Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
- Bidean ihes 2024-02-04
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (2)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Maldito gorri
Atalak: bAst
Maldito gorri izena du Agustin Galabide-ren biografia nobelatuak
Maldito Gorri izenburu duen liburua Agustinen historia da. Munduko hainbat itsasotan zehar nabigatu du, telegrafista lana eginez, abentura asko bizi izan ditu, eta emakume gogoangarriak ezagutu ditu. Agustinek hiru urte zituela, aitak abandonatu zuen. Aitaren heriotzaren berri emanez karta bat jasotzen duenean, ikasiko du, aita eta bera, ez zirela hain desberdinak.
Agustin Galabide Argazkia: Aimar Maiz
Itziar Sistiaga da liburu honen idazlea, Agustin Galabideren biografiarekin nobela bat egin duena, Agustinen idazlana berridatzi, egokitu eta nobelatu duena. Beti ere Agustinen oharrak kontuan hartuta.
Goiz heldu nintzen bulegora, gai batzuk begiratzeko eta mutilekin gosaltzeko. Jubilatu ondoren, neure errutina zen lan-mundutik erabat ez aldentzea, eta hala jardunean eta zerbaitetarako nintzela sentitzea. Frantziako Atzerri Gaietarako Ministerioaren zigilua zekarren idazpuruak atentzioa eman zidan goizeko korreoan. Nola asmatu han zetorrenak neure existentzia aldatuko zuela?
Esan didate gurekin harremanetan jarriko direla Palermora iritsi bezain laster. Tramiteak egiten ditugunean, bikoteek hiria bisitatuko dute turistak balira bezala eta nik kontaktua itxarongo dut. Urduri samar nago, baina onartu behar dut belaontzia berria bezala dabilela eta bidaia oso atsegina izaten ari dela. (Pello Lasa)
Suertez, berritasunak erakarmen handiagoa zuen nigan eta bigarren egunean animatu egin nintzen bi ofizialei hiria bisitatzen laguntzera. Lehen aldiz lur amerikarra zapaltzen ari nintzen ene bizitzan! Amerika! Ofizialek, nik ikasle gisa baino dezente diru gehiago irabazten zuten –ez neukan kexatzerik, halere, kobratu berriak neuzkan bost mila pezeta lehen hilabeteagatik, oporretan kobratu nuenaren berdina, alojamendua eta bazkaria sartu gabe-, gonbidatu ninduten hirian afaltzera. Taxia ordaindu zuten eta ene bizitzako lehen hanburgesa jatera eraman ninduten. Neure herrian artean ez ziren ezagutzen. Oso goxoa zegoen. Ondoren paseatzera irten genuen eta neure begiekin ikusi ahal izan nituen, aldizkarietan ikusiak nituen etxeorratzak. Eta autoak! Beste mundu bat zirudien, Seat 600 eta Citroen 2CV horietatik urruti! Argiak nonahi, trafikoa, zaratak… Houston bor-bor zegoen hiria zen. Eta ni, Agustin Lasa, doi 18 urteko, bizitzaz gozatzen ari nintzen putzuaz bestaldean, Goierritik urrun, amona Trini eta osaba Jaxintorengandik urrun, are urrunago Marilou-rengandik eta ene aitaren oroitzapen ahaztezinarengandik, nonahi zegoela ere. Beharbada errazago izanen zen koskortzea, jakinik hura hila zela, ama bezala. Zergatik pentsatzen nuen aitarengan hain une alaitsuan? Houstongo kaleetako neoi argien pean, paseatu nintzen, haren paraderoaz neure buruari galdezka, eta nire ondotik aldeginarazi zioten arrazoiez. Seme bat abandonatzea, hain da ankerra eta zitala… Esplikazio logiko bat egon behar zuen, nire aita ez zen Joxemari aitona bezala, sekula ezagutu ez nuen hura bezala. Amona Trinik esaten zuenez, nire aita gizon ona zen, oldartsua baina arduratsua. Sekula ez nuen ulertu zergatik hain persona ona izanik, ez zen itzultzen nire bila… Ez ninduen maite, beharbada?
Mayumi negarrez aritu zen gau guztian. Haren gorputzaren kontra kiribildu nintzen eta hura lasaitzen saiatu nintzen, baina hitzak nituen eskas. Nik ezin nion deus eskaini, nire bidaiak ere aurrera egin behar baitzuen. Nire Londresko pasaera aldi batekoa zen, eta harekiko maitasun handia sentitu arren, nire bizitzak itsasoa eta abentura eskatzen zizkidan. Ez nengoen prestatuta leku batean geratzeko. Berak zioen Londresen gera gintezela, edo nirekin Euskadira itzuli eta herrian bizi, guztiarengandik urruti. Ez nintzen gai argi pentsatzeko.
Oh, maitasuna! bAst 2021
Begoñak desatrakatze maniobra ikusi zuen eta musuak bidali zizkidan moilatik. Pixkanaka, puntu nimiño bat bihurtu zen portuan, itsasoaren neurrigabean sartzen gindoazen eran. Hiru egun latz pasa nituen, gogoeta asko egin nituen. Zenbait urtez kartak igorri genizkion elkarri eta lagun handi bat egin nuen; haren laguntza izan nezakeen, ene bizitza pertsonalean noiz edo noiz agertzen ziren demonioak uxatzeko.
Ormaiztegira itzuli nintzen burua mila bira minutuko neukala. Javier-en laguntza izatea, horrelako proiektu handinahitsu batean, pizgarri izan zitzaidan. Eman beharreko urratsak ikusten nituen. Ontzia matrikulatu behar nuen komenientziako banderarekin, inspekzioak pasa, aseguruak, egin beharreko aldaketak egiteko ontziola kontratatu eta tripulazio osoa kontratatu. Ene soinak sortzen zuen adrenalinak bizirik sentiarazten ninduen berriro. Ilusionaturik. Hura zen benetako Gorri! Garaitezin sentitzen nintzen.
Gorri itsasoan bAst 2021