Longyouko haitzuloak
1.992an Shiyan Beicun herritik hurbil, Txinako Zheijang probintzian, herritar batek Longyouko haitzuloak aurkitu zituen. Urez beterik zeuden eta horregatik naturak sorturiko leize nahiz haitzuloak zirela uste izan zen hasieran, baina urez hustu ondoren gizakiak eraikitakoak zirela baieztatu zen, harriduraz. Gaurdaino 36 haitzulo aurkitu dira, 30.000 metro karratuko zabaleraz guztira. Haitzulo bakoitza harkaitzean zulatuta dago eta 30 metroko sakonera dauka. Haitzulo bakoitzean...
Read MoreOvertoun Zubiaren misterio lazgarria
Eskoziako Dumbarton hiritik hurbil Overtoun zubia aurki dezakegu, 1.895. urtean eraikia, 15 metroko garaierarekin, izen bereko erreka zeharkatzen laguntzeko. Hasiera batean arrunt dirudien zubi hau munduko lekurik beldurgarrienetako bat izan daiteke, batez ere txakurrak maitatzen dituztenentzat. Berriz ere gogora dakargu blog honen asmoetako bat funtsik gabeko esamesa edo elezaharrak ez ateratzea dela, baizik eta datu enpiriko eta frogatutakoetan oinarritutako fenomenoak soilik, batez...
Read MoreIpurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”
http://www.youtube.com/watch?v=a-Vy7NZTGos Aurreko bideoan ikus daitekeen eta hemen azalduko dugun fenomenoa, egun, munduko bi bazterretan soilik ezagutzen da, elkarrengandik erabat urrun daudenak izan ere: milaka ipurtargik aldi berean, zehazki sinkronizaturik, euren argiak pizten eta itzaltzen dituzte, gabon garaian hirietako kaleak apaintzen dituzten argien antzeko ikuskizun bat eskainiz, baina kasu honetan jatorri guztiz naturala duena. Fenomeno hau gertatzen den lekuetako bat Asiako...
Read MoreShakuntala Devi: giza ordenagailua
Google erabiltzen dugunok (hemen ba al dago erabiltzen ez duen baten bat?) ohituak gaude bere doodle famatuekin, alegia, orria zabaltzerakoan noizean behin “Google” hitzak hartzen duen itxura berezia, pertsonaia edo gertaera bati omenaldi bezala. Horrela, joan den azaroaren 4an, lerro hauen alboan ikus daitekeen doodlea eskaini zigun Google orriak: irudiak indiar itxurako andere bat erakusten digu, eta Google hitza kalkulagailuek erakusten ohi dituzten hizki moldearen antzera...
Read More
Iruzkin berriak