Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Meteoro: euripeko kantak
Aza11 0

Meteoro: euripeko kantak

Atalak: by lazzaretto bAst

Meteoro (hiztegi batua)

1 iz. Astron. Partikula bat Lurraren atmosferan sartzean gertatzen den argi-fenomenoa. Ik. izar iheskor; meteorito. Gaur gauean 80-120 meteoro inguru ikusi ahal izango da orduko.

2 iz. Meteorol. Atmosferan gertatzen den fenomenoa. Euria, elurra, ostadarra eta tximista meteoroak dira.

 

ARTISTARI BURUZ webgunetik

Oscar Pereira Garcia-ren POP proiektua da Meteoro, euskal musika erradikalaren osteko garaiko artistarena.

Orain urte asko Zumarragako, Gipuzkoako, talde batzuetako kide izan zen: Ave Rock, Alien eta beranduago De Deukans taldeetakoa. Etsitzen ez duen horietakoa izanik Oscar eta musikarekiko grina berebizikoa duena, abentura berri bati heldu dio, post punka uztartuz britainiar erromantiko berriekin, birbiziz banda epiko batzuen doinuak: U2, The Cure edo berriago, The Killers iparramerikarrak.

Beste kide batzuekin elkartu da taldea osatzeko: Unai Lopetegi, bateria eta perkusioa, Mikel Lazkano, gitarra bakarlaria, eta Jorge Sanchez, baxua. Proiektu honetan doinu berria dago eta bizipen berria. Zuekin partekatzeko eta amesteko abentura da.

Meteoro-k ekoitzi du lana, Haritz Harreguy teknikariak nahastu Usurbilgo estudioetan eta Zumarraga eta Burgosko Dreamland 1 eta 2n grabatu; era berean Tolosako eta Donostiako Agosto estudioetan, Lemy River-en eskutik. Albumak 10 abesti ditu, gai hauei buruz: maitasuna, bakardadeari beldurra, galera eta heriotza, mamuak, aingeruak lurrean eta sekula gehiago itzuliko ez den denboraren iragatea.

 

Borroka zaitezte bullyingaren kontra eta hori egiten dutenen aurka. Errebela zaitezte zapalketa indibidualaren eta psikobortizkeriaren aurka, zernahi delarik ere, nonahitik datorrelarik ere. Arbuia ezazue intolerantzia.

Komunika zaitezte, aditu elkarri, izan atseginak eta egizue maitasuna eta ez gerra. Ez sekula inposa zuen egia, eutsi tradizioei eta errespetatu ideología guztiak. Elkarbizi. Arreta hobea eman, bizitzak, opari eder honek, eskain dezakeenari. Beha izarrak gauez eta galde zeuen burari nor zareten, nor izan nahi duzuen eta besteei zer eskain diezaiokezuen. Musika gehiago entzun. Sekula ez gutxietsi ametsen ahala.

Berriro gehiago ez itzultzeko joan ziren haientzat. Inoiz bakarrik sentitu den horrentzat… nahiz jendez inguratua egon, bakardadean borrokatzen dutenentzat, lagun bakar izanik duten fedea eta esperantza, eta lurreko gainerako aingeruentzat.

Album hau zuentzat da.

BANDA

OSCAR

Ahotsa, Gitarra eta Teklatuak
METEORO

 

UNAI LOPETEGI

Bateria eta Perkusioa
THE HEART

 

JORGE SANCHEZ

Baxua
THE BLOOD

MIKEL LAZKANO

Gitarra bakarlaria
THE STAR

Argazkia JORGE SÁNCHEZ > DAVID GÁNDARA
Argazkia MIKEL LAZKANO Photography > INHAR MUTILOZABAL

 

Oso litekeena da gutako asko ehun urte barru izar-argi edo meteoro izatea.

Horregatik talde honi entzun behar diogu eta entzunarazi.

Zure auzoan edo herrian edo hirian zuzenean jo dezaten erraza da, lan guztia egina dago, musika, diseinua, musikari trebe prestuak… zein da duzun aitzakia? Ez da covida izango ba?

Ehun urte barru meteoro bat izango zara. Hamalau euro ez dituzu gastatu nahi disko hau erosten? Edo kontzertura joaten? Jakina, ez da derrigorrezkoa.

 

Marrazki zoragarriak dauzka diskoak eta webguneak (www.meteoromusic.net). Aitziber Alonso Pikabea-renak.

Hemen abesti bat, zuretzat propio egina: only your dreams (zure ametsak bakarrik)

https://youtu.be/jb6sklAdxuQ

Tracklist (abestiak)

  1. A summer´s Night´s Dream (Udako gau bateko ametsa)
  2. Walk in The Dark (Ibilia ilunean)
  3. New Vision (Ikuspegi berria)
  4. Not Here Anymore (Ez hemen gehiago)
  5. Lost in You (Zugan galdua)
  6. Hypnotica (Hypnotica)
  7. Inner Light (Barruko Argia)
  8. The Castle on The Edge Of The Abyss (Amildegi ertzean dagoen gaztelua)
  9. The promise (Promesa)
  10. Only Your Dreams (Zure ametsak bakarrik)

 

Meteoro «Songs Under The Rain». CD digipack, libretoa 20 orrialde + deskarga digitala.

 

Demagun Meteoro taldea zure herrira doala kontzertua ematera. Bigarren eskuko furgona batean doaz eta matxura izaten dute bidean. Urduritzen hasten dira, berandu helduko ote diren, ekipoa jaitsi eta muntatu behar da… Baina zorionez JLVeteguy garaby zerbitzuak berehala erantzun dio deiari eta hara doa, bixi-bixi, asistentzia ematera, saskibaloi-jokalarien antzera. Volvo 220 FL ibilgailua iritsi denean, Meteoro taldeko kideak lasaitu dira. Gainera, zortea izan dute, matxura txikia baita, eta ez baitu garabiaren beharrik furgonak. Garaiz iritsiko dira kontzertura. Izarrak alde dituzte. Abiatzera doazenean, trafikoa etena dago, txirrindulari proba garrantzizko bat igarotzear dagoelako. Irribarre egin dute eta bide bazterrean paratu dira, txalo egitera. Asistentzia ordaindu beharko dute eta kontzertu osteko bokata ere bai. Meteoro, gainditzen ditu larritasun oro!

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24
  • Bortz liburu eta bi gehiago 2022-04-16
  • René de Obaldia idazlearen sekretua 2022-04-10
  • Axular-en hiztegia 2022-04-03
  • Holodomor: miseria gorria eta gosete beltza 2022-03-26
  • Txomin Garmendiaren denbora-pasa 2022-03-20
  • Playa Honda 2022-03-12

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko maiatza (3)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA