Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
- Bidean ihes 2024-02-04
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (2)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ken Bugul idazle senegaldarra
Atalak: bAst
Ken Bugul [Mariétou Biléoma Mbaye] [ Senegal, 1948] Argazkia: Ana Portnoy
LE BAOBAB FOU / EL BAOBAB QUE ENLOQUECIÓ/THE ABANDONED BAOBAB/DIE NACHT DES BAOBAB
[BAOBAB EROTUA]
Egun batean jatetxe batean, Jean Wermer ezagutu nuen, arabiar printze bat bezala jantzita. Nitaz lehen unetik interesatu zen. Berehala egin ginen lagun, Leonoraren laguna baitzen. Ni limurtu nahian aritu zen diskrezioz, begia kliskatuz disimuloz, belgikarrek egiten zekiten eran. Negua zen. Hotz bikain bat egiten zuen beso bero batzuen artean hondoratzeko eta zorionaren zirrara sentitzeko. Markatu ninduen proba batetik atera berria nintzen, hortaz, pentsatu nuen Jean Wermer-ekin egonkortasuna aurki nezakeela. Denborarik gehiena berarekin ematen nuen. Bakarrik bizi zen etxe batean, lantegi, etxebizitza eta erakusketa galeria zen hartan: Jean Wermer margolaria zen.
-Badakizu dantzan?-galdetu zidan haietako batek. Ezustekoan hartu ninduen galderak eta ezetz erantzuteko zorian egon nintzen.
–Dantzan ba al dakidan? Jakina baietz!
-Ah, bai, beltz guztiek bezala. Guk kontrata zaitzakegu. Dantzari gisa, soldata finko bat irabaziko duzu, astero ordainduko dizugu, eta ehuneko bat jasoko duzu likore eta txanpainetan, animatzaile izateagatik. Gau hartan bertan hasi nintzen. Dantzaren bidez bilatzen nuen nahita, biltzen ninduen zarakar hartatik libratzea, larraren kurruska, beroaren murmurioa naturalki aurkitzea galerazten zidan hartatik.
Frantses kolegioa, gure arbaso galoak, kooperazioa, trukaketa, herrien arteko adiskidetasuna; horiek guztiek dimentsio berri bat sortua zuten: atzerritarra.
Zeure etxean aitortua ez izatea, destinoak molda eta gida zitzakeen lotura benetakoen artean. Zalantzarik gabe, beharrezkoa zen naretasun eta onarpen aura hura. Nik gehiegitan jokatua nuen paper berbera: emakume beltz bat, denbora askoan bere arbaso galoetan sinetsi zuena, eta aitortua ez izatean, pentsatu zuena errudunak hauek zirela: haurtzaro ez bizitakoa, kolonizazioa eta ama-aiten arteko bereizketa.
Babesle bat bilatu eta hura baztertzea, ez justifikatzeagatik amak gu bion artean ezarri zuen isiltasuna, emakume izan nintzen egunetik.
Egileari elnacional.cat –ek egindako elkarrizketatik pasarte batzuk:
Zona beltz askotatik pasa naiz ene bizitzan, eta oraindik pasatzen naiz bakarren batetik. Niri beharrezkoa zait hori idazketaren bidez ateratzea. Bestetik, egile afrikarrek beren kontinenteari buruz idazten dutenean, beti daukate polizia-ukitua, intriga, gauzak ikusteko gure ikusmolde kosmogonikoarekin lotura daukana. Afrikan beti dago sekretu bat, ezagutu beharreko misterio bat…Ez da dena dirudiena. Gauzak ikertu behar dira, genero beltzaren erara nolabait.
Nago orain hasten dela egiaz ene bizitzako marginalitatea. Gauzen bazterretan bizitzea gustatzen zait, periferian, ekilibrista izateko bi munduren artean. Bizi naizen eran bizitzeak, pertenentzia sentimendutik liberatua, beste era batera sentiarazi dit marginalitatea. Baina marginalitate era hau atsegin dut, uzten baitit ezberdin adierazten eta bizitzen. Ezberdina naiz. Eta gero eta gehiago.
Neure adinean, berdin dit. Egun bakoitza jaio berri banintz bezala da….
Lehen idazle afrikarrek, independentzien aurrekoek, salatu egin zuten kolonizazioa eta kolonizatzaileekiko lankidetza. Ondorengo idazleek, Sony Labou Tansi-k eta Ahmadou Kourouma-k esaterako, independentzien erregimenak salatu zituzten. Garai bat zen… Ilusioen garaiaren ondotik desilusioena etorri zen. Baina Afrika mugimenduan dago. Eta ez dut gustuko nola tratatzen duten maiz garaiotan.
Ezin duzu gizarte bat osorik salatu… ezin dira sistematikoki kritikatu afrikar gizarteak. Europarrek gustatzen zaien bakarra da eurek Afrikaz espero dutena idazten duten egileak; eurentzat Afrikari buruzko literatura soilik izan daiteke salaketa, salaketa, salaketa… badira egile afrikarrak talentu handia zutenak, baina europar argitaletxeek bazter utzi dituztenak, William Sassine esaterako… Europan bizi direnak bakarrik ezagutzen dira eta hedabide europarrek nahi dutena esaten dutenak.
Afrikak bizirauten du, gatazkak gatazka, baina Mendebaldeak badirudi ez duela aditu nahi gauzak aldatzen ari direla. Ikusmolde ezkor baten klitxean iraun nahi du. Horrek egiten dit minik gehien. Ez nago ados sistematikoki gure gizarteak kritikatzearekin. Ustelkeria, europarrek manipulatutako politikariak eta espolio sistematikoa egon arren, afrikar asko dira kontinenteari iraunarazten diotenak beren duintasunarekin. Guk, Afrikan bizi baikara, badakigu, trabak traba, jendeak iraun egiten duela. Atsekabe eta txirotasunagatik ere, ez dago miseriarik. Miseria arimaren pobrezia da, baina Afrikan mantentzen da partekatzearen, egindako lanaren sentimendua… jendeak energia handia du, eta dinamika oso baikorra, itxaropen handikoa.
Afrikar kontinentean bada txirotasunik, baina ez miseriarik. Miseria da, egoera txarrak espirituari eragiten dionean, bihotzari, gizakiaren beraren muinari… Egiaz, miseria handiagoa dago Europan eta Estatu Batuetan, Afrikan baino. Afrikan mundu guztiak pasatzen du eguna, beti, konponbide bila, ez arazoak sortzen. Mendebaldeko gizarteak itxiak dira, elkartasunik gabekoak. Jendeak ez du elkar agurtzen… Sistemak itxi egin ditu. Mendebaldeak arazo espiritual bat dauka.
Salatu behar litzatekeena da gauzen munduko ordena. Kolonialista zirenak neokolonialista bihurtu dira, baina ez da hori bakarrik, klase politikoa klase ustela bihurtu da Planeta guztian, ingurumena suntsitzen ari da, eta orain mugak itxi dira, baina europarrak mundu osoan ibili dira, dena okupatu dute. Europarrak mugi daitezke, baina gu ez…
Hemen esan ohi da emakume afrikarrak otzanak direla, gizasemeek agin diezaieten uzten dutela. Baina usu emakumeak dira etxeaari eusten diotenak, eta juxtu horregatik, ez dute ezergatik justifikatu behar… Emakume afrikarrak oso harro daude familia sostengatzeaz, nahiz eta diru gutxi irabazi. Emakume afrikarrak ez dira zorigaitzezkoak… Ederrak dira, alaiak, erakargarriak, kementsuak…