Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Margo ariketen gara(i)pena & Idurreren zoriona
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Abiadura Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
astiro hiztegi batua
adb. Behar adina asti hartuz. Ik. geldiro. Astiro hitz eginez. Arazoaren alde guztiak astiro aztertu ondoren. Astiroago egin.
astiro-astiro adb. astiro-ren indargarria. Ik. poliki-poliki; mantso-mantso. Honela, denborak, astiro-astiro, gauza guztiak bistara ateratzen ditu eta arrazoiak argitan ipintzen. Astiro-astiro aurreratzen dira.
Ariketa (1) mikelbAst 2020
bizileku hiztegi batua
1 iz. Norbait bizi den lekua edo etxea. Ik. bizitoki; egoitza. Kanaan-en bizilekua hartu zuten. Hiri hura bizilekutzat hartu zuen. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Lurra beren bizileku bakartzat dutenak. Gesen-en beren bizilekuak egin eta bizi izan ziren. Mundu urduri eta aldakor horretan aurkitu behar dugu bizilekua, biziko bagara. Hilobiak bizilekuen aldamenean eraikitzen zituzten. Jana, edana, bizilekua, soldata.
2 iz. Irud. Bergarako irakastegia jaso zuten, jakite berriaren bizileku izan zedin.
Ariketa (2) mikelbAst 2020
Ez badugu onartzen energia gutxiagorekin bizi behar dugula, are gehiago suntsituko ditugu beharrezko ditugun ekosistemak.
[…]
Garapenaren mitoa ideologema kaltegarrienetako bat da, behar ditugun aldaketa sakonak egiteko muga handi bat. Zentzu horretan, garapenaren erabat aurkakoak izan beharko genuke.
[…]
Uste dut hiru eremutan errotu behar dugula. Lehenik, oso zaila da hain etorkizun gogorrari aurre egitea; ezin gara bakarrik gelditu arazo hauei erantzuteko garaian, erraz etsi baitezakegu. Bigarrenik, mendeetan barrena sortu ditugun baliabide kulturalak erabili: poesia, arteak, filosofia, pentsamendua, zientzia… Azkenik, espiritualitatea ere kontuan hartu behar dugu gogoetarako, laikoa bada ere; zentzu horretan, egotik edo ni-tik aldendu, eta gainerako izakiekin dugun loturaz jabetzeko.
Jorge Riechmann (idazle ekologista)
Berria
Ariketa (3) mikelbAst 2020
garapen iraunkor hiztegi batua
Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, uneko belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala. Ik. garapen jasangarri.
Ariketa (4) mikelbAst 2020
Ariketa (4) mikelbAst 2020
hazi1, haz, hazten hiztegi batua
1 du ad. Haur edo animalia jaioberriak elikatu eta zaindu; haurra elikatu, zaindu eta hezi heldutasunera iritsi arte. Umea hazten ari den emakumeak ez du barau egin behar. Hazi zaitut neure ugatz garbiaz. Haurrak ongi hazi eta hezi. Bere izebak hazi zuen. Haz gaitzala eta eman diezagula behar dugun mantenua. Baserrian hazitako mutila. Sendi abertzalea hazi duten gurasoak. Erdaraz hazi zutelako. Gaizki hazitako umea. Umeak zerurako haz ditzaten. || Esr. zah.: Haurrak hazi, nekeak hasi. Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen].
2 du ad. Irud. Landuko duk lurra eta lurrak haziko hau. Egia da artoak mutil morroskoak hazten dituela. Peru jatorra, Basarteko Unibertsitatean ikasia, mendiak hazi eta basoak hezia.
3 du ad. Animaliak elikatu eta zaindu, bereziki bizibidez edo helburu jakin batekin. Behiak hazten ditu. Artalez hazitako oiloa. Txerri bat hartu zuen hazteko, urte guztiko koipetarako. Orduan, nagusiaren artaldearen aldean, zenbait ardi hazi zituen.
4 du ad. (Landareez mintzatuz). Lur ondo landuan hazitako artoa. Mota askotako barazkiak hazten ditu bere baratzean.
5 da ad. Izaki bizidun bat ezarian-ezarian handituz joan. Hazten eta handitzen garenean, gure bizia txikitzen eta laburtzen da. Arin hazten den landarea. Asko hazi da zure haurra. Hamar zentimetro hazi. Haziko dira berriak. Garunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako. || Bizarra hazten utzi du.
Elorrixa Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Adierazpen askatasunik ez (sprachkritik)
Salgai naukagu. Asko gustatzen hatzaizue. Gero-eta gehiago hurbiltzen ari natzaigu eta elkarrekin egoten erakusten ari gatzaizkit. Pixka-pixkat maite hauzue eta, era berean, maite zaituztek. Hondamendira garamatzat. Marrubi mordo bat ekarri nizkigun. Oheraino eraman gaitzadala. Erruki zakizkiate.
Zergatik ez didagu uzten nahi dudana esaten?
Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo
Iñaki Segurola
Olatu/Uhin: hamaika ikusteko Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Ikerlan honi zergatik lotu nintzaion azaltzean, bihotzari edo dena delako errai horiei doazkienak nituzke aipagai. Euskaldun “terminal”en lurralde batean sortu izanak badu zerikusirik hortan; izan ere, Axular ttipi batzuk izan gabe, bagenekien, gure auzunean, Lapatzako hamar baserrietan eta sei etxetarik hirutan euskaldun jenderik bazela: gurean gurasoak, bestetan aiton-amonak, izeko-osabak. Denboraz ohartu nintzen orduko euskara bastart hura, erdalkeriez josia, abantzu verborik gabea, lagun askorena zela, euskara galduz eta ahantziz zihoan jendearena.
(…)
Lan honetan azken bi mendeetako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzen da. Bi lerrotan, letratu eta ez-letratuen baitan.
14.or. (aitzakisolasa)
Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea Muxika
(in memoriam)
Hondarra ur-tantan Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Errango nizuke inork ezin duela zu izan zuk baino hobeki. Gure bizitzaren erranahia gehiago dagoela egiten dugunaren menpe, gure bizitzaren zirkunstantzien menpe baino…. Konfiantza izan dezatela prozesuetan, ulertu ez arren… Bat batean, egun batean guztia ordenatzen da… Sinets dezatela euren buruagan. Ez dezatela menpetasunik izan ezerekiko eta inorekiko. Haiek direla euren bizitzaren jabeak, eta hala jokatu behar dutela, euren bizitzaren jabe izanik. Zoriona ez dagoela “maite zaitut” entzutearen pean, ez-zoriona ez dela, zu maitatzeari uzten diotelako. Bikote bat hausten denean eta zailtasunak gainditu behar direnean, aitzi egin behar zaie, aurkakotasunari aurre egin behar zaio. Eta errango nieke altxa dezatela asfaltoa, azpian loreak daudela.
Raquel Perera
Psikologoa
Bizikleta Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
ZORIONA
Idurre Eskisabel (Goseak janak, 2019)
Merkataritza zentroan
gertatu zait errebelazioa
kosmetika bio, organiko eta ez-kutsatzailean
espezializatutako saltoki
berri eta zen-ean
begi ondoko zimurrak lisatzeko seruma
edo kokospeko okelak irmotzeko ukendua
zein lehenetsi
erabaki ezinik nabilela,
orduantxe ailegatu zait memea,
whatsappez,
eta argi ikusi dut Argia:
Zoriona
(eskuin zein ezkerreko politikarien
agindu programatikoa,
aberrigintzaren zutabe berria)
ez dute gaztetasunak eta edertasunak ematen
ezta diruz eros daitezkeen
gainerako zirtzilkeriek ere
Zoriona
ez baitu ezerk ematen
Zoriona
nigan baitago
Zoriona
neu bainaiz
ni
ni neu
Bentrilokuoaren panpinak
bezain arin errezitatu ditut
meme mandamentuak:
Zoriona da
daukadanaren gainetik ni naizen hau preziatzea
Zoriona da
trukean ezer jasotzeko asmorik gabe asko ematea
Zoriona da
unean unea bizitzea gerokoaz kezkatu gabe
Zoriona da
beldurrak, nahiak eta itxaropenak eranztea
Arima berriturik
abiatu naiz mundura,
aingurak itzulikatuta,
biluzik:
ez dut hartu ez begietarako serumik
ez kokosperako ukendurik
titiak teinkatzeko olioa bakarrik
—baina hori must bat da—
Errebelazioa lankideen
whatsapp taldera berbidali dut,
kuadrillakora,
eskolako amenera,
sindikatukora
eta Lucianari,
konketa ertza hobeto garbitzeko
mezuarekin batera
Zoriona
opa diet
—————