Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak
Uzt29 0

Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak

Atalak: bAst

Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak

Hemezortzigarren mendeko  karta euskaraz egindako batzuk ezagutarazi ziren orain bortz bat urte Lapurdum euskal ikerketen aldizkarian. Marinelei idatziak asko, emakumeek gehienbat. Ikerlan honen aitzin-solasean leitzen dugu hau:

Ondoko orrialdeetan Lapurdum agerkariak ale berezia eskaintzen dio Xabier Lamikizi zor diogun aurkikuntzari, hots 1757. urtean Baionatik Kanadako Louisbourg hiriari buruz lapurteraz igorria izen zen gutun bildumari. Ondoko artikuluetan, aurkikuntza horrek ekartzen diguna xehekiago aipatzen dugu.

Alabaina, Le Dauphin izeneko itsasontzi batean izan ziren gutunen atzemateko merezimendua izan du X. Lamikizek. Londreseko artxibo batean dauden dokumentuak biltzeko zortea izan zuen, bere tesiarako ikerketa ereman zuen denboran.

Kanadako Louisbourg herrira joateko gogoa zuten Le Dauphin itsasontziaren marinelek. Bizkitartean angelesek itsasontzia harrapatu eta bahitu zuten, eskipaia eta guzi, eta bildu zituzten dokumentuak (gutunak barne) Londreseko artxiboetan gorde.

Aurkikuntza guziz ederra da gutun horiek osatzen duten ustekabeko dokumentazioa. Eder eta arraro, gureganaino heldu diren euskarazko gutunen zerrenda zein urri eta murritz den kontuan hartzen balinbadugu, Manu Padillak erakusten duen bezala.

Liburu hau bi partetan emana da. Lehenik euskarazko gutunak aurkezten ditugu, zer kokapen historikoa izan duten aipatuz eta euskarazko gutuneriaren ezaugarri batzuk emanez. Eranskin batean, Ile Royaleko euskaldunen hizkuntza ohitzei doazkien bi dokumentu agerrarazten ditugu: lehenak euskaldunek Louisbourgen apez bat euskaldun izatea nahi zutela erakusten du, eta bigarrenak hainbat jakingarri ematen du bertan ziren martxant eta marinel lapurtarren bizimoldeaz.

Bigarren parteak gutunen beren testua ematen du, lehenik bertsio diplomatiko batean, eta ondotik egungo grafiaren araberako bertsioan. Bi bertsio hauek zutabe paraleloetan dira emanak, irakurleak nahi edo komeniago duena aise hauta dezan. Azkenik, testuan agertzen diren aditz-formen zerrenda ematen da, indize eta izendegi batekin batera.

Liburu honetaz gain, Interneten gutunen argazkiak laster kontsultagarri dirate. Facsimile horiek begi aitzinean izanez, nahi duen irakurleak egiazta lezake guk egindako transkribapena noraino zuzena den ala ez. Erran gabe doa ager ditezkeen hutsak edo gaizki ulertutako pasarteak gure gain hartzen ditugula.

Maria Lamarq-en gutuna (Enne seme maitea gastiaxen dauxut / milla gorainxy Estut Erreçibitu çure / ganiq aurten Es Letrariq Es çolament / gorainxibat jçatu ditut 2tt ahex / Bordaganiq chanpeletaqo Eta Egorxen / dausquixut çhanpelaq çançingorrieneqo / jaunarequin/ gueldixen nais cure ama allargun / gaçhoa çure çerbitçary mariade / Lamarq)

[Ene seme maitea, gaztiatzen dautzut milla goraintzi. Eztut errezibitu zureganik aurten ez letrarik ez solament goraintzi bat. Izatu ditut 2 libera Ahetz Bordaganik xanpeletako, eta egortzen dauzkitzut xanpelak Zanzingorrieneko jaunarekin. Gelditzen naiz zure ama alargun gaxoa, zure zerbitzari, Maria de Lamarq]

Historiaz bi hitz izeneko atalean, hau dio:

  1. urtean, apirileko 4an, Baionako portua utzi zuen Le Dauphin itsasontziak. Martin Lermet deitu kapitainak eta beste marinelek Ameriketako Louisbourg hiria ikusi nahi zuen aste zenbaiten barne. Orduko postarik ez baitzen, Lapurdiko jendeen ohitura zen Louisbourgen bizi ziren askazieri gutunak igortzea itsasontzietako marinelen kondu: 50 euskarazko gutun igorri zituzten 48 lagun lapurtarrek. Frantsesez eginak ziren gutunak ere bazeramatzan untziak, bainan liburu honetan haietaz ez gara axolatu. Bertzalde, itsasontziak ardoa, arropak, oihalak eta zapatak bazerematzan eta, zernahi gerta, artillerazko « peza » batzuk ere, erran nahi baita kanoiak. Agiri ofizial batek frogatzen zuen kortsuan ibiltzeko baimena bazeukala kapitainak, Frantziako erregek emanik. Bainan fortuna ez zuten alde izan eta garai hartan Zazpi Urteko Gerra baitzen hedatu, marinel angelesek Le Dauphin harrapatu zuten. Kapitaina galdezkatua izan zen High Court of Admiralty deitu auzitegiaren aitzinean. Almirantegoko Auzitegi Goren horren paperak artxibatuak izan ziren Londresen, ondoko dokumentazio guziarekin eta, erran bezala, han hatzeman zituen X. Lamikizek duela zenbat urte. Dokumentu horiek Londreseko Dorre famatuan egon ziren 1856 arte baina egungo egunean beste auzo batean atxikiak dira, The National Archives instituzioaren magalean. Egia erran, gutun horiek Kanadako lagun ikerlari batzuek eskuztatu zituzten bainan sobera kasurik eman gabe, ez baitzuketen berek euskara ulertzen. 2003. urtean X. Lamikizek begiztatu zituen, bere tesiaren osagarriak bilatzen ari zela. IKER UMR 5478 CNRSko taldekideak abisatu zituelarik, erabaki genuen gutun horien berri eman behar zitzaiola euskaldun jendeari. Laguntza ere eskatua izan zen ikerketa proiektu hau bururatzeko; laguntza hori etorri gabe ere, testua argitaratzea beharrezko zela iduritzen zitzaigun. […]

Hemen erakusgarri bat:

 

 

Data : 1757/2/12
Non idatzia : Hendaia
Igorlea : Gacina de Biscarrondo
Hartzailea : Patchiqu de Biscarrondo
Lotura : anai-arrebak
Helmuga : Louisbourg

A bertsioa

<03.1r> 71

A Monsieure / Monsieure / patchiqu de bis- / carondo / A Lisbourc

<03.1r.bis>

A Monsieure / Monsieure / patchiqu de bis-/ carondo / A Lisbourc

<03.2r> endan eguina oxalen amabiian

/ Ene anayamaitja escribatcen dosquicut belero / famila gucien partes vngui gare jainqoary / esquer amaso dugu etxituba eta cure emaste-/5 a ere esxituba espacatuda bainan orai vn-/ guida aura ere vnguida cuben beri hainits / estucube gastigatcen nolacaiten eta es / deus hainits egortcen letrabat solamen-/ te estucu eguiten esguri eta es emas-/10 teari penatuba gare hainits beriric / gabes otoisten cait cuhurjcatias etacu-/ re beriac gastiatcias miguel etche-/ veriari goraintci aitac eta famila / guciac eta osabas beri onac ditugu eta /15 cubec ere aitudugu cerbait baducula / hobe atxeguindut otoisten caitut letra hu-/ nen barnian egortcendut anajary eta / nola es homen baitcaite erealequin eren-/ datuqo diocu otoisten caitut erepusta egui-/20 tias lehen bicico comoitatian

[marjinean idatzia] / guelditcen nais cure cerbit cary gacina de / biscarondo

B bertsioa

<03.1r> 71

A Monsieure Monsieure Patchiqu de Biscarrondo. A Lisbourc.

<03.1r.bis>

A Monsieure Monsieure Patchiqu de Biscarrondo. A Lisbourc.

<03.2r> Endan egina, otsalen amabijan.

Ene anaia maitia, eskribatzen dozkitzut be lerro famila guzien partez. Ungi gare Jainkoari esker. Amaso dugu etsituba eta zure emaztea ere etsituba espakatu da, bainan orai ungi da. Aurra ere ungi da. Zuben berri hainitz eztuzube gaztigatzen, nola zaiten, eta ez deus hainitz egortzen ; letra bat solamente eztuzu egiten, ez guri eta ez emazteari. Penatubak gare hainitz berririk gabez. Otoizten zaitut zuhur izatiaz eta zure berriak gaztiatziaz. Miguel Etcheverriari goraintzi. Aitak eta famila guziak eta osabaz berri onak ditugu, eta zubek ere. Aitu dugu zerbait baduzula ; hobe, atsegin dut. Otoizten zaitut : letra hunen barnian egortzen dut anaiari eta, nola ez homen baitzaite, Errealekin errendatuko diozu. Otoizten zaitut errepusta egitiaz lehenbiziko komoitatian.

Gelditzen naiz zure zerbitzari, Gacina de Biscarrondo.

2r :10 penatuba : penatubac irakurri behar da. Menturaz ondoko belarrak eragotzi du k-ren agerpena : penatuba(c) gare. 11 cait : uste dugu çaitut irakurri behar dela ; gero bi aldiz ageriko da çaitut.

Louisbourg

 

Data : 1757/3/13
Non idatzia : Donibane Lohizune
Igorlea : Mari Darburu
Hartzailea : Marie Harboure
Lotura : ama-alabak
Helmuga : Louisbourg

B bertsioa

<20.1r> 27

A Mademoyselle Mademoyselle Marie Harboure, demeurent ches Monsieur de Laborde, trezorier du Roy. Louizbourq.

<20.2r> Donibanen egina, martxoanen 13.

Ene haur maitea, eztinat faltatu nahi hiri ene berrijak markatu gabe, zenak erraten baitun eztunala aspaldijon gure berririk izatu ; hanbat gastoago guretzat. Nik egin dauzkinat beti untzi guzietan letrak, eta hik ez izatu. Eztun, beraz, ene faltarik. Egorri dinat bat Lantzekaneturekin,bertzea hire kusina defuntubarekin, zenak etorri baitzen Miselekin Baionarat, gasoa, eta egorri naunan harekin berainkin mantalina Angeletakoa ungi fina, bere erribana eta zirikubarekin, zenak hire matantak Xurunekoak kutxan sartu omen baitzuben ; eta bertze bi letra Patineneko Ziburuko premubarekin, zenak egun Angeletarran baita, gasoa. Ene haur maitea, badin hil hunen hogoi eta seiean etxetit partitu hintzela egundano hirur urte. Egundano eztinat izatu oren laurden baten errepausurik. Bazakinat guzijak ene faltat direla, zenak ene bekatubak handijak baitire, banan esparantza dinat Jenkoak miserikordia izanen dubela nitaz, zergatit ene uste guzijan ungi hartzen tinat, eta aditzen tugunaren arabera eztela posible salbatzea hemen, non eztugun bekatuba purgatzen. Beraz, esparantzan nijagon Jenkoak eztauzkidala bi pena emanen. Ene haur maitea, Dominika komentuban ezkibaz kutsaturik etxerat etorri zijaetanen. Gan tzen hirur ilabeteren buruko marraskaz, eta ni gaitzarekin eta gabearekin. Anaia Bisentek ikusirik ene sangrin handija hamabortz libera eman zitinan bere bartetit saflentzat, eta orano hanitz behar. Aita Laurentzek aiturik ene

<20.2v> dolore handijak etxerat etorri zitzaitanen bera bere pesunan, gaisoa eskeletarik, eta gan nintzenean, hura : “Non tzare, ene afijitu gasoa ? Hartzazu kuraie, izanen dut nik zure habraren sendatzekoa behar den guzija”. Eman zinan azkenean parruka eta sapela eta galderdi pare berrijak ; eta Begizuribaitakoek neroni ganik zapata pare berrijak eta bi atorra, oihal pezatit hek pagatzekotan. Aita Laurentzek gaztijatzen daun goraintzi, eta Jenkoari gomendatzen habela, eta letra bat egin diozanala falta gabe. Anaia Bisentet ere bai goraintzi mila-mila, eta otoizten haute nitaz oroit hadiela, Jenkoak benedikatuko habela, ene haur maitea. Ene haur maitea, badakin Ganis etxerat nola etorri zen sarpan bortz sosekin eta ezkebiaz betea bisajarano, presune etzirunan (†) bezala ; etzakinat bizirik nola egotu nintzen hura ikusi nubenean, gasoa ! Eta neroni, Jop bezala, asdipat gabe… Egundano bezala, aita Laurentzek aiturik hur’ere sendarazi zinan behar den guzija emanik, zenak bijak gosta baitire larogoi libera pasaturik. Eta nirijere sokolotat eta mazapanak eta biskotxak gaisoak egortzen zijaukidan denboratit denborara ; sekulan eztinan pagatuko haren borondatea bizi naizeno. Banan sendubek asko hortako egiten diten salbatzeko, eta hura halakoa dun. Ene haur maitea, Ganis ona gan tzunan kortsura, eta angelesek harturik etxatu ziztenen Espanijarat, Lisibona erraten dioten portu batera, zenak gasoa etorri baitzen onez berrehun lekoatan bere lagunekin pilala triste batean. Etzunan hura ikustea

<20.3r> baizik bertze mirakulurik, buluzgorrija hurren ! Egundano bezala, Kandegiletako jaunarekin egin zunan gasoa, erraten zautalarik jea hemen zer eginen ene sangrinatzen miserija huntan, eta beti zor egiten. Ene haur maitea, Kontxarat ateratu bela egiteko eta adi, ene haur maitea, kostara Santabarrako arroka ganera guzijek etsitu geroztit Jenkoak espakatu, eta Berjina ama maiteak aiseago kondatzen daunat pasatu dudan bano ene trublea. Ene haur maitea, orai berriz gan zijaitan Baionatit ; badin partitu dela hogoi eta zortzi egun. Eztinat deusere berririk ; hementxe nijagon, Jenkoaren esparantzan, hark plazer duben guziaren errezibitzeko, ene haur maitea. Dominika abijatu zijaitan hark ere gan behar dubela kortsura. Aita Grafleti erraten zijon duakola masetereari mintzatzera, har dezala kortsura. Mintzatu dubenean baietz gogotit ere, beraz harekin zioan gasoa : “Orai laster, ene ama maitea, guretzat eztutzu aski. Arrebak egortzen tuben diru guzijak eta zerori miserija hortan, asaiatu behar dut nik ere zure laguntzera”. Ene haur maitea, izatu tinat behin hirur hogoi libera, eta bertze behin larogoi libera. Eztauzkinat gaztijatzen ene sangrin guzijak, zergatit hi urrun baitaut eta badinat hire beharra Jenkoak uzten nabeno. Ene haur maitea, Begizuribaitako Marilantat pertsekutatuba nijalabin, izaten dudala diruba franko hireganik, eta paga dezadala edo hi gaztija haren pagatzeko hik egortzeaz, badakinala dirubak eman zaukinala guretzat. Fantesijan sastuba dun letra egin dautela, eta hik ez errepustarik egin nik pakatzen tinat guzijak, Jenkoak nahi baitu horla.

<20.3v> Estebenik goraintzi mila, eta egortzen dau bileta bat letra hunen barnean, Lahitunen semijarentzat, erran dionazala pagamendu hori egin dizozala, zor justuba duben bezala. Ene haur maitea, Ganisek eta Ganabrak izatu diten disputa, Ganabrak aitu dubela ezkontzen haizela toki guzijetan, eta Ganisek ezetz, eta nik eman dinat bakea, Jainkoaz landan ni ama naizela, eta nik jakin behar dudala lehenik, eta orduban jakinen dutela jea hala den. Ez ala bai, Jenkoak erakutsiko daun zer egin, eta Berjina maiteak agijan ene otoitza adituko din, ene haur maitea, hiri zer ispira. Goraintzi osaba Sastiluri, mila damu dudala, haren afezioneaz guzijak Jenkoak ukitu nahi gaitubela ; haren familak osasuna dubela. Ene haur maiteak, goraintzi Granganek eta Ganisek, erran zijautanen hire goraintzijak emateko falta gabe. Dominikak ere goraintzi mila-mila, eta Jenkoari gomenda dizinala. Ganabrak ere mila-mila goraintzi, eta ganerako ahaide eta adiskide guzijek. Ene haur maite-maitea, gelditzen naun hire ama mait-maitea tonbarano. Mari Darburu. Ene haur maitea, enakinan nola eman mila zazpi ehunak.

 

 

Zazpi urteko gerra (1756–1763)

 

Othoi çato etchera lana

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Ara (ta hona) 2023-10-02
  • Okela erre 2023-09-18
  • Shaykh Ahmadou Bamba: garaiotarako bakegilea 2023-09-05
  • Ovidio-ren metamorfosiak 2023-08-16
  • Chan da Polvora: poesia galiziarra 2023-07-31
  • Nere izena zan Plorentxi 2023-07-29
  • Miriam Luki-ren argialdiak 2023-06-06
  • Joan Mari Gizagoien 2023-05-19
  • Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan 2023-02-24
  • Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) 2023-02-04

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urria (1)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA