Liber Prodigiorum
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: iraila, 2013
Ira25 1

Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?

Posted in Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak

Municheko unibertsitatean, 1992. urtean, antzinako zibilizazioetan kontsumitzen ziren drogei buruzko ikerketa zabal bat egiten hasi ziren. Ikerketa honen barruan, Svetla Balabanova doktorearen laguntza eskatu zuten, Ulmeko unibertsitateko toxikologoa, giza gorputzetan drogen aztarnak bilatzeko metodo berriztatzaile batzuen asmatzailea. Balabanova doktoreak Munichko museoan gordeta zegoen 21. Dinastiako momia bat aztertu zuen, Henut-Tawy, Bi Lurraldeetako Andrearen momia hain zuzen ere....

Read More
Ira23 0

Ben Underwood, giza-sonarra

Posted in Bizitza errealeko X taldea

Ezer baino lehen zera esan beharra dago: sarrera honen protagonista, Ben Underwood, 2009ko urtarrilean hil zen, hamazazpi urte oraindik bete gabe zituela. Hau dela eta, artikuluaren tonua ez da miresmenekoa soilik izango eta mutil gazte baten heriotzak (hain hurbilak gainera) eragiten duen doluaz nahastuko da nahi eta ez. Californiako Riverside hirian jaioa zen Ben, 1992an, eta txikitandik futbolean eta saskibaloian jolasten zuen, zuhaitzetara igotzen zen, patinetan eta skatean ibiltzen zen...

Read More
Ira18 0

Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua.

Posted in Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak

Greziako Antikythera  irlako uretan, 1900. urtean, belaki arrantzaleen talde batek hogei mende lehenago hondoratutako itsasontzi baten aztarnak aurkitu zituen. Bertatik brontze nahiz marmolezko estatuak, zeramikazko eta beirazko ontziak, txanponak, bitxiak…. atera zituzten eta Greziako Arkeologia Museora bidali. Guzti hauen artean herdoildutako erloju baten hondakinak ziruditenak zihoazen, baina Arkeologia Museoan ez zieten jaramon handirik egin, garai desberdin bateko hondakinak zirela...

Read More

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA