Liber Prodigiorum
Hasiera » Azalpenik gabekoak » Lurrikara argiak
Abe14 0

Lurrikara argiak

Atalak: Azalpenik gabekoak, Naturaren bitxikeriak

Lurrikara argiak

Lurrikara argiak

Izen honekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako) .

Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik hamar bat minuturainokoa izan daiteke eta lurrikararen epizentrotik distantzia handietara ikusgai izaten dira: 100 Km eta 400 Km-ko distantzietara ere, adibidez.

Zer diren eta zergatik gertatzen diren inork ez daki oso ziur, zalantzarik gabe. Teoria anitz daude, baina haietako bat ere ez da guztiz ziurra.

Haiei buruzko lekukotza K.a. IV mendetik daukagu, eta XIX. mendeko nahiz XX. mendearen hasierako lurrikara esanguratsu askotan ikusi izan zirela heldu bazaigu ere, 1.965-67 artean Japonian gertatutako lurrikaretan argazkiak atera zizkioten arte, zientzia gizonek ez zuten fenomenoa aintzat hartu.

Ordutik sarritan ikusiak izan dira eta argazki nahiz bideoan grabatuak izan dira, hala nola, 2007an Peruko lurrikaran, 2009an L´Aquilan edo 2010an Txilen.

 

Hortaz, zientzia gizonek badakite (ondo jakin ere) fenomenoa existitzen dela, baina ez dakite zerk edota nola eragiten duen. Teoria anitz daude honen inguruan, baina haietako bat ere ez da erabat ziurra.

Hauetako teoria batek zera dio: lurzoruak kuartzo ugari daukanean, estres sismikoak piezoelektrizitatea eragiten duela, alegia, harkaitzak elektrikoki kargatzen ditu eta honek eremu magnetikoak eragiten ditu argiak sorrarazten dituena.

Beste batek, estres sismikoak lurraren eremu magnetikoa edota ionosfera puskatzen dituela eta honek aurora borealaren antzeko distirak eragiten dituela.

Beste batzuen ustez, lurzoruak lurrikararekin gasak erauzten ditu atmosferara eta gas hauek erreakzio elektrikoak sorrarazten dituzte atmosferan.

Azkenik beste teoría batek zera dio, lurzoruak kuartzo asko daukanean eta lurrikarak astintzen duenean distira egiten duela eta distira ortzian islatzen dela.

Teoria hauetako bat ere ez da esperimentalki frogatua izan oraindik eta, hortaz, ez da erabat ziurra. Gainera, fenomeno hau lurrikara batzuetan soilik gertatzeak ikerketa eta azalpena zailago bihurtzen ditu, eta zalantza gehiago sortzen ere.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA