Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Urria, urria: urrea eta aurria
Aza25 0

Urria, urria: urrea eta aurria

Atalak: by lazzaretto bAst

Urria, urria:  urrea eta aurria

Handik eta hemendik heltzen zaizkigun bizi-hariak bilduz egiten ahal ditugu gogoetak. Edo gogoeta ezak. Bizi-hari horietatik sortzen zaigu gogoa edo gogorik eza. Batera daude,  gugan, bizitzaren urrea eta aurria.

Autorretratua                                                                                                           bAst 2020

 

Aurretik eguzki goxoa

atzetik hamaiketako

                                   kanpaiak

 

zigarro purutik

errautsa,

 lurrera.

 

Une hau!

 

      bAst

Jose Luis Sampedro (Octubre, octubre)

 

 

 

Zertarako behar dut denbora?

 Urria, urria

J.L. Sampedro

 

Urria, urria lanaren bi liburukiak, Jose Luis Sampedro idazlearenak

  

-Barka galdera zentzugabe bat- esaten du neskak, jakinik mutilak badakiela zein den-, baina mania hori daukat. Susmoa dut oraingoan ez duela zentzurik izanen, baina zein egunetan jaio zintezkeen zu?

 -Zergatik ez atzo?- erantzun zuen, irribarretsu.

 -Santu Guztien egunean? Omiasaindu egunean? Egun horretan jaio?

 -Asko jaiotzen dira. Eta ni… ez duzu uste?

 -Egia da… Scorpio, gainera…

 

 

 Urria, urria

J.L. Sampedro

 

 

Iduzki                                                                                                                  bAst 2020

                                                                                                                                                                 

          Beti da ezinezkoa Maitasuna. Litekeena balitz, maitasuna bakarrik izango litzateke, su-ontzi, baina ez sugar. Berdin bizitza, korrontean norbera joaten uztea besterik ez baita. Aldiz, Bizitza eroentzat da, Maitasuna bezala; Ezinezkoaren oinaze-zaldian tortura dastatzeko duin direnentzat. Antzinako munduak eta Islamak jainkoengandik hurrerago ikusten zuten eroa. Ah, Hölderling! Lulioren Laguna, suziri kartsu. Nerissa eta Hallaj, su berbera.

 Urria, urria

J.L. Sampedro

Kamioia                                                                                                                              mikelbAst 2020

 

 

Ayané-k bere buruari galdetzen zion ea jokabide haiek (herrian geratzea ala erbestera joatea) ergelkeriaren ala jakinduriaren emaitza ziren: bidean heriotza topatzen bazuen, heriotza hura bertze batzuena baino erranahi handiagokoa izanen zen? Gainera, amaiera batzuk loriatsuagoak al ziren bertze batzuk baino?

Gauaren barnealdea

Léonora Miano

Hesolak                                                                                                                                mikelbAst 2020

Egunsentietan kulparen zamak kolpatzen gaituela jakitea, horretaz konturatzea, hori da poesia, eta jakitea maite dugun guzti hura iragankorra dela, hauskorra; maite ditugun izaki eta pertsonak ezin ditugulako zoritxarretik eta heriotzatik libratu. Poesia, beste era batean esateko, otoitz etsiperatu bat izango litzateke, gure izate iluna noraezera daramaten jainko uzkurrei zuzendua.

Poesiaz gogoeta bat

Xabier Lete

 

Txalupa                                                                                            bAst 2020

                                                                                                      

 

 

 

Feminista naiz, berdintasunaren alde nago,

baina klima-aldaketaren arazoa

askoz garrantzitsuagoa da.

 

 elkarrizketan

mikelbAst

Argioilarra                                                                                                              bAst 2020

 

LAO ZI GOGOAN

 

Jakintsuak ez du bere burua

jakintsu bezala aurkezten.

Kokotsetik

erretiroan hazitako bizarra

zintzilik darama.

Ez du inor epaitzen

ez du inor gorrotatzen

hitz gutxi egiten du

soilik beharrezkoa.

Lasaitasunak biltzen du

bere izatea.

Bakarrik bizi da

ez du gaiztakeria tantarik

errespetatzen ditu besteak

beren isiltasunean.

 

Denek maite dute.

Isiltasunetik irakasten du.

 

Diot

 

Gabriel Korta

 

Malgukiaren martxa                                                                     bAst 2020

 

Nazio aberatsek, Hegoaldeko ekonomia urrien bizkar industrializatu zirenek, lasta bota behar lukete, tolerantzia erakutsi, bisioa eta eskuzabaltasuna. Garapenari ematen zaion laguntza publikoa nabarmen igotzeak, hitzarmenaren bidez ekimen afrikarrei laguntza finantzarioa emateak, eta, batez ere, kanpo zorra deuseztatzeak,  bide hobeak dira askoz, terrorismoa eta antzerakoak eragozteko, mendebaldeko potentzia handiek hasia duten gizon-ehiza baino; bihotzean kolpatuak izan baitira eta haien harrotasunean zaurituak. Zeren, lehen erran dudan bezala, produkziotik kanpo utzitako gazteak, eta beraz gizartetik kanpo utzitako gazteak, gero eta gehiago dira, eta leku bat bilatzen dute:  erbestean edo fundamentalismo erlijiosoan.

Bertze leku baten beharra

Imaginarioaren bortxaketa

Aminata Traoré

Mendiak                                                                                                    bAst 2020

 

 

Non ote daude

 ez daudenak?!

 

Joshep Y

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24
  • Bortz liburu eta bi gehiago 2022-04-16
  • René de Obaldia idazlearen sekretua 2022-04-10
  • Axular-en hiztegia 2022-04-03
  • Holodomor: miseria gorria eta gosete beltza 2022-03-26
  • Txomin Garmendiaren denbora-pasa 2022-03-20
  • Playa Honda 2022-03-12

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko maiatza (3)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA