Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Playa Honda
Mar12 0

Playa Honda

Atalak: by lazzaretto bAst

 

Playa honda -lanzarote-

 

Han,

non haize leuna

sorgin-fereka bihurtzen den.

 

Hantxe zaude, bai,

ur-uhin isilak lehertzen diren gunetik hamar bat metrora,

kresalaren usainak bilduta,

harean etzanda,

begiak itxita,

goxo-goxo,

paleomusker bat bezala

gorputza alferturik,

atseginaren atseginez…

 

Itsasoa bare dago…

eta entzumenera iristen zaizun

musika ere

bake-baketsua da,

inguratzailea,

umetan

kiribil baten aterpean entzuten zenuenaren antzekoa,

munduko itsaso ororen musika entzungai,

kiribilak kiribildua eta leundua:

 

Haurtzaroko musika hura,

belarria ez ezik,

gorputz osoa ere hartzen zizuna:

buru-bihotzak eta bihotz-buruak…

 

Hantxe zaude, bai,

ur-uhin isilak lehertzen diren gunetik hamar bat metrora,

lehertu ahala aparrezko milaka globo sortzen dituztenak,

sortu ahal desegiten,

olatuen hurrengo astinaldian berriro sortzeko…

eta hurrengoan eta hurrengoan…

 

Hantxe, bai, zu,

globotxoak sortu eta desegiten diren gunetik hurbil,

amets hautsien eta amets berrien borborrean,

kresal usainak gero eta bilduago,

murmuak jota,

musika isilaren nota ezin isilagoak

amets goitiarren itsaskirrian kulunka

nabaritu dituzun bitartean,

non, bat-batean,

sentitu zaren,

taupadaz taupada eta olatuz olatu,

atomo bat hutsezko

atomo bat jainkozko…

 

Lanzarote (playa honda)

 

Azaleko irudiaren egilea: Imanol Irigoien.

Lanzarote (playa honda)

Lanzarote (playa honda)

 

Punta Mujereseko amets iturria

Horra hor amets dudan iturri ttikia,

ttanttaz ttanttako jarioa duena,

bere erretilutxo konkaboarekin….

 

Horra nola dagiten goitik behera ttanttek,

erretiluan bildutako uraren azala hautsiz

eta olatutxo zirkular zentrokideak sortuz,

ttantten musikaren erritmoan,

ttantta bat segundo bakoitzeko…

 

Niagarako ur-jauzietatik urrun nago, zinez,

baina urrunago banengo ere,

bost axola…

 

Izan ere,

zer da iturritxo hau,

aurrez aurre dudana

eta neure haurtzarora mugagabeki naramana!

une honetan, adibidez,

haizea naizela amets dezaket,

eta ur gardena amorante:

olatu txikiak, berriz,

gure maitasunaren fruitu

izan daitezke;

entzuten ditudan piano notak, berriz,

Erik Satierenak ote…?

 

Iturri minimo horrek

erabat sorginduta nauka

eta

-bere apalean apal,

bere xumean xume-,

munduaren ederra du laburbiltzen…

 

Niagarako ur-jauziak urrun daude…?

Beude!

(Punta Mujeres)                                                                                                                    Lanzarote.org

 

Lanzarote.                                                                                                  Argazkilaria: Ramón Pérez Niz.

 

Jameos del Agua (Punta Mujeres) –ocio Lanzarote-

Niagara falls (international experience)

 

La Graciosa

 

La Graciosa

 

La Graciosa

(…)

Ona izan, bai,

hitzaren zentzurik onenean,

bigunkeria eta belaxkakeria orotatik urrun. (…)

Timanfaya (canary trip booking)

Macher

Timanfayako lur sakratuak:

sekulakoak,

lehen begi kolpean.

 

Okreak, sienak eta lur-koloreak,

haizeak mendetan landutako forma emeak,

egitura koniko kamutsak,

isiltasun minerala,

amets metafisikoen tenplu baztergabea…

munduan ba ote ederragorik?

(…)

Mancha Blanca –lanzarote-

 

 

Mancha Blanca

 

Batean nahiz bestean egon

-Mancha Blancan nahiz Bilbon-

jaiki bezain laster

degiot otoitz

on Gabriel Arestiri,

segi dezala eta segi dezagula,

hitzaren eta solidaritatearen mailua hartuta,

bazterrak astintzen,

ea mundu higuingarri honi

irauli bat ematen diogun,

eta ea,

haren hitzak iparrizartzat harturik,

garaile irteten garen

EGIAren aldeko

eta gezurraren aurkako gerran…

(…)

wt

 

Poz data

Bizitza badoakit,

eta pozezko oihu batekin

egin nahi nioke agur:

RIP-RIP: HURRA!

RIP-RIP:HURRA!…

 

 

 

                                                                                                                        

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Raimundo Lanas urretxindor nafarra 2022-06-26
  • Isiltasunaren musika 2022-06-19
  • Ida Vitale 2022-06-12
  • Heremakono: hogei urte zorionaren zain 2022-06-05
  • Susanna Rafart 2022-05-29
  • Ttitto Aguerre zizelkaria: “Formaren bila noa puska baten barnean delakoan” 2022-05-22
  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA