Longyouko haitzuloak
1.992an Shiyan Beicun herritik hurbil, Txinako Zheijang probintzian, herritar batek Longyouko haitzuloak aurkitu zituen. Urez beterik zeuden eta horregatik naturak sorturiko leize nahiz haitzuloak zirela uste izan zen hasieran, baina urez hustu ondoren gizakiak eraikitakoak zirela baieztatu zen, harriduraz. Gaurdaino 36 haitzulo aurkitu dira, 30.000 metro karratuko zabaleraz guztira. Haitzulo bakoitza harkaitzean zulatuta dago eta 30 metroko sakonera dauka. Haitzulo bakoitzean...
Read MoreOvertoun Zubiaren misterio lazgarria
Eskoziako Dumbarton hiritik hurbil Overtoun zubia aurki dezakegu, 1.895. urtean eraikia, 15 metroko garaierarekin, izen bereko erreka zeharkatzen laguntzeko. Hasiera batean arrunt dirudien zubi hau munduko lekurik beldurgarrienetako bat izan daiteke, batez ere txakurrak maitatzen dituztenentzat. Berriz ere gogora dakargu blog honen asmoetako bat funtsik gabeko esamesa edo elezaharrak ez ateratzea dela, baizik eta datu enpiriko eta frogatutakoetan oinarritutako fenomenoak soilik, batez...
Read MoreHal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua
1.902an Malta irlako etxebizitza batean langile bat zulo bat egiten zebilenean, etxe azpiko lurrean zulo handi bat aurkitu zuen. Hasiera batean haitzulo edo leize bat zirudiena, arretaz aztertuta, benetan hiru mailako eraikin bat zen. Eraikina ganbara ezberdinetan armonikoki banatuta zegoen, zutabe, arku eta leihoez, guzti horiek harkaitza zulatuz eta ebakiz egindakoak. Lurrazpiko eraikin hau osatzeko ingeniaritza arazo konplikatuei erantzuna eman behar izan zien eraiki zuenak,...
Read MoreEguzkia lege unibertsalak hausten
Txikitandik gure intuizioak edo eguneroko esperientziak fisikaren lege bat irakasten digu: beroak, beti, beroago dagoen objektutik hotzago dagoen objekturantz bidaiatzen duela. Horrela ikasten dugu, adibidez, hotz bagara sute batera hurbilduz berotuko garela eta, aldi berean, gehiegi hurbilduz gero erreko garela. Zientzialariak gero etorriko dira intuizio horri lege fisiko baten itxura ematera, hizkera zientifikoan eta unibertso guztirako baliagarriak diren hitz eta esamoldeetan. Kasu...
Read MoreVancouverko oinak: azalpenik gabeko kointzidentzia beldurgarria
Salish Itsasoa Ipar Amerikako ekialdean dago, Kanadako British Columbia eta Estatu Batuetako Washington estatuetako kostaldean. Itsaso horretan irlatxo ugari dago eta horietako batean, Jedediah irlan, 2007ko abuztuan hondartza batean neska batek Adidas markako kirol zapata bat aurkitu zuen, barnean galtzerdi bat zeukana, eta honen barnean … giza oin bat. Ondorengo ikerkuntzek oina gizonezko batena zela antzeman zuten eta zapata 2003 urtearen aurretik ekoitzia izan zela eta...
Read MoreTeotihuacan nork eraiki zuen?
Mexiko hiritik 45 Km-ra Mexiko estatuan turista gehien biltzen dituen aztarnategi arkeologikoa aurkitzen da: Teotihuacan. Bertan hain ezagunak diren Eguzkiaren Piramidea, Ilargiaren Piramidea, Lumadun Sugearena edo Hildakoen Galtzada aurkitzen dira. Hiri hau Ameriketako kolonaurreko hiri handiena izan zen eta baita Mendebaldeko Hemisferioko hiri zaharrenetariko bat. Teotihuacan izenak “Jainkoen Hiria “ edo “Jainkoak eginak diren hiria” esan nahi du azteka hizkuntzan,...
Read MoreNan Madol: arkeologoen buruhaustea
Mikronesiako Pohnpei irlaren ekialdean irlatxo txikiago bat dago, Temwen izenekoa, eta honi lotuta irlatxo artifizialez osatutako hiri bat: Nan Madol. Harri erraldoiez eraikitako ehun bat irlatxo artifizialek osatzen dute Nan Madol, ur kanalez inguratuta eta zeharkatuta. Guztira, hiriaren harrizko hormek 1,5 Km luzerako eta 0,5 Km zabalerako gune bat inguratzen dute. Egun ez da inor bizi Nan Madolen, Pohnpei irlako biztanleek Nan Madol leku madarikatu bat dela sinesten baitute, baina bada...
Read MoreLurrikara argiak
Izen honekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako) . Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik...
Read MoreMaineko Penikea: XI. mendeko txanpon eskandinaviar bat XII. mendeko amerikar indiarren artean
Maine estatuan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean, bertako Penobscot indiarren arbasoen aztarnategi bat ikertzen hasi ziren 1950eko hamarkadatik, Goddard izeneko lekuan. Bertan aurkitutako objektuen kopurua hain handia zen, non Time aldizkariak aztarnategia antzinako indiarren zabortegi bat bezala deskribatu zuela 1.978ko artikulu batean, eta aurkikuntza gehienei buruz ez ziren arkeologiaren ikuspuntutik erregistro oso zorrotz edo zehatzak egin. Horrela, 1.180 eta 1.235 urteen artean...
Read MoreVoynich eskuizkribua: liburu ulertezina
1912. urtean Erromako jesulagunen Colegio Romanon (egungo Unibertsitate Gregorianoan) diruz eskas omen zebiltzan, eta mendeetan zehar bildutako ondasunetako batzuk erdi ezkutuan saltzea erabaki zuten. Wilfrid Voynich izeneko bildumazale batek liburutegiko 30 ale erosi zizkien. Hauen artean egun bere izena daraman eskuizkribua, orduan ezagutzera eman zena eta oraindik gaur egun ezagutzen dutenen kuriositatea eta irudimena pizten dituen liburu bitxietan bitxia. Voynich eskuizkribua pergaminozko...
Read More
Iruzkin berriak