Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Zuhaitzei buruzko NATURISMOAK
Atalak: bAst
Zuhaitzei buruzko NATURISMOAK
Baso & mendi Koldo Cadierno
Joaquin Araujo
Idatzizko neure obraren parte on bat kontzentraturik dago aforismo deitzen dugun genero literarioan. Nahiago dut naturismo hitza, natura eta aforismo hitzen batura izan nahi duena. Nolanahi ere, ene bizi luzean bilduriko milaka horietatik, gutxi batzuk hautatu ditut, argitalpen basa honetarako:
Ez dezagun ahantz gure lehen etxea, basoa, azkena izan litekeela, hura suntsitzen badugu. Eta oso aurreratua dute dorpetasuna.
Ez da gaur, ezer hain beharrezkorik, nola baiten bere burua aski izatea. Bada, basoak neurri handi batean beren iturri dira, beren gordailu eta beren klima ere bai. Beregainak dira, aski egon dadin, ez bakarrik maizter guztientzat, baita planeta honetako lurreko bizidunik gehienentzat ere.
Oihala menderatzen bada ez da izanen atzeguardiarik, ez zitadelarik inolakorik. Askoz gutxiago hiri bizkarroirik.
Noiz emanen diegu zuhaitzei merezi duten kategoria, erlijioen kofundatzaileen, aurkikuntza zientifikoen aitzindarien, entzunak ez diren jakintsuen maila?
Izaki bizidunetan ez da, apenas edo inor, hobeto dakienik nora doan, basoa baino; eta horrexegatik geratzen dira dauden lekuan bertan.
Izututa daude, baina nola ezin baituten inora ihes egin, iruditzen zaigu zuhaitzek ez dutela beldurrik sentitzen, gainerako bizidun gehienek bezala.
Basoa beti da jende-taldea eta sekula ez dago ataskorik.
Geldotasun lasaiaren asmatzaile izanik, zentzu onaren tenplu dira eurak eurez.
Dehesa (hesitutako lur sail zabal arboladunak, gehienetan ganadua larratzeko) bi sintesien sintesia da: Kulturarena eta Naturarena.
Oihan hark beteak zeuzkan eskuak txoriz, eta azala, jakina, musika zen.
Zuhaitz oro, beti, dago eskatzen zaionaren mailan.
Altuak eta are buruzutak izan arren, zuhaitzak ez dira harrotu sekula.
Basoen suteak, paradisutik inpernura bat batean igaroz, lurra bera zantar bihurtzen dute.
Pentsatu behar da Eguratsa zuhaitz guztien gaina dela. Horregatik, goi-amets balute, eta ez daukate, hodei izatera heltzea litzateke, ama fundatzailea baitu.
Basoek baztertzea bakarrik baztertzen dute.
Konrsumitzaile batek bere burua kontsumitzen du neurri batean, era berean zuhaitza doktore da ekonomian, ikasi baitzuen trebetasun gorena, ez bera agortzekoa eta ez inor agortzekoa.
Bai gauza egokia, izen berezia jartzea zuhaitzei!
Ez dira baliabideak, ez dira ekoizleak, artelanak dira eskuzabaltasunera emanak. Hau da, ez da ezer hain estetikorik hain etiko gertatzen denik.
Maitasun istoriorik inon baldin bada, sustraien eta lurzoruen artekoa.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
Bere kupularekin kopulatzen ote du zuhaitzak?
Berdea da planeta honetako egiarik handiena -bizitzaren % 90 eta gehiago landarea da- eta ezerk ez du zuhaitzek adina goratu.
Udazkena basoan: sustraiak babesten doan estalki hori, goietan zebilena firin-faran.
Basoa ez da mugitzen, baina beste inon ez da hainbeste izaki bizidun mugitzen, nola zuhaiztietan.
Nahitakoa izan ez arren, koherentzia intimo bat dago martxoaren 21ean ospa ditzagun, aldi berean, udaberria iristea eta zuhaitzaren eta poesiaren egunak.
Gure lagunik onenak, basoak, baditu hamaika etsai.
Zuhaitzen goratze gelditik ikastea.
Argia inportatzea eta bizitza esportatzea. Hori bai da planeta honen negozio handia, eta doan egiten dute, zuhaitzek.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
Eta gainera, zuhaitzek, beti ematen dizute bide, kortesiaz.
Maiz zuhaitzek elkar maite dute, bitartekari ezin ederragoen eta egokiagoen bidez: haizemea, erlea, tximeleta… xarmangarri hegalariak.
Eurena eginez, ia beste guztiena egiten dute.
Nornahi mintzen duela ere, ez da zalantzarik, adimena jaio zela, noiz eta adarretan ibiltzen baikinen.
Ezer ez badago sustraiak egiten, ezerk ezin du hegaldatu edo ibili.
Umiltasunik bada, humusa asmatu zuen basoarena.
Heziketa etiko eta estetiko baterako. Naturaren sentimendua orokortzeko, FRAGADURA.
Autarkiaren eta ataraxiaren asmatzaile.
Sartu nintzen oihan hartan, eta nahi gabe, AMA hitza ahoskatu nuen.
Gogoratzen al dute errege-erreginek zein ahaidetasun hurbila duten zetroak eta zuhaitzak, edota alkateak jabetzen al dira nondik datorkien aginte-makila?
Ez dako istorio liluragarriagorik, zuhaitzen sustraiek lurzoruaren intimitatean idatzitakoa baino, ezer ikusten ezer irakurtzen ez den lurzoruan idatzitakoa baino.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
Agure izendatzen dut ene burua, zuhaitzen erara jokatzeko daukadan grinaz.
Zuhaitzetatik adaburuetara bidaiatzen du, salbatzen gaituen izerdiak. Lortuko al du gu salbatzea?
Zuhaitzekin gure atea. Zuhaitz gehiagorekin, askoz zuhaitz gehiagorekin, ate-rabide bakarra hondamendi honetarako.
Oraindik bizirik dauden basoen baitan ez dago biderik, ez denik, zure bizitzari zentzurik onena aurkitzera zaramatzana.
Urte gehiegitan, maizago dira suteak euria baino. Eta errautsa ezereza da, guztiaren lekua hartzen duena.
Basoan hau gertatzen da: dena dela gertaera.
Landatzen dut, oinorde izango dela espero dudana.
Ni bezala, zuhaitzen artean bizitzea nahiago dugunok, enboskada egin diogu geure buruari, geu salbatzeko.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
http://www.mirengonzalezgoikoetxea.com/