Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Wole Soyinka-ren jende alaia
Abe12 0

Wole Soyinka-ren jende alaia

Atalak: bAst

Wole Soyinka-ren jende alaia

Seasons of anomy (la estación del caos/une saison d’anomie) liburutik:

[Anabasa garaiak]

  1. or.

Ahime makurtu egin zen semeordearengana eta xuxurlatu zion:

-Mintzatu natzaizun garai hartan ez zegoen ehiztari-klanik jatorrizko komunitatean. Oinarrizko produktua arraina zen. Eta gure Fundatzaileak galdera hau egin zuen: “Nola babestuko gara esklabu-trafikatzaileak berriro agertzen badira?” Zuk galdetu zenuen zein zen gure erlijioa, eta nik erantzun nizun, egiaz bakar bat ere ez. Baina gure artean leku berezi bat ematen diogu Ogun-i.  Zuk ikusi duzu gure ola martxan. Begira arma horiei: herrialde guztitik heltzen dira onenen bila.

  1. or.

Historia-kiratsa zerion urmaelari. Esklabuak, urrea, petrolioa. Gerra zaharrak. Buruhezur itsuak, odola, izerdia eta hezurrak, agonia zetzan itsaso-zolan,  betirako isilduriko oihuak nahasturik lohi beltzarekin. Nonahiko indar iraganekoak.

  1. or.

Bere aulki hutsari begira, mintzen zuen gauza bakarra zen pentsamendu haiek ez zirela bereak, eta are gutxiago hitzak. Batoki-ren eta honen inguru arrunt eta zaratatsuaren krimena are izugarriagoa egiten zen, handiagoa neurriz, gogo sentiberak berariaz ustelduta, leialtasun gatibu zentzugabeak sortuta, ahaidetasun edo interes … loturek menderatutako pertsonetan. Mehatxuen eskalan, agintedun boterearen ustel sakon hura zen gehien nabarmentzen zena, egun argiz egindako lapurreta eta sarraskiak baino gehiago.

  1. or.

-Utz nazazu hortik kanpo. Nik ez nekien deus ere eta ez dut jakin nahi deus ere.

-Bai, susmatu zenuen. Eta behin baino gehiagotan. Baina lagundu zenuen. Gogoratzen Iriyisek hemen antzeztu zuenekoa? Begiratu, hemen, oihan isolamendu honetan, tribu berri bat sortu zen, langileen tribua, ahal tribal esklusibista luzatzen zutenen tentakulu pozoitsuetatik urruti. Ikusten duzu nola izan zen posible hemen erakunde berriak sortzea, hirietako diru-gose disidentea ere sar ez zedin eran?

  1. or.

Gogora etorri zitzaizkion Ahime-ren hitzak: “Lurrak ematen duenetik bizi gara, ibaiak ematen duenetik ditugu urak; nolabait tratatzen baditugu, helduko da eguna haien beharra izanen duguna eta haiek gu arbuiatuko gaituztena. Elikagaia sakratua da…”.

  1. or.

-Sayi tenientea naiz.

Ofeyi hasi zen azaltzen gaizki-ulerturen bat izango zela, baina gizonak tristeziaz egin zuen irribarre:

-Bai, badakit zuk Magari kapitaina ikustea eskatu duzula. Sentitzen dut hil egin dela esatea. Orain hiru urte hil zuten aireportuan, , armadako mutil batzuek zibil batzuei tiro egitea galarazi nahirik zebilenean. Jakin badakit, goardiak esanda, zuek kapitainaren lagunak zaretela…

-Bai…


Liburuaren gaia

Konpositore gazte bat da Ofeyi eta honen abestiak, liluragarri eta sarkorrak dira, herrialdea menderatzen duen korporazio batentzat egiten dituen arren. Iriyise du neskalaguna, jazz abeslaria. Aiyéró eskualdea txist gustatu zaie eta hedatu egin nahi dute hango bizimodua herrialde osora. Historiatik aldendua dago Aiyéró. Udaberri baten ordez anabasaren sasoia helduko da. Ofeyik bere maitea galduko du… eta haren bila joango da herrialdi suntsituan zehar.

(liburuaren kontrazala)

Wole Soyinka                                                                                                                                Britannica

 

Soyinka (munduko jenderik alaienari buruzko kronikak)

 

Wole Soyinkak ia berrogeita hamar urte eman ditu nobelarik publikatu gabe. The Interpreters  [Interpreteak] (1964) eta The Season of Anomy  [Anabasa garaiak] (1972) nobelen ondotik The Chronicles of the Happiest People on Earth [Munduko jenderik alaienari buruzko kronikak]  du bere libururik berriena. Bostehun orrialdeko lana. Antzerkia eta poesia izan ditu generorik landuenak, baina orain egina du eleberri mamitsua.

Hemen argitaratzaileak liburuaz dioena:

“Wole Soyinka bere sustraietara itzuli da: ipuin kontaketara. Eta prosako fikziozko azken lana egin eta ia 40 urte igaro direla pentsatuta, Wole Soyinkak nobela honekin frogatzen du ipuinak kontatzeko indarrik ez duela galdu! Nobela honek dena lortu du: adiskidetasuna eta traizioa; itxaropena eta zinismoa; hilketa; dramarik ez da falta, dena Nigeria garaikidea atzeko planoan kokatuta. Soyinka baten lanetik espero zenezakeen moduan, pertsonaia koloretsu ugari ditu, ikuspegi sakonak, iruzkin burutsuak eta hizkuntza dotoreena! Soyinka adituaren eskuetan, itxuraz desberdinak diren hariak ehuntzen dira. “Lurreko jenderik alaienaren kronikak” irakurketa bikaina eta eztabaidaezina da hasieratik bukaeraraino. ”

Interpreteak [Wole Soyinka]

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan 2023-02-24
  • Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) 2023-02-04
  • Balio erantzia 2023-01-29
  • Gontzal Mendibil-en Hazia 2023-01-22
  • Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak 2023-01-13
  • Josef Abeberriren patu tragikoa 2023-01-07
  • Txomin Peillen gogoan 2022-12-26
  • Julen Belamuno 2022-12-15
  • Reclams aldizkari okzitaniarra 2022-12-09
  • Behinola 2022-12-01

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA