Suge bihozdun laguna (literalki): eboluzioaren txantxa
2010an Texas Heart Institute Journalek kasu txundigarri bat argitaratu zuen: 59 urteko gizonezko bat ospitalera heldu zen bularreko min handiekin, arnasa hartzeko zailtasunekin eta nekearekin. Gaixoak bihotzekoak ematen ari ziola susmatzen zuen eta medikuek bypass bat egin behar ziotela suposatu zuten hasieran. Elektrokardiogramak eta bihotzaren erradiografiek ez zuten ordea arazorik aurkitu eta kateter baten bidez arterian ez zegoela buxadurarik baieztatu zuten. Baina bihotzaren...
Read MoreStarlite: fisikaren legeei barre egiten dien materiala
Starlite izeneko zerbaitez ari garenean, ez gara Antonio Banderasek Marbellan sustatzen duen jaiari buruz ari, baina bai Hollywoodeko film batetik aterata dirudien istorio batez (“The Man in The White Suit” edo Disneyren “Flubber”esaterako). Zuek ikusi bestela: ile-apaintzaile batek, bere aisialdian, fisikaren eta termodinamikaren legeen aurka doan material bat asmatzen du, diamanteak urtuko lituzketen tenperaturak jasaten dituen material bat, eztanda nuklearretatik ere orbanik gabe...
Read MoreGalileako Itsasoaren hondoko harri monumentua
2003an israeldar arkeologo talde bat Galileako Itsasoaren hondoa ikertzen zebilen sonar batekin, itsaso honetako bazterretako harri-bolen jatorria zehazteko asmoarekin, honako honekin topo egin zutenean: Milaka harri pilatuz eraikitako kono itxurako eraikin megalitiko bat, 70 metroko diametroduna eta 12 metroko altuerakoa. Harri guztien pisua 60.000 tonakoa izan behar zuela kalkulatu zen. Neurri hauekin, Stonehenge baino bi bider handiagoa eta Eiffel Dorrea baino sei bider...
Read MoreMamuak, etxe sorginduak eta antzekoak, zer ote dira?
Aste honetan Defuntuen Eguna datorrenez, mamuen balizko azalpen batzuri buruz ariko gara. Aurretik bihoa: ez gara eztabaida metafisikotan sartuko, heriotza ondoreko bizitza badagoen edo ez eta horrelakoetan, baizik eta mamu bat “ikusi” duela ziurtatzen duenak, benetan zer ikusi duen azaltzen saiatzen baizik. Kasu hauetarako azalpen zabalena edo ugariena iruzurra izango da, jakina. Mamuak ikusi dituela edo izpirituekin komunikatzeko gai dela ziurtatzen duenak, ia beti etekin ekonomiko...
Read More
Iruzkin berriak