Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Alain Mabanckou-ren “bazar beltza”
Ots14 0

Alain Mabanckou-ren “bazar beltza”

Atalak: by lazzaretto bAst

Alain Mabanckou-ren bazar beltza

(Malê, 220 or., R$ 48 – Itzulpena: Paula Souza Dias Nogueira)

 

Jip’s bar -Pariseko taberna afro-kubatar- bateko lagunek Bundologo deitzen duten gizon horrek, Black Bazar liburuko narratzaileak, bertze pasio bat du: moda. Apartamentu apal batean bizi da, baina jantzirik onenekin beztitzen da, dandi afrikar bat bezala, jarraituz Sape-ren eredu estetikoa, Sape izanik Sociedade de Ambientadores e de Pessoas Elegantes, Bacongo-ko favelan fundatua, Kongoko Errepublika Demokratikoan, 1960ko hamarkadan Mobutu Sese Seko buru zelarik, Artean Zaire deitzen zen lurraldean. Bikotekideak eta alabak abandonatzen dutelarik, Alain Mabanckou kongotarrak idatzitako obrako protagonistak, lagun baten aholkuari jaramon egiten dio: idazmakina bat erosten du, eta, eguneroko batean hasten da jasotzen, bereizketak eragin dizkion esperientzia eta sentimenduak. Hala, Black Bazar liburuak kontatutako gertaeretan bi alde historiko agertzen dira: kolonizazio frantsesa estatu afrikarretan eta afrikarren mifrazioa Frantziara.

Bazar beltza

Sapertarrek kolore biziko arropak eta korte ezin egokiagoak usatzen zituzten, txirotasunetik irtenez eta garaiko gobernuari aitzi eginez. Emozioak batzeko bidaia honetan, badira pertsonaia bereziak: Cor de Origem, neska-lagun ohia, protagonista utzi eta Hibrido-rekin bizitzera doana, talde asko ezezagun batean tam-tama jotzen duen batekin alegia. Árabe da Esquina, tipo adeitsua eta politizatua, eta Hipokrates jauna, Frantzian bizi diren afrikarrei irain eginez bizi dena. Black Bazar liburuan agertzen dira, Frantzian bizi diren afrikarren arteko harremanak, haien izaera kulturalen erretratua eta eraikuntza afektiboak, aipamen geografiko, literario eta kultural aberatsak, eta testuaren indar ironikoa, irakurlearen kitzikagarri.

 

“Arantzurdearen memoriak” ere idatzia du idazle kongotarrak.

Gizaki bakoitzak badu bere kideko animalia.

 

Alain Mabanckou

 

 

Amerikako esamesak

 

Bihar hogei urte beteko ditut

Bihar hogei urte beteko ditut

Pointe-Noire, Kongoko hiriburu ekonomikoa, 1970eko hamarkadan. Narratzailea, Michel,  hamar urte inguruko mutikoa da, bizitzaz, adiskidetasunaz eta maitasunaz ikasten ari dena; noiz eta Kongok independentziaren lehen hamarkada bizi baitu, “Marien Ngouabi hilezkorraren” babespean , buru marxista karismadunaren pean.  Pertsonaia koloredun ugari daude: Michel-en aitaordea,  Victory Palace hotelean harreragilea; ama Pauline, seme bakar okerra hezi ezinik dabilena. Micheli sorgintasun batzuk izatea leporatzen diote. Maitasun-istorioek hartzen dute lekurik gehiena, neska eta emakume pertsonaiak erakargarriak direla oso.

Jimmyri Gutuna, haren heriotzaren hogeigarren urteurrenean

Harlemen jaio zen 1924an, eta Saint-Paul de Vence-en hil 1987, beltza, idazlea, homosexuala. James Baldwin arraza-segregazioaren aurka aritu zen. Hil ondoren Alain Mabanckouk karta luze bat idazten dio. Biek ere, bi identitate bakarrik onartzen dituzte : idazlea izatea eta gizaki izatea.

Gizarte amerikarrari egiten dion begiratuak argitan jartzen du “igorle ” konplize, miresle eta sekula atsegin ez den honek.

Isil hadi eta hil.

 

Julien Makambo gazte kongoar bat da, Frantzian ontzitik jaitsi berria, José Montfort izena hartuta. Parísen harrera egiten dio Pedrok, hiriburua kongolarrek duen gizaki nabarmenak. Hau azeri maltzurra da, negozio-gizona, irismen handikoa, eta Julien hartzen du bere babespean eta lurpeko trikimailuak erakusten dizkio, eta misio misteriotsu bat ematen dio Julieni. Horrela lekuko gertatzen da neska gazte bat leihotik bera egozten dutean eta presondegira eramanen dute. Han egunkari bat idatziko du atxiloketa nondik nora gertatu den argitu nahian.

Zikoinak ezilkorrak dira

 

 

1977ko martxoan, Marien Ngouabi presidente kongoarra ankerki erahila da. Indarkeria politikoak leher eginen du,  Pointe-Noire-ko barreneraino. Michel txikiaren inozentzia durduzatua gertatzen da eta gezurra zer den ikasten du. Atentatu ondoko hiru egun deskribatzen zaizkigu lañotasunez. Amesteari utzi behar ote dio ?

Zortzi lezio Afrikari buruz

Literatura, zinema eta pintura aztertuz, egileak estilistika eta politika gurutzatzen ditu, kultura frantsesaren eta kultura afrikarraren arteko harremanaz aritzeko ; biak elkarrekin bizi baitaitezke lasaia sko. Erreportaje soseguzko bat dugu hau.

 

Petit Piment

Petit Piment Petit Piment, Pointe-Noire-ko umezurtz gaztea, eskolara Joan zen  Dieudonne Ngoulmoumako-ren aginte abusuzko ustelaren peko erakunde batean. Iraultza sozialista heltzean, kartak berriz partitzen dira. Abentura hasten da. Bizitzak irribarre egiten dio, baina orduan…

Baso hautsia

Baso hautsia taberna bateko bezero finkoa dugu. Egun batean jabeak eskatzen dio parrokianoen istorio heroiko-komikoak idaztea. Fartsa metafisiko honetan, Afrika arraro eta ezusteko baten erretratua egiten digu Alain Mabanckouk. Nobela honek mito bat hausten du, Afrikaren gaitz guztiak politika kolonialisten erruz gertatu direla dioena, hain zuzen. Era berean, afrikar kultura literarioa ahozkoa bakarrik ez dela frogatzen du. Literatur aipamen ugari ditu lan honek.

Gizon beltzaren lantua

 

Gizon beltzaren lantua hausnarketa argitsu eztenkatzailea da, Afrika eta Europako identitate eta mito faltsuei buruzkoa; izan ere identitate hori, egilearen aburuz, gizaki beltzaren hondatzea da, kondaira eta mitoak eta iragan-minak zanpatzen baitu gaurkotasuna. ”Benetakotasunaren nostalgikoak” ez ditu maite Alain Mabanckouk.

Pointe-Noire-ko argiak                    Alain Mabanckou

 

Hogeita hiru urtez hara joan gabe pasa ondoren, Point-Boire-ra itzuli nintzen, ni hazi nintzen Kongoko portu-herrira. Tarte horretan gure ama hil da, eta ni, seme bakarra, ez naiz joan hilkizunetara. Hilabetean, lur hartzen dut : Pauline amaren etxola, Karl-Marx lizeoa, Rex zinema… Egunez egun, naturaz gaindiko eta xarma artean, ene haurtzaroko argiak pizten ditut.

Moses beltza

Moses izeneko umezurtz kongoar baten gertaera da liburu honek dakarrena.

Mundua ene mintzaira da

Mundua ene mintzaira da pentsamenduaren eta emozioen munduan zehar egindako ibilbidea da, frantses hizkuntzak jaso bezala, orotariko jendearen hitzetan, direla ezagunak edo ezezagunak, direla nerabeak edo zaharrak, haitiarrak edo frantziarrak.  Erretratu miresle goxoak eskaintzen dizkie Alain Mabanckouk. Haien hitzak dira gure hizkuntza.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak 2021-04-18
  • Isabel Azkarateren kamera magikoa 2021-04-11
  • Munibe aldizkari zientifikoa: urubiak eta eukaliptoak 2021-04-04
  • Bizitzaren ederra 2021-03-28
  • Intsektuak lehen hezkuntzan: Sánchez-Bayo 2021-03-21
  • Artista malawiarra: Billie Zangewa 2021-03-14
  • Agerkunderako gunea: Iza & Salmeron 2021-03-04
  • Xerkari de Dorronsoro: El Buscón de Quevedo 2021-02-26
  • Daymé Arocena 2021-02-20
  • Alain Mabanckou-ren “bazar beltza” 2021-02-14

Iruzkin berriak

  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko apirila (3)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (8)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA