Ibon Larrazabal
Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
- Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
- Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan


Galileako Itsasoaren hondoko harri monumentua
Atalak: Sailkatugabeak
sonarraren irudia
2003an israeldar arkeologo talde bat Galileako Itsasoaren hondoa ikertzen zebilen sonar batekin, itsaso honetako bazterretako harri-bolen jatorria zehazteko asmoarekin, honako honekin topo egin zutenean:
Milaka harri pilatuz eraikitako kono itxurako eraikin megalitiko bat, 70 metroko diametroduna eta 12 metroko altuerakoa. Harri guztien pisua 60.000 tonakoa izan behar zuela kalkulatu zen. Neurri hauekin, Stonehenge baino bi bider handiagoa eta Eiffel Dorrea baino sei bider astunagoa da eraikin hau.
Harriak itsasoaren hondoan ez zirela pilatu nahiko argi daukate adituek, baizik eta eraikina altxatu ondoren itsasoaren maila igo zela eta urak estali zuela. Baina honetatik aparte zalantzak besterik ez ditu pizten aurkikuntzak: Nork eraiki zuen? Noiz? Zertarako?