Liber Prodigiorum
Hasiera » Bizitza errealeko X taldea » Shannon Malloy: buru-moztea gainditu
Abe04 0

Shannon Malloy: buru-moztea gainditu

Atalak: Bizitza errealeko X taldea, Naturaren bitxikeriak

2007ko urtarrilean Shannon Malloy izeneko andereak auto istripu bat izan zuen eta bere autoaren aurrealdeko leihatilaren aurka buruarekin jo zuen. Ospitalera eraman zutenean, haren burua eta gorputz-enborra elkarrengandik bananduta zeudela ohartu ziren. Alegia, Malloyren garezurra eta bizkarrezurra guztiz banatuta zeuden, nahiz eta bizkarrezur-erraboila, azala eta beste organoak osorik egon.

Shannon Malloy

Shannon Malloy

Lesio hau okzipital hezurra (garezurraren atze-behealdeko hezurra) eta atlasa (bizkarrezurreko lehen ornoa) lotzen dituen artikulazio okzipitala dislokatzen denean gertatzen da, eta barne buru-mozte, atlanto-okzipital dislokazio edo buru-mozte ortopediko bezala ezagutzen da. Hauxe da, izatez, urkatuei gertatzen zaiena: lepoan jasaten duten kolpeak bizkarrezur-erraboila puskatzen edo larriki kaltetzen du, bat-bateko heriotza eraginez gehienetan.

halaxe irudikatzen dut egoera

halaxe irudikatzen dut egoera

Shannon Malloy, miragarriki, ez zen hil eta ospitalean burua gorputz-enborrarekin berriro lotzen saiatu zitzaizkion. Horretarako, garezurra inguratzen zuen metalezko zirkulu bat iltzatu zioten lau torloju erabiliz, eta burua lepoaren gainean irmo eusteko, “halo” hau metalezko bost barrez eta beste hainbeste torlojuz iltzatu zioten lepora. Ebakuntzaren deskribapenak auto-tailer bateko  konponketak dakartza gogora, baina beldurgarriena zera da: Malloyk berak kontatzen zuen, ebakuntza egiten zioten bitartean, burua alboetara irristatu zitzaiela sendagileei bost alditan, hau da, Malloy esnatuta zegoela denbora guztian!! (Antzeko zerbait marrazki bizidunetan eta filmaren batean ikusi izana gogoratzen dut).

Lau hilabetez eraman zuen metalezko haloa Malloyk, garezurra bizkarrezurrarekin berriz lotu arte. Ondoren, ez zitzaion inolako elbarritasunik gelditu: lau gorputz adarren erabateko kontrola dauka eta ez dauka ibiltzeko zailtasunik. Aztarna bakarrak, begi nerbioetan pairatutako kalteagatik begiak okertu zitzaizkiola, eta trakean jasandako kaltegatik irensteko zailtasunen bat dira.

 

Malloy tratatu zuten sendagileek honen kasua mirari bat izan zela aldarrikatu zuten, antzeko kasurik ez baitzen ezagutzen. Baina, egia esan, urte bat beranduago, bederatzi urteko Jordan Taylor izeneko umeak barne lepo-mozte bat pairatu zuen ere, eta hiru hilabetetan guztiz sendatuta egon zen.

http://abcnews.go.com/Health/story?id=6515671

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA