Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
- Bidean ihes 2024-02-04
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (2)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Vimalakirtiren Sutra
Atalak: bAst
Vimalakirtiren Sutra
Urrutiko gauzak beti exotikoagoak egiten zaizkigu, izan paisaiak, izan jakiak, izan eraikinak, izan edozer. Liburuekin bertsu. Baina bertze ikuspegi horiek, kanpotikakoek, aberasten gaituzte eta osatzen. Oraingoan hemen dugu Vimalakirtiren Sutra izeneko lana -Vimalakirtik azaldutako pentsaezinaren doktrinaren hitzaldia eta Askapen pentsaezinaren sutra-. Liburu hau literatura budistaren maisulan bat da. Ibaizabal argitaletxeak ateratakoa, Erlijioen jakinduria sailean. Sail horretakoak dira honako hauek, besteak beste: Korana; Budaren hitza; Dao De Jing; Analektak; Zen tradizioko idazki hautatuak; Ebanjelio Apokrifoak; Barneko Liburua (Fihi Ma Fihi); Bhagavad-Gita; Hitz Ezkutuak & Ziurtasunaren Liburua; Upanishad hautatuak; Erreforma protestanteetako idazkiak; Zoharreko idazki hautatuak; Patanjaliren sutra; Talmud, Midrash eta Mishnako idazki hautatuak,…
“Sutra” hitzak hitzaldi esan nahi du, Budak edo honen gertuko dizipulu batek emana.
Sutra honetan Buda agertzen bada ere, protagonista nagusia Vimalakirti da, Vaisali hiriko laiko bat. Mahayana-ren budista idealaren erakusgarria da. Hirian bertze edozein laiko bezala bizi den arren, guztiz emana dago Dharma (Budaren irakaspena) praktikatzera, mundu guztiaren onerako. Bodhisattva heroi espirituala da.
Bosgarren kapitulutik, Manjushriren bisita izenekotik, pasarte batzuk ekarri ditugu hona. Beltzez markatu ditugu esaldi batzuk, irakurketa errazteko.
Gaixotasunaz
Vimalakirtik esan zion:
“Ongi etorri, Manjushri! Etorri gabe zatoz, eta ikusi gabe ikusten zaitut”.
Manjushrik erantzun zion:
“Horrela da, etxeko jaun zintzo. Datorrena ez dator jada. Doana ez doa jada. Zergatik? Datorrenak ez duelako nondik etorri, doanak ez duelako nora joan, eta ikusgaia ezin delako gehiago ikusi.
“Utz ditzagun, baina, kontu hauek alde batera eta esadazu, etxeko jaun zintzo: Nola sentitzen zara? Jasangarria egiten al zaizu zeure gaixotasuna? Hobera egiten al duzu? Ez al duzu okerrera egiten? Mundu Osoak Ohoratuak, bere arduratasun mugagabean, zure osasunagatik galdetzeko bidaltzen nau.
“Etxeko jaun zintzo hori, zein da zure gaixotasuna? Nondik dator? Zenbat gehiago iraungo du? Nola senda daiteke?”.
Vimalakirtik esan zuen:
“Nire gaixotasuna, izaki bizidunen ezjakintasunetik eta izateko desiotik dator, eta bi hauek irauten dutena irauten du. Gaixorik banago izaki guztiak gaixorik daudelako da; aitzitik, egongo ez balira, nire gaitza iraungita egongo litzateke dagoeneko.
“Zergatik? Izaki bizidun guztien onurarako sartzen delako bodhisattva jaiotza eta heriotzaren eremuan; eta jaiotza eta heriotzaren eremuan gaixotasuna dago. Izaki bizidun guztiak gaixotasunetik askatuko balira, bodhisattvak gaixo egoteari utziko lioke.
“Seme/alaba bakarra duen jaun gorena bezalakoa da: seme/alaba gaixotzen bada, aita eta ama gaixotu egiten dira, eta semea/alaba sendatzen bada, aita eta ama sendatu egiten dira. Horrelakoa da ere bodhissattva: izaki bizidun guztiak eta bakoitza bere semea/alaba bakarra balira bezala maitatzeagatik, horiek gaixotzen direnean gaixotu egiten da, eta haiek sendatzen direnean, sendatu.
“Gaixotasunaren kausa zein den galdetzen didazu, Manjushri. Jakin ezazu bodhisattvaren gaixotasuna bere gupida handiak kausatua dagoela”.
Hustasunaz
Manjushrik galdetu zion:
“Etxeko jaun zintzo hori, zergatik dago hutsik eta zaintzailerik gabe egonleku hau?”.
Vimalakirtik erantzun zion:
“Budaren lurrak ere hutsik daude”.
Manjushrik: “Zergatik daude hutsik?
Vimalakirtik: “Hutsik daude hutsak direlako”.
Manjushrik: “Hutsa dena hutsik egon al daiteke?”.
Vimalakirtik: “Hutsa da bereizketaz hutsik dagoelako”.
Manjushrik: “Hutsaren bereizketa egon al daiteke?
Vimalakirtik: “Bereizketa ere hutsa da”.
Manjushrik: “Non bila dezakegu, orduan, hutsa?”.
Vilamakirtik: “Hirurogeita bi ikusketa okerretan bila dezakegu”.
Manjushrik: “Non bila ditzakegu hirurogeita bi ikusketa okerrak?”.
Vimalakirtik: “Buda guztien askapenean bila ditzakegu”.
Manjushrik: “Non bila dezakegu buda guztien askapena?
Vimalakirtik: “Izaki guztien gogaketan aurkitu behar dugu”.
Vimalakirtik jarraitu zuen:
“Zergatik ez dagoen zaintzailerik ere galdetzen didazu, adiskide onbera. Hara, nire zaintzaileak Mara guztiak eta doktrina heterodoxoen sinesle guztiak dira. Izan ere, Marek bizitza eta heriotzaren eremuan hartzen dute atsegin, eta bodhisattvak ez du bizitza eta heriotza errefusatzen; eta doktrina heterodoxoen sinesleek ikusketa okerretan hartzen dute atsegin, eta bodhisattva ez da ikusketa okerretik aldentzen”.
[ Izenaz eta formaz]
Adore emateaz
Orduan Manjushrik galdetu zion:
“Nola adoretu beharko luke bodhisattva osasuntsuak gaixorik erori den bodhisattva?”
Eta Vimalakirtik erantzun:
“Esanez gorputza iraunezina dela, baina gorputza gorrotatzera eta bertan behera uztera eragin gabe; esanez gorputza sufrimendu-iturri dela, baina iraungitze lasaiaren zoriontasuna bilatzera eragin gabe; esanez gorputzak ez duela “nirik”, baina izakiei garatzen lagun diezaiela galdeginez; esanez gorputza hustasunaren lasaitasunean aurkitzen dela jada, baina lasaitasun gorenean iraungitzera eragin gabe; esanez bere iraganeko hutsegiteez damu izan behar duela, baina hutsegiteok iraganetik ezaba ditzala ere eskatuz; esanez bere gaixotasuna eredu gisa hartu eta hurkoaren gaixotasunez errukitzeko erabil dezala, baina eoi mugagabeetan zehar, besteak laguntzeko, iragan bizitzetan pairatu izan dituen sufrimendu guztien kontzientzia har dezala ere; esanez burutu izan dituen egintza on guztiak gogoan har ditzala, baita goibeltasunean eta samintasunean eror ez dadin eraman izan duen bizitza zuzena ere; eta esanez izaki bizidun guztien gorputzaren eta gogoaren eritasun guztiak osatzen dituen Medikuntzaren Errege handia izateko harturiko botoa betiere egunera dezala. Horrela adoretzen du bodhisattva osasuntsuak bodhisattva gaixoa, zoriontsu egiteko moduan adoretu ere”.
Gaixotasunaren erroaz (I): “nia” eta “nirea”
Manjushrik galdetu zion:
“Etxeko jaun zintzo hori, zer egin behar du bodhisattva gaixoak bere gogoa gozatzeko eta menderatzeko?”
Eta Vimalakirtik erantzun:
“Gaixotasun hau hasierarik gabeko iragan denboretatik gertaturiko gaizki-ulertze batean zeharo nahasi izanetik sortua da. Hain zuzen ere, gaixotasun hau iraganeko bizitzetan zehar izandako lilurazko pentsamenduek jaregindako grina eta saminetatik sortua da. Baina haiek ez dute benetako existentziarik. Zergatik existitzen da orduan gaixotasuna? Existitzen da, gorputza –eman izan diogun izen hitzartuari eustearren- lau elementuen bat-egitea delako; baina lau elementu hauetatik bat ere ez denez besteen jauna, gorputzean ez da “ni” dei geniezaiokeen inongo jaunik. Hain zuzen ere, ‘niari’, gorputzaren jauna ez den zerbaiti, ideia bati atxikitzen gatzaizkiolako, sortzen da gaixotasuna. Hori ekiditeko, beraz, ‘niari’ atxikitzea ekidin behar da”.
“Gaixotasunaren erroa behin ulertuta, eta norberaren nahiz besteren ‘niaren’ ideia oro errotik aterata, gorputza nortasun gisa hartzeari utzi eta fenomeno ez-pertsonal gisa hartu beharko luke gogoan, berekiko honela hausnartuz:
“Gorputz hau fenomeno ezberdinen agregatua baino ez da; bere jaiotza fenomeno batzuen jaiotza baino ez da, eta bere iraungitzea fenomeno batzuen iraungitzea baino ez da; gainera fenomeno hauek ez dute bata bestearen existentziaren kontzientziarik, jaiotzen ari direnean ez baitiote elkarri iragartzen ‘jaiotzen ari naiz,’, ezta, iraungitzen ari direnean, ‘iraungitzen ari naiz’ ere”.
“Horrela, bada, “niaren” ideia baztertzen den bezala, “fenomeno”aren ideia hau ere gaizki-ulertutzat baztertu beharko luke gaixorik dagoen bodhisattvak, berekiko honela hausnartuz:
“’Fenomenoaren ideia hau errealitatearen itxuraldatzea da, eta errealitatearen itxuraldatzea gaixotasun larria da. Beraz, gaixotasun honetatik libratu behar dut. Izaki guztiak gaixotasun honetatik libratu behar ditut.
“Nola libra naiteke, baina, gaixotasun honetatik? ‘Nitik’ eta bere proiekziotik libratuz.
“Nola libra naiteke ‘nitik’ eta bere proiekziotik? ‘Ni’ eta ‘nirearen’ dualtasunetik libratuz.
“Nola libra naiteke ‘ni’ eta ‘nirearen’ dualtasunetik? Fenomenoak barnekoak eta kanpokoak direlako ideiatik libratuz.
“Nola libra naiteke fenomenoak barnekoak eta kanpokoak direlako ideiatik? Berdintasun printzipioari eutsiz.
“Nola eutsi ahal diot berdintasun-printzipioari? ‘Nitik’ iraungitze lasairainoko fenomeno guztiak berdintzat joz.
“Zergatik jo behar ditut berdintzat? ‘Nitik’ iraungitze lasairainoko fenomeno guztiak berdinak direlako beren hustasunean.
“Zergatik dira hutsak? Izen hutsak baino ez direlako eta ez dutelako izaera finkorik.
“Horrela, bada, berdintasun-printzipioari eusten diodan bitartean, hustasunaren gaixotasuna baino ez da geldituko; eta hustasunaren gaixotasuna ere hutsik dago”.
Bodhisattvaren boto handiaz (I): gupida handia
“Baina gaixorik dagoen bodhisattvak, sentsazioa ez-sentsazio gisa atzemanez azken buruan, sentsazioaren hiru alderdietatik libratzen bada ere, ez du inolaz sentsazio oro iraungiarazi eta iraungitzearen lasaitasuna azkendu behar. Aitzitik, Budaren legea bete-betean konplitu arte, sentsazio guztiak nahita nozitu behar ditu, baita mingarriak ere, gupida handia azaltzea nahi baldin badu. Horrela, izaki bizidunen sufrimendu zenbatezinak bere sufrimenduan bertan atzemanez, gupida handiak eraginda, existentziaren beherengo patuetan aurkitzen diren izakiengan honela pentsatu behar du: “Neure gaixotasuna azpiratu dudalarik, gainerako izaki bizidunen gaixotasuna ere azpiratuko dut”.
Editorearen erreseinak honela dio liburu honi buruz:
Vimalakirtiren Irakaspenaren Sutra garraiobide handiko (mahayana) budismoaren altxor nagusietako bat da. Hustasuna (shunyata) edo bitasun-ezaren doktrina eta berau haragiztatzen duen argitzapenaren heroi espirituala (bodhisattva) ditu hizpide nagusi. K.o. II. eta III. mendeen bitartean, Indiatik Txinara sartu zen monje ibiltarien eskutik, bere eragina indartsu sentiaraziko zelarik garai guztietako ekialdeko zirkulu erlijioso, intelektual eta artistikoetan. Jorratzen dituen gaien sakontasunaz gain, kontaketaren estilo dramatiko erakargarria da sutraren arrakastaren arrazoietako bat. Beste bat, bere pertsonaia nagusiaren laikotasuna eta egundoko abilezia: ez da munduan Vimalakirtirekin topo egin eta, haren irakaspenak entzun orduko, bihotza goreneko argitzapen oso eta perfektura bideratuko ez dionik.
Liburuko pasarte horien bitartez dastaketa eginda, norberaren esku dago, liburua irakurtzea edo ez irakurtzea. Ongi ibili!