Liber Prodigiorum
Hasiera » Naturaren bitxikeriak » Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”
Mai15 0

Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Atalak: Naturaren bitxikeriak, Oraintsu argitutakoak

http://www.youtube.com/watch?v=a-Vy7NZTGos

 

Aurreko bideoan ikus daitekeen eta hemen azalduko dugun fenomenoa, egun, munduko bi bazterretan soilik ezagutzen da, elkarrengandik erabat urrun daudenak izan ere: milaka ipurtargik aldi berean, zehazki sinkronizaturik, euren argiak pizten eta itzaltzen dituzte, gabon garaian hirietako kaleak apaintzen dituzten argien antzeko ikuskizun bat eskainiz, baina kasu honetan jatorri guztiz naturala duena.

Fenomeno hau gertatzen den lekuetako bat Asiako hego ekialdea da. Honen inguruan mendebaldeko zientziarentzat lekukotza eman zuen lehenengoa Engelbert Kaempfer zientzialari holandarra izan zen, 1.680an, Meinam ibaian zehar bidaia batean ikusi zuena deskribatuz: “Intsektu hauen multzo handi bat zuhaitz batez jabetzen da eta bere adarretatik hedatzen, batzuetan euren argiak itzaltzen dituzte guztiek batera, eta apur bat geroago batera pizten dituzte, zehaztasun eta erregulartasun handienarekin, etengabeko sistole eta diastole batean bezala.”

Argien sinkronizazioaren mekanismoa misterio bat izan zen zientziarentzat ezagutua izan zenetik. Horrela, 1.917an, Philip Laurent zientzialariak “Science” aldizkarian zera idatzi zuen, horrelako zerbait intsektuekin gertatzea “naturaren lege guztien aurka” zihoala. Bere ustean, fenomenoaren azalpena ez zen ipurtargien argien koordinazioa, baizik eta begiralearen betazalek eragindako ilusio optiko bat.

Egun zientzialariek naturan holako zerbait gerta daitekeela ulertu dute “bikote oszilazioa” deritzon prozeduragatik.

Mendetan Asian soilik ezaguna zen fenomenoa, orain dela gutxi, 1.992an, Estatu Batuetako Great Smoky Mountains parke nazionalean ere ematen dela jakin izan da. Urte honetan, “Science News” aldizkaria irakurtzen zebilen andere batek, asiar hego ekialdeko  ipurtargien fenomenoa aipatzerakoan bere etxetik hurbil gauza bera gertatzen zela ez zenez aipatzen gutun bat idatzi zien: “Badakizuela suposatzen dut, baina badaezpada ere, ipurtargi sinkronizatuen talde bat badago Great Smoky Mountains parke nazionalean, Elkmon herritik hurbil, Tennesseen. Ipurtargi hauek ekainaren erdialdean hasten dira, gauero hamarrak aldera. Sei segundoko iluntasunaren ondoren, milaka, erabateko sinkronizazioaz, 6 aldiz pizten dira hiru segundoko denboran eta ondoren berriz sei segundoz itzaltzen.”

Zientzialariek fenomeno honen benetakotasuna baieztatu zuten 1.995ean. Great Smoky Mountains parkeko ipurtargiek ekaineko bi astetan urtero euren ikuskizuna eskaintzen dute, urtero geroz eta turista gehiago erakarriz. Geroago Estatu Batuetako beste lekuetan ere aurkitu dira antzeko ipurtargi sinkronizatuen taldeak, hala nola, Hego Karolinan eta Apalatxe mendietan.

Egon adi, zuen etxetik hurbil ere gerta daiteke eta!

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - [...] Munduko bi bazterretan ezagutzen da bakarrik jatorri naturala duen gertakari bitxi hau: milaka ipurtargik euren argiak pizten eta itzaltzen…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA