Irrizbizi
Hasiera » Gizartea » Zorionak realari
Api19 0

Zorionak realari

Atalak: Gizartea

Zorionak realari.

Ez soilik kopa irabazteagatik, baita egindako partiduagatik ere. Sevilla zalez lepo betetzeagatik. Jende andana, herria mobilizatzeko gai izateagatik. Zaleak eta zaleak ez direnak emozionatzeagatik. Bihotzak dantzan jartzeagatik. Milaka pertsonek, esperientzia bat bizitzeko asmoz, soldata minimoaren prezioa asteburu batean gastatzeko zalantzarik izan ez dutelako. Oso zale ez direnak (momentu batez bada ere) gehixeago zaletzeagatik. Ezberdintasunak alde batera utzi eta batzen gaituen horri erreparatuz, batasun, kolektibo bat sortu eta irudikatzeagatik. Bat-egite horren irudia erakusteagatik. Hori posible dela gogorarazteagatik. Besterik gabe, pozteko, bizitza ospatzeko (edo parranda egiteko) aitzakia bat emateagatik.

Zelaitik atera eta hankak lurrean jarrita amestuko dut orain.

Ederra litzateke sortu den olatu hori beste hainbat arlotan ere eragingo bagenu; gure herritarren, gure herriaren eta horren etorkizunaren alde. Mobilizatzeko perezarik izango ez bagenu.

Ederra litzateke Sevillara joan den zale, edo kopako finala jarraitu duen euskaldun bakoitza euskaraz arituko balitz, gutariko bakoitzak euskararen alde bere aletxoa jarriko balu. Polita litzateke errespetuan oinarritutako gizarte bat berrasmatzea ere. Edota emakumeak protagonista diren zer edo zerk eraginda, horrelako olatua sortuko bagenu. Benetan zoragarria litzateke futbolean inbertitzen den dirua kulturan, hezkuntza edota osasungintza publikoan inbertituko balitz. Uf, imaginatzen? Akaso errege kopa ez, baina gure herria, gure etorkizuna altsatuko genuke. Ba al da, ba, bizitza(n) ospatzeko hori baino aitzakia hoberik?

Dena den, benetan pozten naiz Aitor Zabaletagatik. Justizia zaporea izan du garaipenak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Zorionak realari
  • Errege-opila
  • “Garaian garaikoa”
  • Nonbait egongo da norbait.
  • Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA