Ibon Larrazabal
Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
- Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
- Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan
Kim Peek: benetako Rain Man
Atalak: Bizitza errealeko X taldea, Naturaren bitxikeriak
Kim Peek bere aitarekin
Dustin Hoffmanek “Rain Man” filmean egiten zuen pertsonaia, benetako pertsona batean oinarrituta zegoen, Kim Peek izenekoa. Kim Peek honek, filmeko Raymond Babbitek bezala, guztia gogoratzen zuen. Ez dago argi “argazki oroimena” deitzen duguna benetan existitzen den zerbait den, baina hala balitz, Kim Peek argazki oroimen horren eredurik hoberena izan zela esan dezakegu.
1.951ean jaio zen Peek eta, haren aitaren esanetan, 16-20 hilabeterekin jada gauzak gogoratzen zituen. Laster irakurtzen hasi zen, eta liburu bat ordu bat baino gutxiagoko denboran irakurtzeko kapaza zen, ezkerreko orrialdea ezkerreko begia erabiliz eta eskumako orrialdea eskumako begiarekin irakur zitzakeelako. Gainera irakurritako guztiaren eta aldi berean bere bizitzan gertatu zitzaionaren %98a zehazki gogoratzen zuen. Times aldizkariko artikulu batean Peek jaunak 12.000 libururen edukia gogoratzen zuela esan zuten, literatura, geografia, historia, musika eta kirolei buruzko milaka (miloika) datu gordetzen zituela bere burmuinean.
Rain Man filmagatik ospetsu bihurtu ondoren, Kim Peekek bere oroimen txundigarriaren erakusketak egiten zituen ikastetxeetan eta bestelako leku publikoetan. Horrelakoetan, adibidez, ezezagun bati bere jaiotza eguna galdetuz, asteko zein eguna zen esaten zion, eta egun hartan egunkarietako azaletako albisteak zeintzuk izan ziren. Estatu Batuetako mapak ere argazki bat bezala gordeta zeuzkan buruan, eta ezezagun bati bere jaioterriagatik galdetuz, herri horretara heltzeko hartu beharreko errepide guztiak esaten zizkion, baina baita herria zein konterrian zegoen, zein zen herriko posta kodea, telefono kodea, zein telebista kateak ikus zitezkeen bertan eta herriko historiaren hamaika datu. Baina, Rain Man filmeko pertsonaia ez bezala, ez Kimek ez bere senideek ez zuten Kimen abilezia jokoan dirua irabazteko baliatu; are gehiago, Kim Peekek berak esan zuen horrelako zerbait egitea “etikaren aurkakoa” izango zela.
Bidaia guzti hauetan Kim Peek bere aitak laguntzen zuen, eta ez batak ez besteak ez zuten inoiz dirurik edo bestelako ordainik kobratu ikuskizunengatik. Aitaren hitzetan, Kimen autoestimurentzat ona zelako eta Kim beste pertsonekin egotean pozik sentitzen zelako egiten zituzten “ikuskizunak”.
Zeren, bestalde, Kim Peekek gizarte harremanetarako zailtasun handiak izan zituen beti, eta jaiotzatik mugimenduak koordinatzeko zailtasun handiak izan zituen ere. Esaterako, heldua zenean ez zekien ezta bere alkandoraren botoiak lotzen ere. Ez hori bakarrik: nahiz eta bere oroimen txundigarria (edo honekin lotuta), 87ko adimen kozientea zeukan, alegia, bataz bestekoa baino murritzagoa.
Kim Peek “corpus callosumaren agenesia” deritzon jaiotzetiko malformazio batekin jaio zen, hau da, burmuinaren bi hemisferioak lotzen dituen nerbio multzoa garatu gabe zeukan. Gainera, Peeken kasuan, bigarren mailako beste lotura batzuk ere falta zitzaizkion. Adituen ustean, corpus callosum eta bestelako loturen faltan, bere neuronek ezohiko loturak garatu omen zituzten, oroimen txundigarri bat emanez.
Peekek zeuzkan beste jaiotzetiko malformazioengatik (corpus callosumaren agenesiaz gain), FG sindromea edo Opitz-Kaveggia sindromea izan behar zuela uste da, X kromosomarekin lotutako gaixotasun genetiko ezohiko bat, sindrome honen ezaugarri gehienak erakusten baitzituen: makrozefalia, giharren hipotonia, hiperaktibitatea eta adimen-atzeratasuna.
2.004. urtean NASAko Center of Bioinformatics laborategiko ikertzaileek Kim Peek aztertu zuten eta haren burmuinaren hiru dimentsioko irudi bat egin zutentomografia eta erresonantzia magnetikoen bidez. Ikerketa honen asmoa Kim Peekek zeukan oroimen apartekoa beste gizon-emakumetan nola garatu zitekeen aztertzea zen.
Kim Peek 2.009an hil zen bihotzekoak jota, 58 urte zituela.