Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
- Bidean ihes 2024-02-04
- Hamabost egun Urgainen 2024-01-25
- Lehengo harenez 2024-01-17
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Zaldiarraina
Atalak: bAst
Zaldiarraina
Zaldiarraina argazkia: N.Geographic
Arraina da, bai. Zaldi itxura badu ere. Isatsa kiribilduz heltzen die itsas-belarrei. Forma eta kolorea alda ditzake, beharraren arabera. Bitxia benetan izaki honen izaera. Zaldiarrain arrak izaten ditu kumeak, bai, arrak, haren poltsan arrautzak jartzen baititu emeak eta ondoren arrak ernaldu. Umealdiak aste bi edo irauten du eta hortik jaiotzen dira hamarka zalditxo. Haragijalea da: izkirak, krustazeo txikiak, ornogabe batzuk… jaten ditu. Tamaina askotarikoak daude zaldiarrainak. Txikienak, munduan, ilar-ale baten alturakoak dira; handienak, gure besoaren luzerakoak. Uretan hotsak ere ateratzen ditu. Ur epelak nahiago ditu hotzak baino. Uretan bizi arren, oso igerilari motela da, metro batzuk egiteko orduak behar baititu.
Hori guztia jakin zuen Joek, aldizkari batean irakurrita. Aquarium batera joanda bere begiz ikusi zituen, eta liluraturik geratu zen, haien mugimenduei begira. Zaldiarrainak!
Ordura arte zelaiko zaldiak bakarrik zituen ikusiak. Larrean, jauzika, isatsarekin euliak uxatzen, kaka egiten, askan jaten… behin osabak kontatu zion nola ikusi zuen hondartzan zaldi bat hila. Itsasoak ekarria. Azala leun-leun, urek harat-honat erabilia. Eta animalia oso-osoa, inolako zatirik falta barik. Negua zen, eta apenas zebilen jenderik hondartzan. Beharbada osaba bera izanen zen zaldi hura ikusten lehena.
Kobazuloetako margolan antzinakoetan ere agertzen ziren zaldiak eta Joe harrituta egoten zen haiei begira. Oso oso aspaldikoak ziren zaldiak. Nolakoak izan ote ziren lehen zaldi haiek? Leizezuloetan sartzen ote ziren ala beti libre ibiltzen kanpoan? Zergatik zeuden zaldi batzuk lehorrean eta bertze batzuk uretan?
Joek urpekari izateko ikastaro bat egin zuen, eta aurrezten aritu zen traje osoa erosteko, betaurreko eta arnasodi. Bi hegatsak ere beharko zituen oinetarako. Gertuen zuen hondartzan itsasoratuko zen, nahiz eta jakin, nahiko zaila izanen zela zaldiarrain horietako bat aurkitzea. Bizpahiru ordu urpean pasa arren, ez zuen zaldiarrainik batere ikusi; bazekien azken aldian asko murriztu zirela, gizakiak izadiari egindako kalteengatik. Bigarren murgilean zorte hobea izanen zuen beharbada.
Sakonago jo zuen, birikak ongi beteta. Behera egin zuen itsas belarretara. Han zebilela trabatuta geratu zitzaion oin bat itsas belarretan eta larritu zen. Ezin zuen hegatsa askatu eta bertan hilko zela pasa zitzaion burutik. Batera eta bertzera itzulikatu zen, baina alferrik. Madarikatu zuen bere jakinmina eta madarikatu zituen zaldiarrainak. Nork agindu ote zion bakarrik uretaratzea, lagunduko zion inor ondoan izan gabe?
Begiak itxi zituen, azkenaren zain. Hots bat entzun zuen, zaldi bat lau hazkan bezala. Zentzugabekeria. Une batetik bertzera bortzehun zaldiarrain agertu ziren, eta isatsarekin Joeren beso eta hankei heldurik, gorantz atera zuten mutila, ur gainera. Bizirik eta onik. Begiak zabaldu zituen, eta arnas handi bat hartu ahal izan zuen.
Azken urteotan zaldiarrain anitz galdu dira. Gero eta nekezago aurkitzen da zaldiarrain bat uretan. Gainera, badira zaldiarrain-arrantzale furtiboak ere, zaldiarrainak saltzen dituztenak, nahiz eta jakin, edukiontzi barruetan gehienak hil egiten direla. Sendagai miraritsuak egin asmoz ere hartzen dituzte zaldiarrainak, baina ez dago ezer sendatzen duten frogarik.
Haien habitata, zalditxoen bizilekua, hondatzeagatik asko galdu dira eta galtzen dira, izan ere itsas-zelaiak eta alga handien sailak kaltetzen ari baikara. Koral uharri edo arrezifeak modu askotara kaltetzen ditugu, antza: Nabariena, arrasteko arrantza da eta horrekin itsas-zoruaren suntsitzea. Bertze bat, itsasoaren beroketak dakar ondotik -koralak antza oso oso sentikorrak dira uraren tenperaturarekiko eta ura berotu ahala hil egiten dira-.
Guk akabatzen ditugu zaldiarrainak eta era berean miresgarriak iruditzen zaizkigu, beharbada hauskorrak direlako eta itxura hain berezikoak. Zaldiarrainak zaintzen baditugu, gogoan izango dugu, uretako bertze izakiak ere zaindu behar ditugula, animalia nahiz landare. Joek lagunduko digu zeregin horretan. Joek ez du zaldiarrainik erosiko, ez bizirik ez hilik. Apaingarrietarako zaldiarrain lehorrak saltzen dituzten salpostuak ikusten baditu, zaldiarrainek jasaten duten egoera zein den esplikatuko die saltzaileei. Joe urpekaritzan ariko da eta bizirik dauden zaldiarrainak agurtuko ditu aldiro, bizia salbatu ziotelako, katigatuta geratu zen hartan. Hilda aurkitzen dituen zaldiarrainak gurtuko ditu, benetako debozioz. Jadanik ezagutzen ditu haien hezurdurak.
Zaldiarrainaren hezurdura argazkia: N.Geographic