Nan Madol: arkeologoen buruhaustea
Mikronesiako Pohnpei irlaren ekialdean irlatxo txikiago bat dago, Temwen izenekoa, eta honi lotuta irlatxo artifizialez osatutako hiri bat: Nan Madol. Harri erraldoiez eraikitako ehun bat irlatxo artifizialek osatzen dute Nan Madol, ur kanalez inguratuta eta zeharkatuta. Guztira, hiriaren harrizko hormek 1,5 Km luzerako eta 0,5 Km zabalerako gune bat inguratzen dute. Egun ez da inor bizi Nan Madolen, Pohnpei irlako biztanleek Nan Madol leku madarikatu bat dela sinesten baitute, baina bada...
Read MoreStarlite: fisikaren legeei barre egiten dien materiala
Starlite izeneko zerbaitez ari garenean, ez gara Antonio Banderasek Marbellan sustatzen duen jaiari buruz ari, baina bai Hollywoodeko film batetik aterata dirudien istorio batez (“The Man in The White Suit” edo Disneyren “Flubber”esaterako). Zuek ikusi bestela: ile-apaintzaile batek, bere aisialdian, fisikaren eta termodinamikaren legeen aurka doan material bat asmatzen du, diamanteak urtuko lituzketen tenperaturak jasaten dituen material bat, eztanda nuklearretatik ere orbanik gabe...
Read MoreLurrikara argiak
Izen honekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako) . Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik...
Read MoreGalileako Itsasoaren hondoko harri monumentua
2003an israeldar arkeologo talde bat Galileako Itsasoaren hondoa ikertzen zebilen sonar batekin, itsaso honetako bazterretako harri-bolen jatorria zehazteko asmoarekin, honako honekin topo egin zutenean: Milaka harri pilatuz eraikitako kono itxurako eraikin megalitiko bat, 70 metroko diametroduna eta 12 metroko altuerakoa. Harri guztien pisua 60.000 tonakoa izan behar zuela kalkulatu zen. Neurri hauekin, Stonehenge baino bi bider handiagoa eta Eiffel Dorrea baino sei bider...
Read MoreShannon Malloy: buru-moztea gainditu
2007ko urtarrilean Shannon Malloy izeneko andereak auto istripu bat izan zuen eta bere autoaren aurrealdeko leihatilaren aurka buruarekin jo zuen. Ospitalera eraman zutenean, haren burua eta gorputz-enborra elkarrengandik bananduta zeudela ohartu ziren. Alegia, Malloyren garezurra eta bizkarrezurra guztiz banatuta zeuden, nahiz eta bizkarrezur-erraboila, azala eta beste organoak osorik egon. Lesio hau okzipital hezurra (garezurraren atze-behealdeko hezurra) eta atlasa (bizkarrezurreko lehen...
Read More
Iruzkin berriak