Liber Prodigiorum
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: abendua, 2013
Abe28 0

Nan Madol: arkeologoen buruhaustea

Posted in Azalpenik gabekoak, Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak

Mikronesiako Pohnpei irlaren ekialdean irlatxo txikiago bat dago, Temwen izenekoa, eta honi lotuta irlatxo artifizialez osatutako hiri bat: Nan Madol. Harri erraldoiez eraikitako ehun bat irlatxo artifizialek osatzen dute Nan Madol, ur kanalez inguratuta eta zeharkatuta. Guztira, hiriaren harrizko hormek 1,5 Km luzerako eta 0,5 Km zabalerako gune bat inguratzen dute. Egun ez da inor bizi Nan Madolen, Pohnpei irlako biztanleek Nan Madol leku madarikatu bat dela sinesten baitute, baina bada...

Read More
Abe17 0

Starlite: fisikaren legeei barre egiten dien materiala

Posted in Sailkatugabeak

Starlite izeneko zerbaitez ari garenean, ez gara Antonio Banderasek Marbellan sustatzen duen jaiari buruz ari, baina bai Hollywoodeko film batetik aterata dirudien istorio batez (“The Man in The White Suit” edo Disneyren “Flubber”esaterako). Zuek ikusi bestela: ile-apaintzaile batek, bere aisialdian, fisikaren eta termodinamikaren legeen aurka doan material bat asmatzen du, diamanteak urtuko lituzketen tenperaturak jasaten dituen material bat, eztanda nuklearretatik ere orbanik gabe...

Read More
Abe14 0

Lurrikara argiak

Posted in Azalpenik gabekoak, Naturaren bitxikeriak

Izen honekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako) . Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik...

Read More
Abe09 0

Galileako Itsasoaren hondoko harri monumentua

Posted in Sailkatugabeak

      2003an israeldar arkeologo talde bat Galileako Itsasoaren hondoa ikertzen zebilen sonar batekin, itsaso honetako bazterretako harri-bolen jatorria zehazteko asmoarekin, honako honekin topo egin zutenean: Milaka harri pilatuz eraikitako kono itxurako eraikin megalitiko bat, 70 metroko diametroduna eta 12 metroko altuerakoa. Harri guztien pisua 60.000 tonakoa izan behar zuela kalkulatu zen. Neurri hauekin, Stonehenge baino bi bider handiagoa eta Eiffel Dorrea baino sei bider...

Read More
Abe04 0

Shannon Malloy: buru-moztea gainditu

Posted in Bizitza errealeko X taldea, Naturaren bitxikeriak

2007ko urtarrilean Shannon Malloy izeneko andereak auto istripu bat izan zuen eta bere autoaren aurrealdeko leihatilaren aurka buruarekin jo zuen. Ospitalera eraman zutenean, haren burua eta gorputz-enborra elkarrengandik bananduta zeudela ohartu ziren. Alegia, Malloyren garezurra eta bizkarrezurra guztiz banatuta zeuden, nahiz eta bizkarrezur-erraboila, azala eta beste organoak osorik egon. Lesio hau okzipital hezurra (garezurraren atze-behealdeko hezurra) eta atlasa (bizkarrezurreko lehen...

Read More

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA