Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Txomin Garmendiaren denbora-pasa
Mar20 0

Txomin Garmendiaren denbora-pasa

Atalak: by lazzaretto bAst

 Txomin Garmendia

Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea. Autodidakta izan da ikasketei dagokionean. Nekazari, arotz, taxista, liburu-saltzaile eta Berrobiko alkate izan da. Bere kasa zaletu, eta lagunek bultza zuten plazara. 50. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. 1980an bideko istripuz eritu zen. Harrezkero idazteari ekin zion. Bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu. 1988an ezkondu zen.

(Xenpelar dokumentazio zentroa)

Txomin Garmendia                                                                                              argazkia: Gorka Estrada

 

 

  1. or.

MAITASUNA

Norbaitek galdera egin lezake, ea ni zer moduzko bertso-jartzallea naizen.

Ni, egia esateko, bertso-jartzalle urria naiz. Iñoiz pentsatu izan detenean ere, bi edo iru bertsotatik aurrera neke aundia sumatzen det. Bearbada, gauza aundiaren billa asten naizelako, eta ni gauza aundietara ez iristen.

Ala ere, baditut bertso banaka batzuek jarri ta argitaratuak, eta hogei urte nituanean lenbizikoak, len aitatutako Soroarenak; eta len aitatutako soldaduzkakoak ere bai.

Bañan oiek len ere publikatuta daude Auspoa liburutegian (39 eta 139), eta orain ez naiz berriro emen jartzen asiko.

Geroxeago, Maitasuna izenburuarekin, beste batzuek jarri nituan, Aizak,i mutil mañontzi’ren doñuarekin.

Azpeiti’n baziran garai artan Unai deitzen zioten neskatx kantari batzuk. Oso ondo kantatzen zuten.

 

Ta Abaltzisketa’n egokitu giñan behin.

Aiek kantatzeko zerbait jarriko al nuan erregutu zidaten, da nik bertso auek atera.

Baña ez det uste iñun kantatu zituztenik. Ez izan nunbait egokiak kitarrarentzako.

Zeruko Argia asterokoan argitaratu ziran, 1970’eko azaroaren 29an:

 

1

Iru edo lau iritzi

eman gabe ezin utzi,

bestela damu izango nuke

bihar edo etzi;

orrenbeste baile itxi,

asko ez al gera jetsi?

Arrokeria ugari baiña

maitetasun gutxi.

 

2

Neska-mutillen artean,

gizartearen kaltean,

moda berriak indartu dira

kaleak betean;

bizi nai baratz batean,

pentsatzen jarri gaitean,

maitetasunik ezpada gabiltz

arantza tartean.

 

3

Guk daduzkagun ametsak

sarri dira aldrebesak,

geure erri ta geure izkuntza

aztutzen errezak;

kalera joateko presak,

etxeratutzen nekezak…

O, zenbat kalte egiten duan

maitasunik ezak!

 

4

 

Moda berrian jokatu,

lengo dana zokoratu,

txantxo gisara lenengo jantzi,

urrena drogatu;

jaunak, hainbeste pekatu

nundik da gureganatu?

Bide ortatik zorionikan

guk ezin topatu.

 

5

Zer etorkizun dauzkagun,

zer egiteko daukagun?

Gure oiturak eta izkuntza

baiño oberik non?

Errian egiñik lagun,

maitatuz jator da txukun,

nungo seme ta alabak geran

aztu ez dezagun.

 

 

—

 

 

O, zenbat kalte egiten duan

maitasunik ezak!

 

Ой, скільки ти шкодиш

відсутність любові!

 

Oy, skilʹky ty shkodysh

vidsutnistʹ lyubovi!

 

(ukrainera)

 

О, сколько вреда это наносит

отсутствие любви!

O, skol’ko vreda eto nanosit

otsutstviye lyubvi!

(errusiera)

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Raimundo Lanas urretxindor nafarra 2022-06-26
  • Isiltasunaren musika 2022-06-19
  • Ida Vitale 2022-06-12
  • Heremakono: hogei urte zorionaren zain 2022-06-05
  • Susanna Rafart 2022-05-29
  • Ttitto Aguerre zizelkaria: “Formaren bila noa puska baten barnean delakoan” 2022-05-22
  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA