Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”
http://www.youtube.com/watch?v=a-Vy7NZTGos Aurreko bideoan ikus daitekeen eta hemen azalduko dugun fenomenoa, egun, munduko bi bazterretan soilik ezagutzen da, elkarrengandik erabat urrun daudenak izan ere: milaka ipurtargik aldi berean, zehazki sinkronizaturik, euren argiak pizten eta itzaltzen dituzte, gabon garaian hirietako kaleak apaintzen dituzten argien antzeko ikuskizun bat eskainiz, baina kasu honetan jatorri guztiz naturala duena. Fenomeno hau gertatzen den lekuetako bat Asiako...
Read MoreEguzkia lege unibertsalak hausten
Txikitandik gure intuizioak edo eguneroko esperientziak fisikaren lege bat irakasten digu: beroak, beti, beroago dagoen objektutik hotzago dagoen objekturantz bidaiatzen duela. Horrela ikasten dugu, adibidez, hotz bagara sute batera hurbilduz berotuko garela eta, aldi berean, gehiegi hurbilduz gero erreko garela. Zientzialariak gero etorriko dira intuizio horri lege fisiko baten itxura ematera, hizkera zientifikoan eta unibertso guztirako baliagarriak diren hitz eta esamoldeetan. Kasu...
Read MoreStephen Wiltshire: makinarik gabeko argazkilaria
Blog honetako aurreko sarrera oroimen sinesgaitz bat zeukan lagun bati buruzkoa zen eta horrekin lotuta, beste oroimen txundigarri bat dakargu oraingoan: Stephen Wiltshiren kasua. Stephen Wiltshire artista bat da, margolari bat, paisaien eta hirien irudiak margotzen ditu buruz, haiei begiradatxo labur bat bota ondoren. “Hara zelako abilezia!” esan dezake batek baino gehiagok, horrelako zerbait edonork (edo jende ugarik bai bederen) egin dezakeelako. Baina Wiltshirek...
Read MoreKim Peek: benetako Rain Man
Dustin Hoffmanek “Rain Man” filmean egiten zuen pertsonaia, benetako pertsona batean oinarrituta zegoen, Kim Peek izenekoa. Kim Peek honek, filmeko Raymond Babbitek bezala, guztia gogoratzen zuen. Ez dago argi “argazki oroimena” deitzen duguna benetan existitzen den zerbait den, baina hala balitz, Kim Peek argazki oroimen horren eredurik hoberena izan zela esan dezakegu. 1.951ean jaio zen Peek eta, haren aitaren esanetan, 16-20 hilabeterekin jada gauzak gogoratzen zituen. Laster...
Read MoreLurrikara argiak
Izen honekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako) . Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik...
Read MoreShannon Malloy: buru-moztea gainditu
2007ko urtarrilean Shannon Malloy izeneko andereak auto istripu bat izan zuen eta bere autoaren aurrealdeko leihatilaren aurka buruarekin jo zuen. Ospitalera eraman zutenean, haren burua eta gorputz-enborra elkarrengandik bananduta zeudela ohartu ziren. Alegia, Malloyren garezurra eta bizkarrezurra guztiz banatuta zeuden, nahiz eta bizkarrezur-erraboila, azala eta beste organoak osorik egon. Lesio hau okzipital hezurra (garezurraren atze-behealdeko hezurra) eta atlasa (bizkarrezurreko lehen...
Read MoreBloop: munstro ezezagunak itsas hondoan edo pseudozientzia?
1.997ko maiatzaren 19an, Estatu Batuetako “National Oceanic and Atmospheric Administration” (NOAA) erakundeko ikerlariek soinu ezezagun eta arraro bat antzeman zuten Ozeano Barearen hegoaldeko itsas hondoan eta (imajinazio eskasarekin) “Bloop” izena jarri zioten. Soinua frekuentzia oso baxukoa zen (40Hz baino gutxiagokoa) baina bolumen oso indartsukoa: hain ozena zen Bloop soinu hura ezen elkarrengandik 5.000 Kmra zeuden hiru hidrofonoek antzeman zutela. Hau da Bloop soinuaren...
Read MoreHarkaitz bidaiariak
“Harkaitz bidaiariak” edo “mugikorrak” izen bitxia aipatzen dugunean, zertaz ari gara? Haran bateko lurzoru lauan zehar “mugitzen” diren harkaitz solteak dira, giza indarraren eraginik gabe mugitzen direnak izatez, eta mugimendu edo bidaia honen froga bezala zoruan aztarnak uzten dituztenak. Arraroa edo sinesgaitza badirudi, ezkerreko irudiarekin hobeto uler daiteke beharbada. Harkaitz mugikor hauek munduko beste leku batzuetan aurkitzen badira ere, Kalifornia...
Read MoreHolandar Hegalariaren elezaharraren egia
Lasai: nahiz eta mamuak eta elezaharrak aipatu izenburuan, ez dugu Iker Jiménez eta antzekoen ildotik jarraitzeko inolako asmorik, kontrakoa baizik. Hauek mamu, izpiritu edo martetarrei leporatzen dizkiete fenomeno (edo iruzur) ugari, eta guk fenomeno horiek azalpen zientifiko eta arrazional erraz bat daukatela gogoratu nahi dugu. XVII. mendetik hasita eta orain dela gutxira arte, “Holandar Hegalariari” buruzko elezaharrak kontatu dituzte marinelek. Holandar Hegalari hau ustezko mamu...
Read More
Iruzkin berriak