Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Josu Jimenez Maiaren gereziak eta margaritak
Urt05 0

Josu Jimenez Maiaren gereziak eta margaritak

Atalak: by lazzaretto bAst

 

Egun Berriozarren bizi, eta lanbidez ingeles irakaslea den euskal idazle honek literatur-arlo ezberdinak jorratu ditu. Iruñean jaio zen 1967an.

 

Narratiban Golf TDI beltza (Berminghan, 2006) argitaratu du. Ipuingintzan ere aritua da, eta lantegi horretan hainbat sari jasoa da: Iparragirre Saria (2000 eta 2006), Orixe Saria (2002), Tene Mujika lehiaketa (2004) eta Atarrabiako Petri Saria.

 

Haur eta gazte literaturan liburu bat du plazaratua: Johanes, Bargotako aztia (Txalaparta, 2002), F. Crespo eta M. Fernandez-ekin elkarlanean, eta Hiru Miru album ilustratua (Cenit ediciones, 2014), Maite Ramos-ekin batera.

 

Olerkigintzan bi haiku bilduma ditu argitara emanak: Gerezi garaiko haikuak (Maiatz, 2012) eta Orbel azpiko haikuak (Denonartean, 2013); baita Aingurak eta arrangurak (Pamiela, 2018) ere. Halaber, Muxugorri poesia antologian eta Hatsa olerki bildumetan esku hartu du.

 

Artikulugile gisa 200 bat idazlan plazaratu ditu han-hemenka, hala nola Nafar Ateneoaren Constantes vitales eta Maiatz aldizkarietan.

 

Itzultzaile ere bada: Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuak, eta Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo eta Joan Margarit-en poemak euskaratu ditu.

 

Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria (2010-2014) eta Nafar Ateneoko Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

 

Azkenik, Berriozar Irratian eta Euskalerria Irratian kolaboratzailea, eta Ezkabako talaiatik bere blogean idazle emankorra dugu.

Haikua oinarrizko poesia da, mundua desku- britzeko poesia, ume baten begiradarekin lortua, Vicente Haya Segovia adituaren hitzetan esanda. Haiku batek oso hitz gutxitan atzemanezina biltzeko lan egiten du: xede handia, xede handirik bada. Izan ere, atzemanezina, berez, ezin da atzeman… eta hor dago haikuaren indar iradokitzailea; agian ezin da atzeman, eskuetan hartu, atxiki… baina antzeman daiteke. 

 

 

 

 

Eskatu gabeko poema
eskatu gabeko musua
bezalakoa da.
Baina horrela eskatuz gero,
ezin diezazuket ezetzik esan.
Beraz, emadazu orri txuri bat
ea betikoa adierazteko
poema berri bat
idazten dizudan.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Ttitto Aguerre zizelkaria: “Formaren bila noa puska baten barnean delakoan” 2022-05-22
  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24
  • Bortz liburu eta bi gehiago 2022-04-16
  • René de Obaldia idazlearen sekretua 2022-04-10
  • Axular-en hiztegia 2022-04-03
  • Holodomor: miseria gorria eta gosete beltza 2022-03-26
  • Txomin Garmendiaren denbora-pasa 2022-03-20

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko maiatza (4)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA