Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Amazonia
Uzt11 0

Amazonia

Atalak: bAst

Sebastião Salgado argazkilari brasildarrak sei urte eman zituen Amazonian barrena bidaiatuz, baso, erreka eta mendien argazkiak ateraz, Amazônia liburua egiteko. “Ene iritzian, azken muga da, bere baitan unibertso misteriotsua, izadiaren ahal neurrigabea Lurbiran beste inon bezala senti daiteke” dio Salgadok. Amazoniako jende indigenaren alde egin du, dozena bat triburen eguneroko bizitza dokumentatuz oihanean -ehiza, arrantza, … dantzak, erritualak-. “Azkengaberaino hedatzen den oihana dugu hau, landare eta animalia espezieetan hamarretik bat hemen bizi da; munduko laborategirik handiena da” diosku Salgado jaunak.

Argazkia ateratzeko argazkilariak bat egiten du guztiz inguruarekin: “Badakizu zerbait ezustekoa ikusiko duzula. Paisaiarekin bat egiten duzunean, egoerarekin bat, irudia zure begietara eraikitzen doa.  Baina ikusi ahal izateko, fenomenoaren parte izan behar duzu. Orduan elementu guztiak jokatzen hasten dira zuretzat… Nik oso atsegin dut horrela geratzea, orduak eta orduak, zelatan, enkoadratzen, argia sakon lantzen… maitatu egin behar da  egiten dena”.

Rio Negro-ren ibaiertza, Anavilhanas artxipelagotik gertu, Amazonas estatuan, 2019.
Sebastião Salgado

 

Cotingo-ko ur-jauziak, Roraima estatuan, 2018.                                                   Sebastião Salgado

 

Marauiá mendikatea, Amazonas estatua, 2018                                                    Sebastião Salgado

 

Amazonia liburua,  Sebastião Salgado-rena

 

Neskaren aurpegiko margoek ezkon-hitza oraindik eman gabea dela adierazten du.        
Kampa do Rio Amônea Lurralde Indigena, Acre estatua, 2016.  Sebastião Salgado.

 

Genesis

Sebastião Salgadoren GENESIS proiektua txuri-beltzean egindako argazki  liluragarriz osatua dago. Gizarte modernoak eta aurrerapenak indar eginagatik, aldatu ez diren jende eta paisaiak agertzen dira. Zortzi urteko espedizio berebizikoan ateratakoak dira.

Sebastião Salgado argazkilaria Brasilgo azienda batean hazi zen eta izadiarekiko maitasun eta  begirune handia du. Era berean egoera sozioekonomikoak gizakiari nola eragiten dion ikasi eta erakutsi du.

Bekain beltzeko albatrosa, Willis uharteen artxipelagoan. Hego Georgian. 2009.

Argazkilaritzaz gain, badu egina bestelako lanik ere: Lurralde gorritu bati bizia ematea. Salgadok oinordetzan jaso zituen lursaila eta etxaldea jaioterrian, eta, dozena bat urteren buruan, landaretzaz beztiarazia zuen inguru gorri hura.

1/2

 

O INSTITUTO TERRA, MINAS GERAIS, BRASIL, 2001ean, Brasilgo oihan atlantikoa birlandatzen hasi zirenean, eta 2013an, helburua lortuta.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Miriam Luki-ren argialdiak 2023-06-06
  • Joan Mari Gizagoien 2023-05-19
  • Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan 2023-02-24
  • Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) 2023-02-04
  • Balio erantzia 2023-01-29
  • Gontzal Mendibil-en Hazia 2023-01-22
  • Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak 2023-01-13
  • Josef Abeberriren patu tragikoa 2023-01-07
  • Txomin Peillen gogoan 2022-12-26
  • Julen Belamuno 2022-12-15

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA