Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Bedatsea edo primadera
Api18 0

Bedatsea edo primadera

Atalak: by lazzaretto bAst

Bedatsa edo primadera





Etxealdi-itxialdia izanagatik, heldu da aurten ere udalehena. Horrekin zerikusia duen testuren bat ekarri nahi izan dugu hona. Petti Irigoin-en bertso hauek aurkitu ditugu bertso eta olerkien hemerotekan. Bedatsa edo primadera dute izenburu. Herria aldizkarian argitaratu zituen 1964an. Alde batean bertsoak jarri ditugu eta bertzean marrazki batzuk, aurtengo bedatsean egin ditugunak (bAst 2020), nork bere bedatsa baitu.

 

Irigoin, Petti  (Herria, 1964)

 

1

 

Lau denbora zathiez egina urthea,

Zathi batez gogo dut, egin kantatzea.

Ahal den bezen chuchen, haren aiphatzea;

Zeren den edergailu, guziez bethea.

 

2

 

Neguaren ondotik, zoin den choragarri;

Bedatsean sarthuak, garenean jarri.

Bazterrak ikhustean, liliez inhaurri;

Bozkarioz bihotza jauzika zaut ari.

 

3

 

Nor ez da bozkarioz, gaindika bethetzen;

Ikustean bazterrak, ederki aphaintzen.

Choriek charamelan, ozenki kantatzea;

Goizetik arats arte, ez dira ichiltzen.

 

4

 

Argia urratzean, hasten dira kantuz;

Atsegin dutelakotz bedatsean sarthuz.

Lore eta ostoen artetan finkatuz;

Errepikan dagozi ezin enheatuz.

 

5

 

Adan, sagar, udani, gerezi, merchika;

Lorez emokatuak baitaude gaindika,

Erleak berriz hetan, aire ta phausaka

Ezti biltzen dabiltza zoin gehiagoka.

 

6

 

Denbora hasten baita, hotzetik epheltzen;

Orduan hasten dira, loreak agertzen.

Loren ondotik berriz ostoak zabaltzen;

Zelhai eta mendiak, belharrez estaltzen.

 

7

 

Lurraren gain guzia holache jarria;

Lorez, ostoz, belarrez, dena estalia.

Iguzkaldearekin, da choragarria;

Zeren jauntzia baitu arropa berna.

 

8

 

Goizetan has orduko, urratzen argia,

Ohean ez dagoke, nun ez den nagia.

Kanpo guzia baita Lorez usaindia

Gochotasun bat badu, biziki haundia.

 

9

 

Laborari biphila, goizikan jeikirik;

Lanari lotzen zaizko, bozkariaturik.

Gogoa arhin eta indarrez betherik;

Guti du hautemaiten, lanaren nekerik.

 

10

 

Nihoiz ez du kausitzen, egun hoberikan

Lanarekin artzeko,airoski borrokan.

Lorez inguratua, alde batetikan

Bertzetikan choriak kantu errepikan.

 

11

 

Bere lanak bozturik baititu egiten

Lurrak irauli eta arthoak eraiten,

Ogiak ere hasi baitzazko burutzen,

Phentzetako belharrak ederki luzatzen.

 

12

 

Zer loria arzainak ez du bedatsean.

Bildotsak gizen eta ardiak asean.

Mendirat buruz doha botzik maithatzean;

Gainak oro belharrez bethe direnean.

 

13

 

Ederrener joareak emanik lephotik

Kantuz bidean doha, mendirat gogotik

Lehenikan zelhaian, mendian ondotik,

Mozkina nasai heldu, zaiko bedatsetik.

 

14

 

Bozkarioz baititu, kantatzea kantuak,

Ikhustean ardiak, ase hanpatuak.

Egun guziez kasik hiru lau kaikuak,

Hekietarik dauzka esnez gaindituak.

 

15

 

Bedatsean zaharra iduri gaztetzen;

Bozkarioak baitu hala ernarazten.

Bere gazte denboraz orduan orhoitzen

Irri batekilan du bazterrer behatzen.

 

16

 

Urtheak bedatsea du gazte denbora;

Usain gozo batekin, osoki ederra.

Bertze denborak ere hainbat eder dira.

Hekien aldean zu ederrago zira.

 

17

 

Eder et’aberatsa bat bertzearekin;

Izaite on horiek biak elgarrekin

Nihoiz ezin enhea bihotza zuekin

Zeren duzun egiten handizki atsegin.

 

18

 

Zahar ala gazteak, sendoak eriak;

Jende eta kabala, handi’ta ttipiak,

Bai eta bereziki aireko choriak,

Bedatsean baitaude bozkariatiak.

 

19

 

Bedats guziez kantuz artzen ‘da kukua,

Lorez eta hostoez da inguratua.

Bedatsa urruntzean jartzen ichildua,

Halaber dut ichiltzen nik ere kantua.

 

20

 

Aurthengotzat akhabo, zirela ikhusiz;

Gogoa ilhunikan, orai baratzen niz.

Ikusi gogo zaitut, nik oraino berriz

Jainkoak uzten banau, bizirik: Halabiz.

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24
  • Bortz liburu eta bi gehiago 2022-04-16
  • René de Obaldia idazlearen sekretua 2022-04-10
  • Axular-en hiztegia 2022-04-03
  • Holodomor: miseria gorria eta gosete beltza 2022-03-26
  • Txomin Garmendiaren denbora-pasa 2022-03-20
  • Playa Honda 2022-03-12

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko maiatza (3)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA