Etxean
(Jatorriz, Etzi.pm webgunean argitaratua) Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus […]
Bularrak
Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional […]
Ez da mina bakarrik, ama
Zer moduz galdetzen dit jendeak eta ondo… inoiz oso ondo ere bai. Erantzuten dut. Halaxe erantzuten dut, ama. Baina ez. Batzuetan ez da mina sentitzen dudana. Ez da mina bakarrik. Esaterako, zurekin entzuten genituen kantuak berriz jartzean […]
Ama, ama!
Info7rako grabatu nituen amari idatzitako poemak otsailaren 4ean bota zituzten, Minbiziaren aurkako egunaren harira. Poema guztiak bata bestearen segidan. Nik hemen banan bana jarri dizkziuet audio guztiak. Baten bat kendu egin behar izan dut (kantuaren egile eskubideak ez errespetatzearren). Heriotzak […]
Amari idatziak audioan
Eider Olazarrek proposatu zidan. Ama hilurren zela idatzitako poemak Info7rako grabatzea. Musika aukeratu, mikrofono aurrean jarri eta grabazioak otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, entzun ahal izango dira Info7ko Kale Gorrian magazinean. Aurrerapentxo bat. Hemen. Argazkikoa gabon gauean bere omenez piztu […]
Ez dago besterik
Batzuetan ama, batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala. Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela hutsik eta argia piztuta dagoenean. Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula lehen asteartea zure deirik gabe ekarri tuperwareak etxerakoan, eh? […]
Alferrik da
Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite zaitut, ama asko! Zoaz lasai, […]
Ez nekatu gehiago, ama
Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada. Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure arnasaren erritmora. Udazken bat oparitu […]
Bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz
Poliki esnatu zara gaur ere Spidermanen mantapean. Spidermanen mantapean eta Kooperatiban erositako maindire leunetan. Goxo. Poliki esnatu zara gaur ere, ama. Berriketarako gogoz. Gauetan tarteka arnasa hortzetan, esnatzen zarenean bezala. Beti badago zerbait esateko, ezta ama? Adibidez, nik […]
- 1
- 2