula? Ezkondu nahi al duzu nirekin? Seme-alabak izan nahi al dituzu? eta abar luze eta garrantzitsu bat.
Galdera anitz, erantzun ugari, baina oraindik Euskal Herrian ez digute galdetu nork nahi dugun gure legeen sortzailea izatea eta hori zeharo garrantzitsua da, herri batentzako hil ala biziko auzia. Izan ere, herri batek bere lege sistema propioa sortu eta izan behar du bizirauteko, eta Euskal Herriak, gaur egun, ez du ezagutzen bere interesak defendatzen duen legedirik.
Honebestez, historian eta munduan zehar independentzia lortzeko hamaika modu daudela ikus dezakegu; odoltsuak, baketsuak, aldebakarreko adierazpenak, autodeterminazio eskubidea …
Igandean, Etxarri-Aranatzen galdeketa hau burutuko duten bitartean, bai EAJk eta bai EHBilduk gobernatzen duten ehundaka udaletxek, momentuz, “idiak AHTari begira baleude bezala” ditugu.
Letonia, Lituania eta Estonia bezalako herrialdeen esperientziatik ikas dezagun. Herrialde nordikoen independentzia prozesuetatik ikas dezagun. Eskoziatik ikas dezagun. Kataluniatik ikas dezagun … hau da, independentzia lortu duten eta independentzia bilatzen dauden herriengandik ikas dezagun eta Euskal Herriaren independentzia ekarriko duen bidea, alderdikeriak alde batera utzita, egin dezagun.
Horra hor Etxarri-Aranatzeko itaunketa adibide gisa. Beraz, has gaitezen herri guztietan galdeketak antolatzen. Eman diezaiogu herriari zor zaion hitza.
Gure esku dago jendea mobilizatzea eta konbentzitzea. Gure esku dago bozkatzea. Gure esku dago erabakia, baina zuen esku dago galdeketak antolatzea.
Langileek lakar ta
pianistek fin-fin,
instrumentua joaz
bost hatz hoiekin.
Eskua eman leike
edo kendu berdin.
Sinbolizatu nahi det
nik herriarekin;
hemen hainbeste min
eta biziezin,
hainbat negar gordin,
behingoz buka dedin,
heldu eskutik eta
aurrera egin.
Maialen Lujanbio
Eman eskua eta aurrera egin! Zorionak Etxarri-Aranatz! Aitzindariak izan zarete.
8.Astekoastakeria saria
2014-04-06 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Euskaltzaindiaren hiztegian Hiztegi Batuko 20.000 hitz daude jasota. Pertsona batek bere egunerokotasunean 300 hitz inguru erabiltzen omen ditu eta oso formatua baldin badago, 500. Beraz, hizkuntzaren % 1,5a erabili ohi dugu komunikatzeko eta elkar-ulertzeko. Zenbat hitz erabiltzen dituzte astoek?
Hitzek pertsonengan duten eragina zeharo ezberdina izan daiteke; maite zaitut entzundakoan, axolagabetasuna sentitu zuen, maite zaitut entzundakoan, malkoa isuri zitzaion, maite zaitut entzundakoan, irribarre goxoa egin zuen. Gola entzun zuenean, poztu egin zen, gola entzun zuenean ospatu egin zuen, gola entzun zuenean, ez zuen ezer egin.
Aste honetan ere astakeriaka aritu direnak erreakzio desberdinak eragin dituzte. Hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Carlos Foriano, PPko Antolakuntza idazkariordea eta Jaime Mayor Orejari buruzko baieztapena: “Ibilbide ohoragarria egin duen eta akatsik gabeko gizona da”. Kasualitatez egun bat lehenago Chema Herzogek, Oreretako PPko zinegotziak, iradoki zuen Jaime Mayor Oreja aberastu egin dela indarkeria dela medio: “Madrilen badaude politikariak segurtasun enpresak dituztenak. Haiei ez zaie indarkeria etetea komeni”. Jaimek ere bere birraitona goraipatu zuen etxean euskara hitz egitea debekatu zuelako. Jaimek ez du frankismoa gaitzestu. Aipatutakoaz gain, gizon honek abortuari buruzko iritzia ere badu: “Abortuaren eskubidea zentzugabekeria da”. Horixe, ibilbide ohoragarria eta akatsik gabekoa.
Bigarrena, Rouco Varela, kardenala eta bere adierazpenak: “Gerra zibila eragin zuten jarrerak eta gertakariak gainditu behar dira, berriz ere eragin dezaketelako”. Adierazpen askatasun eskubidea bermatu egin behar da, baina hitz hauek milaka eta milaka hildako eragin zuen gerraren apologiatzat edo mehatxu gisa hartu daitezkeelakoan nago. Gainera, batzuk adierazpen askatasunaz gozatzeko aukera duten bitartean beste batzuk hitz egiteagatik edo idazteagatik kartzela zigorra dute. Esate baterako, aste honetan bertan Pablo Hasel abeslariak abesteagatik 2 urteko kartzela zigorra izan du. Bukatzeko, ados nago jarrera eta gertaera batzuk gainditu behar direla, baina ez berak adierazten dituenak. Horrenbestez, hobe luke Roukok elizak predikatzen duen hurkoarekiko ulertzea predikatu eta batez ere, praktikatuko balu.
Hirugarrena, Carlos Iturgaitz, PPko euro-parlamentaria eta bere baieztapenak: “Bolinagak Sortu bozkatuko du ETAk Europan ahotsa izan dezan”. Nola daki Josu Uribeetxebarriak bozkatuko duena? Nola daki ETA eta Sortu gauza berdinak direla?
Irabazlearen izena esan aurretik beste astakeria batzuk aipatu nahiko nituzke:
-Yolanda Barcinak “ez ditu hauteskundeak aurreratuko ezegonkortasuna dakarrelako”. Nik uste dut ustelkeria kasuak eta parlamentuko oposizio guztia kontra izatea ezegonkortasuna dakartela eta hauteskundeak askatasuna ekartzeaz gain, ezegonkortasuna gainditzen lagundu dezakete.
-Defentsak dio “mendekuz” sartu dutela Uribeetxebarria etxean preso. Horra hor Espainiako botere banaketa.
Eta amaitzeko, #astekoastakeria sariaren irabazlea esateko momentua, danborren hotsa …
Rouco Varela eta bere kezkak
Zorionak Rouco! Ea Espainia aldean, bereziki eskuman, “ezkerrean” eta elizan gerra zibila eragin zuten jarrerak gainditzen dituzuen. Horrela, Kataluniak eta Euskal Herriak lasai eta mehatxu barik erabaki ahal izango dute beraien etorkizuna.
Inor ez da hiltzen, ahazten ez badugu
2014-04-06 // Iñigo Cabacas // Iruzkinik ez
Zu izan zintezkeen, edo zure laguna, edo zure senitartekoa, baina orain dela bi urte gorrotoz kargatutako pilotakada horrek, Iñigo Cabacasen bizitza amatatu zuen. Erailketa gertatu zen toki berean, 730 egun beranduago, ehunka pertsona bildu dira lagunei eta senideei babesa eskaintzeko, Iñigo Cabacas omentzeko, justizia eskatzeko eta beste eredu polizial bat aldarrikatzeko.
Bertaratutakoek, omenaldia hunkigarrian, eztarrian korapilo latz bat izan dute. Askatzeko ezinezkoa den korapiloa, Iñigok ez baititu berriro Athleticen golak ospatuko. Baina familia, lagunen eta ezezagunen mina justizia eginez gero, sikiera, apur bat arindu daitekeelakoan nago.
Omenaldia txalaparta doinuekin hasi zen. Jarraian, Joseba Sarrionandia eta Eduardo Galeanoren testu bana irakurri ziren. Ondoren, Koldo Gutierrezek, lagunen izenean, Cabacasi idatzitako eskutitza irakurri zuen. Barrutik idazten dena barrura ailegatzen da. Momentu honetan, lagunen, senideen eta ezezagunen korapiloa gehiago estutu zen. Jare taldeko bi kidek Iñigo Cabacasen omenez idatzitako Zu lagun abestia jo eta gero, Manuel Cabacas eta Josefina Lizeranzuren txanda izan zen. Lehenengo, gurasoek merezitako aurreskua eta bukatzeko, Iñigoren aitak hartu zuen hitza. Lagunek, senideek eta ezezagunek malkoei ezin eutsi egon ziren. Ez etsi, eutsi!
Esker oneko hitzak egon ziren bertaratutakoentzat, Iñigo hilzorian zegoenean poliziari aurre eginez laguntza eskaini zion Malagako bikotearentzat, elkartasun eredua eta bi urte hauetan justizia eske aritu direnentzat.
“Entren con todo” “haceros con la poisción” aitak, inoiz entzundako hitzik gogorrenak izan direla aitortu zuen. Argitaratu ziren grabazioak zerbaitetarako balioko zutelakoan zeuden, korapiloa askatzeko lagunduko zutelakoan, baina alferrik. Etsipena. Gorrotoak eragin zuen erailketa honek arduradunak ditu.
Auzi honetan dagoen iluntasuna argitzeko ausardia eskatu zuen. Auzi honetan dagoen inpunitate geruza bukatzeko ere ausardia eskatu zuen. Horrelako tragedia bat errepikatu ez dadin neurriak hartzea eta inpunitatea bukatzea beharrezkoa baita. Inpunitatea dagoen heinean erailketa berriro errepikatzeko arriskua baitago. Inpunitatea dagoen heinean Iñigo Cabacas hiltzen jarraitzen dutelako. Ausardia, “justizia Iñigorentzat” oihua isltzeko.
Minaren korapiloa, zoritxarrez, ezinezkoa izango da askatzea, baina justiziaren korapiloa bai. Horretarako, “Non daude errudunak? Zer ezkutatzen dute?” Galderen erantzuna argitaratu besterik ez da egin behar. “Bi urte, bi gobernu, zero erantzun. Errudunak?”
Iñigo Cabacas gogoan zaitugu! Justizia!
P.S. Zergatik kasu honek ez du beste biktima batzuek duten laguntza eta babes instituzionala?
Iñigo Cabacasi egindako omenaldi hunkigarrian, besteak beste, Bilboko alkatea, Lehendakaria eta Josu Urrutia falta zirela pentsatu nuen.
7. Astekoastakeria saria
2014-03-30 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Zein izan zen ahoskatu zenuen lehenengo hitza? Aita? Ama? Ura? Eta lehenengo astakeria? Momentu hau ailegatu aurretik, zure begiek, zure arnasketak, zure keinuek, jadanik, hitz egiten zuten, eta noski, hitz egiten jarraitzen dute. Hara hor, gure begiek aditzera ematen dutena. Malkoek esaten dutena. Irribarreak adierazten duena. Arnasketak komunikatzen duena. Ibilerak erraten duena. Besarkadek, laztanek edota musuek mintzatzen dutena. Posible al da informazio guztiaz jabetzea? Zer gertatzen da galtzen den komunikazioarekin? Noizbait itzuliko al da?
Pertsonek, soilik, ez dute hitz egiteko gaitasuna. Kaleek ere berba egiten dute, amildegiek ere jarduten dute, parkeek ere solas egiten dute, eta baita mendiek eta itsasoek ere. Zer esan nahi dute tokiek ere hitz egin dutenean? Zer entzuten dugu?
Momentuz, hemen, pertsonek, hitzen bidez, eratzen dituzten astakeriak aipatzen jarraituko ditugu. Hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Espainiako Gobernua eta bere iritzia: “Prostituta bat hiltzea ez da genero indarkeria”. Zehaztapen bat, berdin dio zein den emakume horren ogibidea, gizon batek emakume bat hiltzen duenean, emakumearen aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude. Sendaezina den minaren aurrean. Izena duenak izana du. Beraz, horrelako jarrerak ekiditeko lehenengo pausua izena ipintzea izango litzatekeelakoan nago. Bigarrena, horrelako egoerak ahalbideratzen dituen sistema patriarkala desagertzea. Hirugarrena, Espainiako Gobernuak prostituzioaren beraren debatea jarri beharko luke mahai gainean, adibidez erregulazioa.
Bigarrena, Ramon Jauregi, PSEko kidea eta bere adierazpenak: “Nazionalismoek ez dute eraikitzen Europa, deseraikitzen baizik”. Esango nuke Europa nazioez osatuta dagoela eta hauek eraiki dituzten ideiez: nazionalismoak; hala nola, Frantziar nazionalismoa, Italiar nazionalismoa, Espainiar nazionalismoa, Alemaniar nazionalismoa… Ondorioz, Ramon Jauregi ez da horretaz kezkatu behar, nazionalismo gehiagok aberastuko bailute bere Europa maitea. Anitzagoa eta aberatsagoa.
Hirugarrena, Jose Angel Grego, CELko (Circulo empresarial Leonés) presidentea eta bere baieztapenak: ”Langile bat kanporatuta denean, enpresari lan egindako urte bakoitzagatik 45 egun ordaindu beharko lizkioke”. Orduan, langabezian geratzeaz gain eta enpresari denbora batean zure lana, esfortzua eta energia eskaintzeaz gain, kanporatua zaren momentuan ere, zorretan egongo zara enpresarekin. Hori bai negozioa!
Garailearen izena komentatu aurretik, aste honetan zehar irakurritako beste astakeri batzuk:
-Estatuan ehunka kazetari langabezia dauden bitartean, komunikabide nagusienen exekutiboak sekulako soldatak eta irabaziak izan dituzte. Komunikazioa negozioa bilakatzen denean. Esate baterako, Atresmediako Silvio Gonzalezek 2,4 milioi euro irabazi zituen edo PRISAkoa den Juan Luis Cebranek 2,24 milioi euro.
-Gasteizko autobus geltoki berriari Adolfo Suarez izena jarriko diote. Hau al da kontsentsua? Kontsentsuaren sinboloa dela saldu digutenarentzako… Antza denez, Gasteizko alkateak ahaztu du falangista hau Movimiento Nazionaleko idazkari orokorra izen zela edo 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Suarezen ardurapean zegoen poliziak bost langile hil zituela. Geltoki horretan urtero milaka langilek autobusa hartuko dutenez, bidezkoagoa izango litzateke autobus geltoki berriari martxoak 3 izena jarriko balio.
Eta bukatzeko, 7.astekoastakeria sariaren irabazlea errateko momentua, danborren hotsa …
Espainiako Gobernua eta bere izendatzeko zailtasunak.
Zorionak! Eta bai gizon batek emakume bat hiltzen duenean genero indarkeria esaten zaio eta zure ardura da horrelako jarrerak berriz ere ez egotea. Arazoa ez da izena, arazoa, bultzatzen duzuen sistema patriarkala da.