Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Amazonia
Atalak: bAst
Sebastião Salgado argazkilari brasildarrak sei urte eman zituen Amazonian barrena bidaiatuz, baso, erreka eta mendien argazkiak ateraz, Amazônia liburua egiteko. “Ene iritzian, azken muga da, bere baitan unibertso misteriotsua, izadiaren ahal neurrigabea Lurbiran beste inon bezala senti daiteke” dio Salgadok. Amazoniako jende indigenaren alde egin du, dozena bat triburen eguneroko bizitza dokumentatuz oihanean -ehiza, arrantza, … dantzak, erritualak-. “Azkengaberaino hedatzen den oihana dugu hau, landare eta animalia espezieetan hamarretik bat hemen bizi da; munduko laborategirik handiena da” diosku Salgado jaunak.
Argazkia ateratzeko argazkilariak bat egiten du guztiz inguruarekin: “Badakizu zerbait ezustekoa ikusiko duzula. Paisaiarekin bat egiten duzunean, egoerarekin bat, irudia zure begietara eraikitzen doa. Baina ikusi ahal izateko, fenomenoaren parte izan behar duzu. Orduan elementu guztiak jokatzen hasten dira zuretzat… Nik oso atsegin dut horrela geratzea, orduak eta orduak, zelatan, enkoadratzen, argia sakon lantzen… maitatu egin behar da egiten dena”.
Rio Negro-ren ibaiertza, Anavilhanas artxipelagotik gertu, Amazonas estatuan, 2019.
Sebastião Salgado
Cotingo-ko ur-jauziak, Roraima estatuan, 2018. Sebastião Salgado
Marauiá mendikatea, Amazonas estatua, 2018 Sebastião Salgado
Amazonia liburua, Sebastião Salgado-rena
Neskaren aurpegiko margoek ezkon-hitza oraindik eman gabea dela adierazten du.
Kampa do Rio Amônea Lurralde Indigena, Acre estatua, 2016. Sebastião Salgado.
Genesis
Sebastião Salgadoren GENESIS proiektua txuri-beltzean egindako argazki liluragarriz osatua dago. Gizarte modernoak eta aurrerapenak indar eginagatik, aldatu ez diren jende eta paisaiak agertzen dira. Zortzi urteko espedizio berebizikoan ateratakoak dira.
Sebastião Salgado argazkilaria Brasilgo azienda batean hazi zen eta izadiarekiko maitasun eta begirune handia du. Era berean egoera sozioekonomikoak gizakiari nola eragiten dion ikasi eta erakutsi du.
Bekain beltzeko albatrosa, Willis uharteen artxipelagoan. Hego Georgian. 2009.
Argazkilaritzaz gain, badu egina bestelako lanik ere: Lurralde gorritu bati bizia ematea. Salgadok oinordetzan jaso zituen lursaila eta etxaldea jaioterrian, eta, dozena bat urteren buruan, landaretzaz beztiarazia zuen inguru gorri hura.
1/2
O INSTITUTO TERRA, MINAS GERAIS, BRASIL, 2001ean, Brasilgo oihan atlantikoa birlandatzen hasi zirenean, eta 2013an, helburua lortuta.