Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena
Atalak: bAst
Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena
Mahastia Oliteko sailetan argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Jose Maria Pérez Marañón
Nafarroa mendi, lehor eta ortuaren arteko batura da. Eta Olite, aniztasun lur horren topalekua. Zeru ona eta zoru ona.
Olitek, klima sanoa du, lehorra eta leuna; mahasti, ereintza eta olibadien artean dago, eta aitzi egiten dio ziertzoari, ezustean agertu ohi den gonbidatuari.
Zidakos ibaia, bertakoa, guztiz nafarra, txikia baina kunplitua, batzuetan menderaezina.
Artzainak eta Mestako abeltzainak San Antonen. Dula, ahunztegia.
Olite, Nafarroako erdigune funtzionalean dago, lurralde honen bihotzean. Mugatzen du, iparraldean Tafallarekin; ekialdean, San Martin de Unxekin; hegoekialdean Caparrosorekin, eta mendebaldean, Marcilla eta Falcesekin.
[Nafarroa, Espainiaren sintesi bat da: mendia, hezea eta basotsua, Erdiko Zona zereal, mahats eta olibaduna, eta Erribera, ortu, erregadio eta orografia bereziko basamortu ttipiduna -Bardeak-. Eta Olite, aniztasun horren guztiaren topalekua da.
Klima ona
Erdiko Nafarroa, non Olite dagoen, trantsizio gunetzat har daiteke, bizi baitira bertan otzandurik klima atlantikoa, piriniotarra eta mediterraneoa. Klima atlantikoak du euri aunitz, negu leun eta uda ez oso beroa. Piriniotarrak, euri asko, negu luze hotz elurtsuak eta uda leunak. Mediterraneoak, euria eskas –udaberri eta udazken-negu-, jasa, negu leun samarrak, izotz gutxikoak eta uda lehorrak, oso beroak.
Klima sanoa, lehorra eta leuna da.
Nagusi da landaredi mediterraneo kontinentala.
Fauna aberatsa, ehiztarien atsegina. Garai batean basahuntzak, basurdeak, otsoak, azeriak,…
Nekazaritzaren hirutasuna
Lur, ur eta klima hauekin, Nafarroan landu daitekeen lur sail handienetakoak dituen herria da Olite. Zereala, mahastia eta olibondoak dira hiru zutabeak, eta horri baratzea edo ortua gehitu behar zaio.
[Historikoki, uste da erromatarrek ekarri zutela mahatsa; Teobaldo I eta Teobaldo II erregeek, Champagne Etxekoak, eta Carlos III Nobleak, Evreux-en haziak, Frantziatik mahats barietate berriak ekarri zituzten eta bodegak eraiki zituzten; Kontzejuak, mendeetan, taberna publikoak errentan ematen zituen, debekatu egiten zuen “ardoa kanpotik ekartzea” eta garapiteroa izendatzen zuen, nork gehiago eman hura, eta honek esklusiban saltzen zien mandazainei ardoa, eraman zezaten Mendi aldera, Bizkaiko Jaurerrira, Gipuzkoara edo Frantziara.
1892-1896 urteetan filoxerako birusak Nafarroako eta Oliteko mahasti guztiak hondatu zituen, eta horregatik mahasti “amerikarrak” ekarri behar izan ziren, bertako barietateetan txertatuta; eta horrela konpondu zen egoera. Victoriano Flamarique apaizak Bodega Cooperativa Olitense jarri zuen martxan 1911n, Espainiako lehenengoetako bat, eta haren atzetik sortu zen Cosecheros Reunidos, 1913an.
[Mahats-biltzea mekanizatzen duten kosetxadorak erabiltzeak ekarri du mahastiak berrantolatzea, eta betiko kentzea neure haurtzaroko estanpa haiek: mahats-biltzaileak sailean bere inausteko igitaitxoarekin, mahats-karroak, bodega aurrean ilada…
[Zereal eta jatekoen lurrek Oliteko sailen parte handi bat hartzen dute, 5200 Ha sekano Nafarroako Kanala egin aurretik. Mendia labakituz sortu dira, jendearen beharrak eta Kontzejuaren diru-premiak eraginda.
[Nekazari-bizitzaren aldaketa, eskuz lana egiten zutenena, zerealean ikusten da. Goldetik traktore klimatizatu informatizatura.
[Olibondoa, Oliteko armarrian dagoena, langitza tradizionala izan da, seguru asko erromatarren garaitik. Garai batean orain baino olibondo sail gehiago zeuden. Carlos III.ak olibondoak landatzea bultzatu zuen, 1399ko ordenantzarekin. Carlos V.ak 1520an, nafar bakoitza behartu zuen 10 olibondo-oin landatzera urtean, 10 urtean zehar.
[Oraindik orain, azkar hazten diren olibondo barietateek animaturik, olibadi berriak jartzen ari dira. Urrun dago esaera hura, “olibondo bat landatzen duenak ez du hartatik janen”. Txiroentzat, beti zegoen olibak “buruxkatzeko” aukera, atzera utzitako galburuak eta mahats lukuak bezala.
Olibadia Oliteko sailetan argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Olibadia Oliteko sailetan (II) argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Abeltzaintza: Mesta, Dula eta Ahuntzak
[Olite leku ona zen era guztietako animaliak larratzeko.
[Oliteko abeltzainek, Mestan bilduak 1572tik, eta seguru asko lehenagotik, korliza eta larre zabalak zeuzkaten ganaduarentzat. Kontzejuak bazeuzkan herri-lurrak, mugarriztatzen zituenak, herritarrek balia zitzaten.
[Era berean, bazen Oliten ahuntz-taldea, eta hara uzten zituen bereak herritar bakoitzak, gutxienez pare bat familiako. Ez dezagun ahantz ahuntza zela pobrearen behia, eta astoa pobrearen mandoa. 1605ean Kontzejuaren erabakiz ahuntz kopurua mugatu zuten: sei ahuntz familiako.
Beste erakunde historiko bat Oliten dula zen, honek zaintzen eta larratzen zuen herritarren ganadu nagusi guztia El Prado de El Fenero-n. Kontzejuak dulari bat izendatzen zuen, eta 1604an taia bat ordaindu zitzaion buruko eta hilabeteko. Ondoren, 1776an, dulan 270 animalia zeuden: 64 behor, 10 zaldiko, 4 moxal, 1 zaldi aita, 5 zaldi hezi, 132 mandeme, 50 mandar eta 4 morroi haiek zaintzeko.
Urtzaldiek eta ur-erasoek ematen diote emaria. Argazkia: JMP (Olite. Historia, Artea eta Bizitza)
Zidakos, ibai errebelde bat
Diotenez Zidakos hitzak arabieraz (cid-acos) “igel putzu” erran nahi du, baina ez dakit ba sinistu ala ez, garai hartan igel-hanka goxoak guri eman zizkigun arren. Zidakos ibaiari ertaraoko testuetan Çedaquos, Çidacos edo Zidakos (ç hori z bihurtzen da) deitzen zioten; geografo askok Zidakos deitzen diote, errioxar Zidakos-etik bereizteko. Karraskal inguruan jaiotzen da, biltzen dituelarik Zemborain eta Leoz-eko errekastoen urak, Izko mendizerrakoak, eta Albusia-rena, Alaizko Mendizerrakoa, Untzueko Haitza duela.
Bere ibilbide laburrean, igarotzen ditu Barasoain, Garinoain, Puiu eta Tafalla herriak. Olitera heltzean, harresiak higatzeko lotsati edo, “balezta bihurgunea” egiten du Ekialderantz, Beire, Pitillas eta Murillo el Cuendeko bidean, eta isurtzen ditu urak Aragoi ibaian, eskuin aldetik, Traibuenas inguruan. Airetik begiratuta, haren ubide estua zeharka-meharka ezkutatzen da ibar-baso eta erriberako makalen artean. Bertako erreka da, gurea guztiz, Nafarroan jaio eta hiltzen dena.
[Zidakos-ek, urri baina konplitu, ase ditu ahal bezala edateko eta ureztatzeko premiak, eta baita errotadun industriaren batenak ere.
[Beraren urak, Ertarotik, auzigai izan dira herrien artean. Maiz Tafallarekin, presen giltzak baitzeuzkan, eta batzuetan San Martin de Unx-ekin eta Caparrosorekin.
[Ur emari txikiko Zidakos horrek, baina, batzuetan, izotzak urtzean eta erauntsietan, gainez egiten du eta uholde historikoak sortzen ditu, gehienetan La Serna ingurutik, burdinbideko Burdinezko Zubiaren ondotik.
[Oliteko mapa hidrografikoa osatzeko, Zidakosez gain, hor dira iturri asko eta putzu ugari, euri-idoiak eta noizean behingo azekiak. Nafarroako Kanalaren azpiegiturak, Oliteko 4.020 hektarea ureztatzen baititu, asetzen du ongi, lur hauen egarri betidanikoa.
Iturrietan ezagunena, urtsua eta osasungarria baita, 1818an gomendatua Joaquin de Miguel medikuak, El Chorron iturria da, Gaixoena ere deitua garai batean, eta hartaz dio herriak: “Quien bebe agua del Chorrón deja en Olite su corazón” (Txorronen ura edaten duenak, Oliten uzten du bihotza” eta berriro etorriko da bisitan.
Zezenak esparruan, Oliteko sailetan (II) argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Elurra
Orratz-dorrea, Oliteko ikurra. Argazkia: Rafael Pellejero
Oliteko plaza, atzean udaletxea, aurrean gaztelua. Argazkia: Rafael Pellejero
Gaztelu zaharra, aurrean arrautza (garai bateko hozkailua) Argazkia: Rafael Pellejero
Oliteko gaztelua, berreraikia. Argazkia: Rafael Pellejero
Oliteko inguruak Argazkia: Rafael Pellejero
Tailada, garai bateko zanga (urez betea egon ohi zen, lurrez estali arte) Argazkia: Rafael Pellejero
Gaztelua bisitatzeko ostiral, larunbat eta igandeetan daude bisita gidatuak.
Bisita gidatuak Erriberrira
Erriberri hiria den arren, herri baten antza du. Nafarroako Erdialdean dago eta 3.000 biztanle inguru ditu. Bisitak Erdi Arora eramango zaitu, torneoak, erregeak eta printzesak, magoak eta juglareak zeuden garaira… Bisita ezinbestekoa da eta, tokiko gidariek kontatzen badizute, are gehiago disfrutatuko duzu.
BISITA MOTAK: