Memeloqueryac
Memeloqueryac Egun hauetan mezu asko iristen ari dira. Horietako batzuk gaixotasunari buruzkoak, nola eragiten duen gorputzean, zein izango den egoera laster, etxean geratu, metro eta erdi, behar-beharrezkoa baldin bada bakarrik, isuna izango da, etxean umeekin jolastu, eta bideoak ere bai, familia bat nor bere musika-tresna joz, bertsoak, denon artean lortuko dugu, hau ez da berriketa. Beste batzuk memeloq hutsak. Txisteak ere bai. Ba al dakizu zer gertatu zaion Peperi? Garagarno enpresa...
Read MoreEmakume beltzek badakite izkiriatzen
Emakume beltzek badakite izkiriatzen Ingelesez idatzitako emakume afrikar idazleen narratiba labur eta poesiaren antologia da oraingo honetan mintzagai duguna. Ellas [también] cuentan [Emakumeak (ere) kontuan] du izenburu liburuak (Casa de Africa-Baile del sol argit., 2017) eta antologia bat denez, hautatze bat da ezinbestean, baina baita idazle horien berri pixka bat gehiago jakiteko modua ere. Liburu honetako lanen hautaketa, edizioa eta itzulpena -gaztelaniara- Federico Vivanco-k...
Read MorePorruak, porruak
Porruak, porruak Eguneroko jatordua prestatzea baino gauza garrantzizkoagorik gutxi egongo da noski. Horren lekuko dira argazkiko porruak, baratzatik hartuak, eta artaz prestatuak. Laster dira porru-patatak lapikoan. Horretarako baratzan lan egin behar, lurra landuz eta ongarrituz. Argazki hau dela bide gogora etorri zaigu Jean Pierre Duvoisinen “Laborantzako liburua”, 1858koa. Horko atal batek ongarriaz hitz egiten du, adibidez samatsaz (=simaur, gorotz, sats). Ikasi dugu hau, behinik...
Read MoreNere pepe Maittea
Nere pepe Maittea [WhatsApp, 1761] Asko zor diogu J.M. Satrustegi zenari, lan asko egin baitzuen. Esaterako “Euskal testu zaharrak” liburua, 1987. urtean argitaratua. Liburu horretatik hartu ditugu gutun hauek, WhatsApp-ik ez zegoen garaikoak. DONOSTIA (1761) Bi gazte maiteminduren amodiozko gutunak zor dizkiogu 1761eko auzi batean erabilitako paper bildumari. Jose Manuel Zaldua, donostiar gazteak, pazko bihara-mun batez ezagutu zuen Maria Josefa Agirre, Altzokoa, eta...
Read MoreElgorria
Elgorria Umorezko liburuetan ezagunenetakoa izango da noski Fernando Plaentziarra izeneko hau. Ondo etorriko zaigu egun petral hauetan, pixka bat egurasteko. Hitzaurrean honela dio Juan Martin Elexpuruk: “Liburua, Fernando Plaentziarra…izenburuaz badoa ere, esan beharra dago pertsonaia hori ez dela historikoa, Pernando Amezketarra bezala, baizik eta nolabait esateko, Fernando, Plaentzia aldeko zelebre guztiak direla. Izen horrekin batasuna eman nahi izan zion Jon Etxaidek bere liburuari...
Read MoreKolera ez da sartuko
[ Olite II ] Historian zehar izurriteak maiz izan dira eta hori gogoratzeko onak izan daitezke egun hauek. Berriro gatoz Olite. Historia, Arte y Vida (JM Pérez Marañon) liburutik hona pasarte bat ekartzera: XIX. mendeko “kolera morbo” Ez zen Oliten sartu 1885ean eta horregatik ohoratzen du Kolerako Ama Birjina. Izurria, Apokalipsiko laugarren zalduna (Ap. 6,8) nahi bezala ibili zen trostan XIX. mendean: 1801, 1809, 1819, 1832, 1834, 1855 eta 1885. urteetan. Eta jarduteko...
Read MoreAviraneta
Aviraneta Urte asko eman ditu liburu honek etxeko kaxoi batean sartuta, eta orain agerira atera nahi izan du. Pio Barojak idatzia da, eta pertsona ospetsu historiko bat du gaitzat, Eugenio de Aviranetaren bizitza baitakar. Lehen bi kapituluetatik pasarte batzuk hautatu ditugu hona ekartzeko. Eta baita karta bat ere. Cesárea de Goñi andrea Pío Barojaren izeba zen eta karta hau bidali zion ilobari: CESAREA DE GOÑI ANDREAREN KARTA Donostia, 1912ko martxoaren 1ean. Pío iloba maitea: Poz...
Read MoreGabriel Korta, existitu [ez] zen olerkaria
Gabriel Korta, existitu [ez] zen olerkaria “Harri hautsiak” izeneko poema-bilduma prestatzen ari zela ezagutu genuen Gabriel Korta Rekarte poeta. Egunero idazten zuen, horretara emana zegoen, pentsio txiki bat jasotzen baitzuen eta bizimodu apal batean, indarrak idaztera eta irakurtzera zuzentzen zituen. Beti poesiari emana, hitz lauz apenas idatzi zuen. Auden poetaren euskal itzulpena astiro, oso astiro, irakurri zuen, eta benetan zirrara eragin zion. Era berean, Paul Eluard, Andre...
Read MoreBi aldiz urkatua
Bi aldiz urkatua (Oliten duela 200 urte kendu zuten urkabea) Edonork ez dauka Pedro Biurrun tafallarraren marka hausterik. Bi aldiz urkatu zuten, 1345. urtean, eta ez da broma. Hala irakurtzen dugu “Olite. Historia, Arte y Vida” liburu mardulean, Jose Maria Perez Marañon adituaren lanean. Euskaraturik hona ekarriko dugu pasartea: Gertaera lazgarri bat izan zen 1345. urtean: urkatze bikoitz bat. Pero Biurrun, Tafallako biztanlea, urkan hilarazi zuten “por furtos que fizo”...
Read MoreLe nouveau livre unique
De Lecture et de Français. Hori du izenburua. Avant-propos-a dakar, nori zuzendua dagoen, landa-eskoletarako ere badela, irakaslearentzako liburua ere badakarrela. Laugarren puntuan honela dio: Les maîtres apprécient les avantages du livre unique. Il permet de faire l’économie d’un livre de grammaire et d’un livre de vocabulaire. Surtout, il assure aux leçons de lecture et de français une forte et harmonieuse unité. (batasun sendo harmoniatsua). Tous les exercices se pénètrent,...
Read More
Iruzkin berriak