Liber Prodigiorum
Hasiera » Zientzia bitxia
Eka03 0

Oroimena daukan metamateriala

Posted in Zientzia bitxia

Cornell unibertsitateko ikerlariek orain dela urte pare bat, eta ezustean, metamaterial bitxi berri bat asmatu zuten, fluido bat dena normalean baina urarekin nahasterakoan bere hasierako edukiontziaren itxura berreskuratzen duena, hurrengo bideoan ikus daitekeen eran. Metamaterialak, naturan aurki ezin daitezkeen propietate bereziak dauzkaten material artifizialak dira; bere egituratik eratorritako propietateak eta ez bere konposizioagatik edo osagaiengatik. Material hau hidrogel bat da,...

Read More
Api07 0

Eguzkia lege unibertsalak hausten

Posted in Azalpenik gabekoak, Naturaren bitxikeriak, Zientzia bitxia

  Txikitandik gure intuizioak edo eguneroko esperientziak fisikaren lege bat irakasten digu: beroak, beti, beroago dagoen objektutik hotzago dagoen objekturantz bidaiatzen duela. Horrela ikasten dugu, adibidez, hotz bagara sute batera hurbilduz berotuko garela eta, aldi berean, gehiegi hurbilduz gero erreko garela. Zientzialariak gero etorriko dira intuizio horri lege fisiko baten itxura ematera, hizkera zientifikoan eta unibertso guztirako baliagarriak diren hitz eta esamoldeetan. Kasu...

Read More
Ots25 0

Terminator polimeroa: “bizidun” (euskal) material sintetikoa

Posted in Zientzia bitxia

Polimero naturalak edonon aurki ditzakegu, gure larruazalean adibidez, eta era berean, polimero sintetikoak ere nonahi daude egun. Polimero naturalak, larruazala adibidez, ebakitzerakoan, berez sendatzeko edo konpontzeko gai dira, baina hauek ez bezala, polimero sintetikoek ez daukate ahalmen hori. Edo, hobe esanda, ez zeukaten, zeren Donostiako CIDETEC zentroko ikertzaileek aurkitu duten polimero bat berez konpondu baitaiteke, kanpoko laguntzarik gabe. Begira bideo...

Read More
Ots05 0

Ouija taula: ideomotor efektua

Posted in Oraintsu argitutakoak, Zientzia bitxia

  Gutariko askok egingo zuen noizbait (nerabezaroan batik bat): lagun talde bat biltzen da kandelez argitutako gela ilun batean ouija taula baten inguruan eta honen gainean edalontzi bat edo antzeko zerbait jartzen da erakusle bezala erabiltzeko; taldekide bakoitzak atzamar bat jartzen du erakuslearen gainean eta espirituei galdera bat egiten diete; erakuslea ouijan zehar mugitzen hasten da espirituaren erantzunak emanez, nonbait. Arrazionalista edota adimentsu den edonork ez du ontzat...

Read More
Urt15 0

Perfluorokarbonoak: likido arnasgarriak

Posted in Zientzia bitxia

    Perfluorokarbonoak (edo fluorokarbonoak) hidrokarburoetatik eratorriko sustantzia batzuk dira, hidrogeno atomo guztiak fluor atomoengatik ordezkatuz. 1.920ko hamarkadan sintetizatu ziren lehenbiziko aldiz eta 1.940ko hamarkadan, Manhattan Proiektuaren barnean, industriarako garatuak izan ziren. Perfluorokarbono likido hauen ezaugarri nagusia molekula barneko loturen indarra da (karbono eta fluorraren arteko lotura, kimika organikoan ezaguna den lotura bakun indartsuena da) eta...

Read More

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA