1460 gau haiek
2005an bisitatu nuen Irakeko Kurdistan lehendabiziko aldiz. Txango laburra bezain aberatsa izan zen hura, zentzu askotan gainera. Bidaia haren ondoren hainbat erreportaje atera banituen ere, Irakeko Kurdistanen oporretan nengoela esan liteke, inondik ere oraingo honetan nabilen bezala. Irakeko gerraren urte gorrienei bide eman zien 2005ak. Kurduen kontrolpeko eskualdean, baina, bakea zen nagusi. Bada, Dohukeko hotel hartan 26 urteko gazte bat ezagutu nuen. Samer izena zuen eta Bagdadekoa zen....
Read MoreMemoriaren zuloak
Bost ziren. Kanpoko porlanezko murruak gainditu eta tiroka sartu ziren mezan geundela. “Allah u akbar (Ala handia da)†oihukatzen zuten. Urriaren 31 zen. Ikusten duzunez, paretetako bala-zuloak eta gainontzean izandako txikizio guztia bere horretan utzi dugu. Ez dugu ezer ukituko, hildakoen oroimenez. 50 izan ziren. Beste 90 zaurituta izan ginen. Batzuk tirokatuta hil ziren, eta itota beste batzuk. Leihorik gabeko gela txiki honetan giltzapean itxi zituzten, ez zegoen airerik...
Read MoreSan Valentin Bagdaden da!
Egunotan zera jasotzen ari naiz hemen; makina bat manifestaldi egin arren, irakiarrek ezingo zutela inoiz batera jokatu, herriak Tunisian edo Egipton egin bezala. Eta batasuna omen da, hain juxtu, azken iraultza hauen arrakastaren gakoetako bat. Ez, makina bat dira egun irakiar gizartea banatzen duten faktoreak: kurduak, arabiarrak, kristauak… edonola, haustura nagusia arabiar xiita eta suniten artekoa da. Zazpigarren mendean hasi omen zen endredoa, Mahomaren ondorengoa hautatzean...
Read MoreAli
Ingelesez bikain hitz egiten duzu, Iraken ikasi al duzu? Etxean ikasi dut, musika entzuten, filmak ikusten… nire anaiak ere asko lagundu zidan. Egia esan, lehenengo aldia da atzerritar batekin ingelesez hitz egiten dudana. Soldadu amerikarrekin ere topo egin dut baina ezin esan hitz egiten genuenik. Gure etxea miatzen zuten bakoitzean, euren “bai-ez†galderei erantzuten nien: “armarik ba al duzue etxean?â€; “norbait ezkutatzen ari zarete?â€â€¦ eta...
Read MoreGora herria!
Denak zeuden: alargunak, senarra kartzelan zutenak, langabetuak, Iranen kontrako gerra-beteranoak, gazte ikasketadunak, pentsiorik gabeko erretiratuak… â€Al Maliki kanporaâ€; “gobernua lapurraâ€; “ura, argi-indarra eta lana nahi dituguâ€. Bakoitzak bere eslogana zeraman, etxetik idatzita. Beltzezko emakume batenak honela zioen: “tristura gehiagorik ezâ€â€¦ Bagdadeko Tahrir plazan hasi da martxa, goizeko 11ak aldera. Hasieran, gehiago ziren...
Read MoreIrailaren 11 hura
Leyla Hassan dut izena, Kirkukekoa naiz. Hamasei urte nituela, Ali Kimikaria ikusi nuen nire hirian. 1991ko irailaren 11 zen, ondo gogoratzen naiz. Etxeratze-agindua oraindik indarrean zegoen. Ali Kimikariaren soldaduek kalean zeuden 33 gazte kurdu hartu eta kale erdian akabatu zituzten, denon aurrean. Gehienak auzoko ikasleak ziren, hogei urtetik beherakoak. Haietatik zazpi, nire lehengusuak. Belauniko zeuden, begiak itxita eta eskuak atzean lotuta. Bakoitzak bi tiro jaso zituen buruan. Ali...
Read MoreHerria lokatzetan
Euria, barra-barra gainera. Ez nuen espero honelako euri jasarik Bagdaden. Lokatza nonahi, bai eta ur putzu erraldoiak ere. Atzo Tigris ibaia aipatu nizuen baina ez nahastu, ez da argazkikoa…Nire auzoan ohikoak dira honelako estanpak eta ez da, inolaz ere, Bagdadeko txarrena. Jendea azpiegituren egoeraz kexu da. Argi-indar mozketak ugariak dira, bai eta urarenak hainbat auzoetan. Soldata oso baxuak, hori lana izatekotan. Eta segurtasun eza, jakina. Bagdad ere Kairori begira dago, hauxe...
Read MoreBagdad, Kabul, Kairo eta Palestina
Lasai hartu dut gaur: irakiar telefono zenbaki bat lortu, kontaktuei deitu…funtsean, datozen asteotako agenda osatzen hasi. Eta paseatu, asko gainera. Hoteletik Tigriserantz jo dut instintiboki. Huraxe iruditu zait hiria esploratzen hasteko tokirik egokiena. Zubitik zubira ibili naiz, ipar-haize oso gozoa baitzebilen ibaiaren ertzetik. Hiri barnera ere sartu naiz, jakina. Kabul ezagutu ondoren, jakin min handia neukan: zein ote txikituena, itsusiena, itogarriena bien artean? Bada,...
Read MoreGabon, Bagdad!
Hiria esnatzear dagoela iruditu izan zait beti hiri batera bertaratzeko unerik onena. Halakoetan, bisitariak aukera izaten du oraindik motela den erritmoari pixkanaka eusteko. Tamalez, gauez iritsi naiz Bagdadera. Lurreratzeko hogei minutu falta zirela argia joan da gure hegazkinean. “Lasai egon zaitezte, segurtasun neurri bat besterik ez daâ€, esan digu pilotuak berehala. Huraxe omen da erasoak ekiditeko modu bakarra oraindik airean zaudela. Ezin besterik egin. Pasaportea zigilatu,...
Read More
Iruzkin berriak