Lazzaretto vecchio
Hasiera » Sailkatu gabea » Erbia eraiki
Uzt04 0

Erbia eraiki

Atalak: Sailkatu gabea

Erbia                                                                                                                       Albrecht Durer

 

  • Ovidiusen Maita-Bidea liburuan irakurri nuen lehenbizi “erbia eraiki” hau; [Sinisberegi bazaitut, beste nexkaren batek, zure ordez, maitasun-atseginak gozatuko ditu, eta zuk eraiki erbia, beste baten eskuetan eroriko da], eta atentzioa eman zidan. “Eraiki” aditza erbiaren ondoan ikusteak, izan ere, “eraiki” hitza etxe bat egitearekin lotu izan baitut. “Eraikuntza” hitza bezala. “Erbia eraiki” horrek “erbia altxa” erran nahi du, ehiztarien zakurrak egin ohi duena alegia. “Eraiki” hitzaren esanahiaren bila hasita, hor aurkitzen dut Axularren esaldi hau: “Tentatzaillea eztatza behin-ere lo; hark eraikitzen du erbia, pitzten du sua, iratzartzen du haragia”. Mokoroaren hiztegian datoz “eraiki” hauek. Xakhurrak eraikian dabiltza…. Van siguiendo la pista…. Dictionnaire Basque Francais. (P. Lhande). Eta ikasi dut, mahaitik ere eraiki daitekeela:”Señale jakiñ onek guziak batera maitik itsumustuan eraiki zituen”. Los hizo levantar en desorden o precipitadamente. Bravanteco Genoveva. (Trad. de G. Arrue, 1885). Beraz, jaikiarazi zituen. Horrez gain badu “sortu” kutsua ere, eraiki ospetsuak. Etsaiak ere eraiki egin daitezke: Etsai bat eraiki darotazu. Me has creado o suscitado un enemigo. (R. M. de Azkue)1905 1906 –Azkue/ Txirrist . Honetara ezkero, hobe lagunak eraikitzea, etsaiak baino.

Eraiki errateko bada bertze aditz bat ere: bastitu.

  • bastitu.
    (L, BN, S; VocBN ). Ref.: Lh; EAEL 60.
    “Bâtir, construire, bâti. Erditsua falta dut orano etxe egin behar dutanaren bastitzeko behar ditutan gauzetarik” VocBN . v. eraiki.
    Bi tenpla hurak manera eta gisa hartan ziren fondatiak eta bastitiak. Tt Onsa 11. Murrailla zen bastituta jaspe harriz. He Apoc 21, 18 (Lç eta zen haren murraillako bastimendua iaspez). Ikhusirik Jaunak bastitü diala Sioneko hiria. UskLi 116. Zori gaitz zientzat, eskribau eta farisien hipokritak, zoinek bastitzen baidituzie hil hobiak profetentzat, eta edertzen yustuen ohoretan egin izan diren obrak. SalabBN Mt 23, 29 (Lç edifikatu, Dv altxatu, Ip, Leon eraiki). Aiziak handiturik eman dienian etxe horren kontra, hau ez da erori, zeren bastitia baitzen harriaren gainian. Ib. 7,25.

 

 

Eraitsi

 

Eraitsi. Hiztegi Batuak honela dio:

 

eraitsi1, eraits, eraisten

1 du ad. Jaitsarazi, erorarazi. Agintedunak eraisten ditu beren aulkietatik. Gurutzetik eraitsi zuten. Mikolek berak leihotik behera eraitsi, eta Davidek ihes egin zuen. Harrokeriak eraitsi zuen Luzifer zerutik infernura. Gizona abereen mailara eraitsiz. Langileei alogerak eraisteko. Adarrak lurra jo arte eraitsi. Portutik irtetean, belak eraitsi zituzten.

2 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, lurrera bota. Eraikina eraisteko lanak bertan behera utz ditzaten eskatu zuten. Abu Ghraib izen beltzeko espetxea eraitsi egingo dute, eta berria eraiki. Zergatik gelditu dira denak isilik herriak eraisten zituzten bitartean?

 

Koldarra eta kaldarra

Hiztegi Batuak “koldar” hitzaz dio: Zernahi eratako arriskuen beldur dena, arriskuari ihes egiten diona. Ik. beldurti. Ikaslea koldarra baita, gai sakonagoetan murgiltzeko. Batzuk koldarrak, besteak ausartak. Koldarra ehun bider hiltzen da; bihoztunak, ordea, ez du heriotza behin baino dastatzen. Koldarren beldurgarria.

  • Kaldar (hiztegi batua)

adj. g.er. Doilorra.

  • (Orotariko euskal hiztegia)

(V-gip ap. A ), kalddar (G-to-bet-nav, AN-gip ap. A), kalder (G-goi-azp ap. A), kaldor (V-gip ap. Iz ArOñ ).”Persona ruín, innoble” A. “Kaldar, arrazoia emoten eztakiena, egia ikusi ta ala ere ukatu egiten dabena, ori da kaldarra” And Egun 85 nota. “Kaldor, kaldórra, es una palabra insultante. Que hace acciones malas” Iz ArOñ.
Gatzik gabeko amaika kaldar / bazegok lurren gañian. And Egun 82. Petral, ergel, zikin, txaplata, kaxkar, kalder, zorritsu orrek. Urruz Auspoa 47, 76. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra (ruín, egoista) ez izanarren, […] leun-leun luzetu zetsan […]. SM Zirik 142.

“Kaldar, pequeño, defectuoso” Asp Gehi.

Mala (suerte).
Zuaitz bakarra ta alaba bakarra, / izan oi dute adur kaldarra. Ayerb EEs 1916, 145.

 

hauskaldar.

  1. (L, B, BN, R; Dv), hauskalder (Sal, S-saug, R-vid), hauts-kaldor (BN; H haus-(BN)), hauskandar (H (L)), hauskelder (S; H), hauskender (S-saug). Ref.: A (hauskaldar, -kalder, -kelder , hauts-kaldor); Lh.
    Cernada, ceniza que ha servido para hacer lejía. “Charrée” Dv. “Charrée. Syn. (V, G), lisiba (lessive). Les deux termes BN et L sont une altération de la vraie forme conservée dans le dialecte S haus-khelderra” H. [Laborariaren lanak hilabetheka:] Aphirilean. Garagarra, lur sagarra eta bazka berdeak eraitea. Sorhoak urztatzea. Hauts-khaldarra ematea. Dv Lab 206.
  2. (Sal, S, R ap. A ; auts- Hb).
    “Brasier, cendres vives” Hb. “Rescoldo” A.
  3. “(Sal), trapos de la colada” A. v. HAUTS-OIHAL.

Laido

Hiztegi Batua.

  1. Ipar. edo Jas. Iraina, desohorea. Laidoak pairatu, jasan. Laidozko hitzak entzuten. Haren ohoreaz ohorea baitu, bai laidoaz laidoa.

Orotariko Euskal Hiztegia

 

Laido

Etim. Préstamo románico; cf. cast. ant. laido ‘ignominioso, torpe’, etc.

(AN, L, BN, S; SP, Urt IV 91, Ht VocGr 348, Lar, Izt, Arch VocGr , VocBN , Gèze 297, Dv, H, VocB). Ref: A; Lh; Lrq. Afrenta, ultraje, escarnio, ofensa, ignominia, deshonor. “Déshonneur, ignominie” SP. “Afrenta” Lar e Izt. “Desdoro” , “deshonor”, “baldón”, “ignominia” Lar. “Opprobre, outrage, déshonneur. Urtheen laidoa (Gy)” Dv.

 

Adelfa edo heriotzorria                                                                                                                             G.J

 

Heriotzorri

Wikipediak dio: Heriotzorri edo adelfa (Nerium oleander) Apozinazeoen familiako zuhaixka da. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da berez, baina eremu horretatik kanpora dauden lorategietan ere ikusten da landare apaingarri gisa.

Sasi modura hazten da eta 3-4 metrotako altuera har dezake. Erramuaren antzeko hosto berde gogorrak eta iraunkorrak izaten ditu, tamainaz harenak baino luzeagoak. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost petalo txikikoak.

Landare pozoitsua da. Zurtoinetan eta hostoetan bihotza gerarazten duen gai pozoitsu bat du.  (Lur entziklopediatik hartua). Zaldiek, behiek, ardiek edo ahuntzek jaten dutenean beherakoak eta odoljarioak eragiten dizkie eta muturreko kasuetan heriotza ere ekar lezake, hortik landarearen euskarazko izena.

Ariketa: goiko hitz horiekin eratu testu bat.

Lagun on bat eraiki zuen.

Etxe bat zuten bastitu.

Eraitsi nahi izan zieten

jende koldar kaldarrek

laidoaren bitartez.

Gero jatera eman zieten

heriotzorria.

Baina iraun zuten bizirik.

Adelfa izeneko alaba jaio zen.

Oinordetzan hartu zuen etxea.

Eta lixiba eginik

den-den-dena garbitu zuen

eta hauskaldarrarekin

soroak ongarritu.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Joan Mari Gizagoien 2023-05-19
  • Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan 2023-02-24
  • Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) 2023-02-04
  • Balio erantzia 2023-01-29
  • Gontzal Mendibil-en Hazia 2023-01-22
  • Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak 2023-01-13
  • Josef Abeberriren patu tragikoa 2023-01-07
  • Txomin Peillen gogoan 2022-12-26
  • Julen Belamuno 2022-12-15
  • Reclams aldizkari okzitaniarra 2022-12-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA