Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Teodora eta Justiniano
Atalak: bAst
Teodora eta Justiniano
Teodora Meister von San Vitale in Ravenna
Teodora [Giuseppe de Sanctis]
Erromatar Inperioaren gainbehera eta erortzea (Edward Gibbon)
[…]
Ekialdeko mundua makurtu egin zen Acacioren alabaren aiurri eta fortunaren aurrean. Magistratu seriosek, gotzain ortodoxoek, jeneral garaileek eta errege gatibuek erreginatzat gurtu zuten Konstantinoplan, hiriko antzerkia, ikusle askoren aurrean, kutsatua zuen emagaldua.
[…]
Teodorak heriotza edo erbestea agintzen zuenean senatari edo gotzain batentzat, agindua konfiantzazko mezulari bati ematen zitzaion, eta honen ardura bizkortzeko bere ahoz esandako mehatxua egiten zion: “Ene aginduak betetzen huts egiten baduzu, zin dagizut, betiko bizi denagatik, zu larrutzeko aginduko dudala”.
[…]
Teodoraren izena ohore berdinez sartu zen Justinianoren fundazio gupidatsu eta karitatetsu guztietan. Erregealdiko erakunde ongintzazkoena, enperatrizak bere ahizpa zorigaiztokoagoengana zuen ulerkortasunarena izan zen, zeinak prostituziora erakarri edo behartuak izanak baitziren. Bosforoko itsasertz asiarrean zegoen jauregi bat monasterio zabal bikain bihurtu zuen, eta diru kopuru oparo bat esleitu zitzaien Konstantinoplako kale eta putetxeetatik jasotako bostehun emakumeri. Erretiro seguru eta santu horretan, behin betiko itxituran geratu ziren, eta batzuek, etsi-etsiturik, itsasora bota zuten beren burua, baina penitentziagile gehienak esker oneko zeuden, bekatutik eta miseriatik askatuak, andre ongile eskuzabalari esker.
Justiniano pozten zen Teodoraren zuhurtziaz eta bere legeak emazte gur eginaren aholku jakintsuei egozten zizkien, emazte hori jasoa baitzuen jainkozko dohaintzat. Honek adorea erakutsi zuen herritar multzoen eta gorteko terroreen artean. Justinianorekin bateratu zenez geroztik, badirudi haren kastitatea eztabaidaezina zela; izan ere, etsairik gogorrenek isilik baitiraute; eta nahiz eta Acacioren alaba maitasunez ase izan, txaloa merezi du gogoaren sendotasunak, sakrifikatu baitzituen plazera eta ohitura, betebeharraren edo interesaren aurrean. Teodoraren desira eta gurariak ez ziren sekula bete, seme legitimo baten bedeinkapenarekin, eta neska bat lurperatu zuen, ezkontzatiko fruitu bakarra alegia. Frustrazio hori gorabehera, ahal iraunkor guztizkoa izan zuen; bere arte edo merituei esker, Justinianoren estimua izan zuen, eta itxurazko desadostasunak zorigaiztokoak izan ziren, benetakoak zirela sinetsi zuten gortesauentzat.
Beharbada haren osasuna minberatu egingo zen, gaztetasun lasaka izan zuelako, baina beti izan zen gaixobera, eta medikuek bainu bero apolotarrak hartzeko aholkatu zioten. Bidaian, enperatrizari eskolta eman zioten pretorioko prefektuak, diruzain nagusiak, zenbait konde eta patriziok, eta lau mila laguntzaileko jarraigo berebizikoak. Pasa behar zuen bideak konpondu zituzten, jauregi bat eraiki zuten bera hartzeko, eta, Bitinia zeharkatzen zuen bitartean, limosna oparoak eman zituen elizetarako, monasterioetarako eta ospitaleetarako, zeruari eska ziezaioten osasuna berreskura zezala. Azkenean, ezkondu eta hogeita laugarren urtean, erregealdiko hogeita bigarrenean, minbiziak zimelduta hil zen, eta haren senarrak, aktore emagaldu baten ordez Mendebaldeko birjinarik nobleena eta garbiena aukeratu ahal izan zuenak, erremediorik gabeko galera hura deitoratu zuen.