Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Omar Jayyam: bozkario eta amorrurik gabe
Abe09 0

Omar Jayyam: bozkario eta amorrurik gabe

Atalak: bAst

Omar Jayyam: bozkario eta amorrurik gabe

 

 

Ez nion bizitza inori eskatu. Ahaleginak egiten ditut onartzen, bozkario eta amorrurik gabe, bizitzak eskaintzen duen oro. Eta aldamenekoari nire mundualdi bitxi honetaz galdetu gabe alde egingo dut hemendik.

Omar Khayyam.

Platera, Neishabur. Iran, IX-X. gizaldia.

 

X

 

Zein gutxi den maitatzen ez dakien bihotza,

maitasunez horditu ezin dena! Ez baduzu maitatzen,

nola esplika dezakezu eguzkiaren argi itsugarria

eta ilargiak dakarren argitasunik sotilena?

 

 

XVII

 

Udaberriko brisak arrosen gorputza freskatzen du.

Eta lorategiko itzal urdinxkak ere freskatzen du

ene maitearen gorputza. Gozatzen ari garen

orotasunaren gainetik, gure iragana ahanzten dut.

Hain baita erakargarria Orainaren fereka!

 

Neyshabur da Omar Jayyam olerkariaren jaioterria.

 

XXI

Noiz jaio nintzen? Noiz hilko naiz? Inork ez du

gogoan jaio zen eguna eta ezin du inork aurrez

jakin heriotzarena. Zatoz, ene maite otzana !

Horditasunean nahi dut ahantzi gure ezjakintasunaren samina.

 

XLIII

Edan ezazu zeure ardoa! Bizitza eternala

erdietsiko duzu. Ardoa da gaztetasuna berpiztuko

dizun gauza bakarra. Arrosen, ardoaren eta lagun

onen garai zorionekoa!

Zure bizitza den une iheskor horrekintxe goza ezazu!

Neishabur

 

LIV

Lorategi bat, neskato zinbel bat, txarro bat

ardo, ene desira eta ene samintasuna: hona

hemen nire Paradisu eta Infernua. Baina nork

ditu ibiliak Paradisua eta Infernua?

 

LXXXII

Esaten didate: “Khayyam, utziok edateari!”

Eta nik erantzuten dut: “Edaten dudanean arrosak,

tulipak eta jasminak entzuten ditut. Entzuten dut,

baita ere, nire maiteak ezin esan diezadakeena”.

 

Neishaburko zeramika, X. gizaldia.

 

Kayaam planetarioa

 

Matematikari eta astronomoa, poeta izateaz gainera, bere garaian aski ezaguna izan zen egin zituen aurkikuntza zientifikoei esker. Bera izan zen astronomoen artetik Isfahaneko behatokia eraikitzeko sultanak aukeratu zuenetako bat. Hura izan zen bere Izar Etxea. Mekara ere egin zuen joan-etorria eta ondoren ez zen Nishapurretik mugitu. Gizon argia eta oso azkarra, maisu bilakatu zen filosofia, jurisprudentzia, historia, matematika, medikuntza eta astronomia zientzietan. Zoritxarrez, idazki horietatik oso gutxi iritsi zaizkigu (horien artean metafisikaz idazki batzuk eta Euklidesi buruzko tratatu bat). 1131. urtean hil zen eta Nishapur jaioterrian du hilobia.

Hitzaurrea (J. Iturralde)

 

CII

Hiltzen naizenean, nirekin hilko dira arrosak, zipresak, ezpain gorriak eta ardo lurrinduna.

Ez da orduan izango goiz-argirik ezta iluntzerik ere, ez penarik ezta pozik ere.

Mundua ez da existituko orduan.

Mundua gogoaren arabera baizik ez da benetakoa.

 

Olerki hauek guztiak Joxe Mari Iturraldek

eman ditu euskaraz, hiru hizkuntzatako itzulpenak aintzat hartuta.

Hitzaurrean hala dio:

[…]

Mila urte igarota ere, Omar Khayyamen kezka guztiak, haren zalantza eta larritasunak oro, haren poz, alaitasun eta gozamenak, gure-gureak ditugu gaur egun. Garai hartako lurrin zantzua iritsi zaigu nolabait poema eder eta zoragarri hauen bitartez, eta orain, irakurtzen eta dastatzen ditugun une honetan, ohartzen gara literatura dela mundu honetan gizakiak sortu duen gauzarik paregabeenetakoa, Omar Khayyam sortzaile bikain eta aparta gure ondoan adiskide kutun gisa eser dadin uzten digulako. Bere ahoa gure belarriraino inguratu du eta hasi zaigu bere jakinduria poetikoa, apaltasunez, xuxurlatzen: “Begira! Entzun! Brisaren eraginez arrosa dardari…”

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan 2023-02-24
  • Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) 2023-02-04
  • Balio erantzia 2023-01-29
  • Gontzal Mendibil-en Hazia 2023-01-22
  • Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak 2023-01-13
  • Josef Abeberriren patu tragikoa 2023-01-07
  • Txomin Peillen gogoan 2022-12-26
  • Julen Belamuno 2022-12-15
  • Reclams aldizkari okzitaniarra 2022-12-09
  • Behinola 2022-12-01

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA