Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena
Urt17 0

Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena

Atalak: by lazzaretto bAst

Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena

Mahastia Oliteko sailetan                                                                       argazkia: Karlos Azkarate Gorri

 

Jose Maria Pérez Marañón

 

 

  1. INGURUNEA: LURRA, AIREA, URA

Nafarroa mendi, lehor eta ortuaren arteko batura da. Eta Olite, aniztasun lur horren topalekua. Zeru ona eta zoru ona.

Olitek, klima sanoa du, lehorra eta leuna; mahasti, ereintza eta olibadien artean dago, eta aitzi egiten dio ziertzoari, ezustean agertu ohi den gonbidatuari.

Zidakos ibaia, bertakoa, guztiz nafarra, txikia baina kunplitua, batzuetan menderaezina.

Artzainak eta Mestako abeltzainak San Antonen. Dula, ahunztegia.

                                              

Olite, Nafarroako erdigune funtzionalean dago, lurralde honen bihotzean. Mugatzen du, iparraldean Tafallarekin; ekialdean, San Martin de Unxekin; hegoekialdean Caparrosorekin, eta mendebaldean, Marcilla eta Falcesekin.

[Nafarroa, Espainiaren sintesi bat da: mendia, hezea eta basotsua, Erdiko Zona zereal, mahats eta olibaduna, eta Erribera, ortu, erregadio eta orografia bereziko basamortu ttipiduna -Bardeak-. Eta Olite, aniztasun horren guztiaren topalekua da.

Klima ona

Erdiko Nafarroa, non Olite dagoen,  trantsizio gunetzat har daiteke, bizi baitira bertan otzandurik klima atlantikoa, piriniotarra eta mediterraneoa. Klima atlantikoak du euri aunitz, negu leun eta uda ez oso beroa. Piriniotarrak, euri asko, negu luze hotz elurtsuak eta uda leunak. Mediterraneoak, euria eskas –udaberri eta udazken-negu-, jasa, negu leun samarrak, izotz gutxikoak eta uda lehorrak, oso beroak.

Klima sanoa, lehorra eta leuna da.

Nagusi da landaredi mediterraneo kontinentala.

Fauna aberatsa, ehiztarien atsegina. Garai batean basahuntzak, basurdeak, otsoak, azeriak,…

Nekazaritzaren hirutasuna

Lur, ur eta klima hauekin, Nafarroan landu daitekeen lur sail handienetakoak dituen herria da Olite. Zereala, mahastia eta olibondoak dira hiru zutabeak, eta horri baratzea edo ortua gehitu behar zaio.

[Historikoki, uste da erromatarrek ekarri zutela mahatsa; Teobaldo I eta Teobaldo II erregeek, Champagne Etxekoak, eta Carlos III Nobleak, Evreux-en haziak, Frantziatik mahats barietate berriak ekarri zituzten eta bodegak eraiki zituzten; Kontzejuak, mendeetan, taberna publikoak errentan ematen zituen, debekatu egiten zuen “ardoa kanpotik ekartzea” eta garapiteroa izendatzen zuen, nork gehiago eman hura, eta honek esklusiban saltzen zien mandazainei ardoa, eraman zezaten Mendi aldera, Bizkaiko Jaurerrira, Gipuzkoara edo Frantziara.

1892-1896 urteetan filoxerako birusak Nafarroako eta Oliteko mahasti guztiak hondatu zituen, eta horregatik mahasti “amerikarrak” ekarri behar izan ziren, bertako barietateetan txertatuta; eta horrela konpondu zen egoera. Victoriano Flamarique apaizak Bodega Cooperativa Olitense jarri zuen martxan 1911n, Espainiako lehenengoetako bat, eta haren atzetik sortu zen Cosecheros Reunidos, 1913an.

[Mahats-biltzea mekanizatzen duten kosetxadorak erabiltzeak ekarri du mahastiak berrantolatzea, eta betiko kentzea neure haurtzaroko estanpa haiek: mahats-biltzaileak sailean bere inausteko igitaitxoarekin, mahats-karroak, bodega aurrean ilada…

[Zereal eta jatekoen lurrek Oliteko sailen parte handi bat hartzen dute, 5200 Ha sekano Nafarroako Kanala egin aurretik. Mendia labakituz sortu dira, jendearen beharrak eta Kontzejuaren diru-premiak eraginda.

[Nekazari-bizitzaren aldaketa, eskuz lana egiten zutenena, zerealean ikusten da. Goldetik traktore klimatizatu informatizatura.

[Olibondoa, Oliteko armarrian dagoena,  langitza tradizionala izan da, seguru asko erromatarren garaitik. Garai batean orain baino olibondo sail gehiago zeuden. Carlos III.ak olibondoak landatzea bultzatu zuen, 1399ko ordenantzarekin. Carlos V.ak 1520an, nafar bakoitza behartu zuen 10 olibondo-oin landatzera urtean, 10 urtean zehar.

[Oraindik orain, azkar hazten diren olibondo barietateek animaturik, olibadi berriak jartzen ari dira. Urrun dago esaera hura, “olibondo bat landatzen duenak ez du hartatik janen”. Txiroentzat, beti zegoen olibak “buruxkatzeko” aukera, atzera utzitako galburuak eta mahats lukuak bezala.

Olibadia Oliteko sailetan                                                                      argazkia: Karlos Azkarate Gorri

Olibadia Oliteko sailetan (II)                                                         argazkia: Karlos Azkarate Gorri

 

Abeltzaintza: Mesta, Dula eta Ahuntzak

[Olite leku ona zen era guztietako animaliak larratzeko.

[Oliteko abeltzainek, Mestan bilduak 1572tik, eta seguru asko lehenagotik,  korliza eta larre zabalak zeuzkaten ganaduarentzat.  Kontzejuak bazeuzkan herri-lurrak, mugarriztatzen zituenak, herritarrek balia zitzaten.

[Era berean, bazen Oliten ahuntz-taldea, eta hara uzten zituen bereak herritar bakoitzak, gutxienez pare bat familiako. Ez dezagun ahantz ahuntza zela pobrearen behia, eta astoa pobrearen mandoa. 1605ean Kontzejuaren erabakiz ahuntz kopurua mugatu zuten: sei ahuntz familiako.

Beste erakunde historiko bat Oliten dula zen, honek zaintzen eta larratzen zuen herritarren ganadu nagusi guztia El Prado de El Fenero-n. Kontzejuak dulari bat izendatzen zuen, eta 1604an taia bat ordaindu zitzaion buruko eta hilabeteko. Ondoren, 1776an, dulan 270 animalia zeuden: 64 behor, 10 zaldiko, 4 moxal, 1 zaldi aita, 5 zaldi hezi, 132 mandeme, 50 mandar eta 4 morroi haiek zaintzeko.

Urtzaldiek eta ur-erasoek ematen diote emaria. Argazkia: JMP (Olite. Historia, Artea eta Bizitza)

 

Zidakos, ibai errebelde bat

Diotenez Zidakos hitzak arabieraz (cid-acos) “igel putzu” erran nahi du, baina ez dakit ba sinistu ala ez, garai hartan igel-hanka goxoak guri eman zizkigun arren. Zidakos ibaiari ertaraoko testuetan Çedaquos, Çidacos edo Zidakos (ç hori z bihurtzen da) deitzen zioten; geografo askok Zidakos deitzen diote, errioxar Zidakos-etik bereizteko. Karraskal inguruan jaiotzen da, biltzen dituelarik Zemborain eta Leoz-eko errekastoen urak, Izko mendizerrakoak, eta Albusia-rena, Alaizko Mendizerrakoa, Untzueko Haitza duela.

Bere ibilbide laburrean, igarotzen ditu Barasoain, Garinoain, Puiu eta Tafalla herriak. Olitera heltzean, harresiak higatzeko lotsati edo, “balezta bihurgunea” egiten du Ekialderantz, Beire, Pitillas eta Murillo el Cuendeko bidean, eta isurtzen ditu urak Aragoi ibaian, eskuin aldetik, Traibuenas inguruan. Airetik begiratuta, haren ubide estua zeharka-meharka ezkutatzen da ibar-baso eta erriberako makalen artean. Bertako erreka da, gurea guztiz, Nafarroan jaio eta hiltzen dena.

[Zidakos-ek, urri baina konplitu, ase ditu ahal bezala edateko eta ureztatzeko premiak, eta baita errotadun industriaren batenak ere.

[Beraren urak, Ertarotik, auzigai izan dira herrien artean. Maiz Tafallarekin, presen giltzak baitzeuzkan, eta batzuetan San Martin de Unx-ekin eta Caparrosorekin.

[Ur emari txikiko Zidakos horrek, baina, batzuetan,  izotzak urtzean eta erauntsietan, gainez egiten du eta uholde historikoak sortzen ditu, gehienetan La Serna ingurutik, burdinbideko Burdinezko Zubiaren ondotik.

[Oliteko mapa hidrografikoa osatzeko, Zidakosez gain, hor dira iturri asko eta putzu ugari, euri-idoiak eta noizean behingo azekiak. Nafarroako Kanalaren azpiegiturak, Oliteko 4.020 hektarea ureztatzen baititu, asetzen du ongi, lur hauen egarri betidanikoa.

Iturrietan ezagunena, urtsua eta osasungarria baita, 1818an gomendatua Joaquin de Miguel medikuak, El Chorron iturria da, Gaixoena ere deitua garai batean, eta hartaz dio herriak: “Quien bebe agua del Chorrón deja en Olite su corazón” (Txorronen ura edaten duenak, Oliten uzten du bihotza” eta berriro etorriko da bisitan.

 

Zezenak esparruan, Oliteko sailetan (II)                                          argazkia: Karlos Azkarate Gorri

  

Elurra

Orratz-dorrea, Oliteko ikurra.                           Argazkia: Rafael Pellejero

Oliteko plaza, atzean udaletxea, aurrean gaztelua.        Argazkia: Rafael Pellejero

 

Gaztelu zaharra, aurrean arrautza (garai bateko hozkailua)                 Argazkia: Rafael Pellejero

 

Oliteko gaztelua, berreraikia.                                                                    Argazkia: Rafael Pellejero

Oliteko inguruak                                                                                         Argazkia: Rafael Pellejero

Tailada, garai bateko zanga (urez betea egon ohi zen, lurrez estali arte) Argazkia: Rafael Pellejero

 

Gaztelua bisitatzeko ostiral, larunbat eta igandeetan daude bisita gidatuak.

 Bisita gidatuak Erriberrira

Erriberri hiria den arren, herri baten antza du. Nafarroako Erdialdean dago eta 3.000 biztanle inguru ditu. Bisitak Erdi Arora eramango zaitu, torneoak, erregeak eta printzesak, magoak eta juglareak zeuden garaira… Bisita ezinbestekoa da eta, tokiko gidariek kontatzen badizute, are gehiago disfrutatuko duzu.

BISITA MOTAK:

  • “Erriberriko sekretuak” ibilaldi gidatu bat da, hiriko kale estuetan barrena eramango zaituena, bazter liluragarriak erakutsiko dizkizuna, eta baita errege-egoitza izan zeneko historia mamitsua eta herriko kontakizun dibertigarriak ere. Errege-jauregia izan zena ezagutuko duzu, gaur egun paradore nazionala. Andre Maria eliza ere ezagutuko duzu , eta, orain dela gutxi zaharberritu denez, jatorrizko polikromia ikusteko aukera izango duzu. San Pedro eliza, armarridun etxeak, Erdi Aroko galeriak… Bisita ezin da amaitu kopa bat garnatxa-ardo eta mokadurik jan gabe.Guiarte (948 741 273)  bisita orokorrak antolatzen ditu egunero, eta haurrentzako eta antzeztutako bisitak egun zehatzetan. Halaber, sarrerak online eros ditzakezu eta sarreran ilara egitea saihestu.
  • Gogorarazten dizugu Errege-jauregira (XIV) bisita ez dagoela barne ibilbide gidatuan. Errege-jauregia Europako luxu handienekotzat eta Nafarroan ezinbesteko bisitatzat hartzen da eta gutxienez 45 minutu beharko dituzu jauregia bisitatzeko.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Xerkari de Dorronsoro: El Buscón de Quevedo 2021-02-26
  • Daymé Arocena 2021-02-20
  • Alain Mabanckou-ren “bazar beltza” 2021-02-14
  • Felwine Sarr-en “Afrotopia” 2021-02-09
  • Hogei liburu afrikar (11-20) 2021-02-04
  • Hogei liburu afrikar (1-10) 2021-01-31
  • Sed quia sua: hizkuntzaren gorringotik 2021-01-24
  • Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena 2021-01-17
  • Geni  Guimarães-en “penaltia” eta itzulera 2021-01-10
  • Legaireko tornadoa edo kürübiloa 2021-01-03

Iruzkin berriak

  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (8)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA