Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Holodomor: miseria gorria eta gosete beltza
Mar26 0

Holodomor: miseria gorria eta gosete beltza

Atalak: bAst

Ez, ez da fikzioa. Gerra-garaia da eta gerran ez dago berriketarik, ez dago fikziorik. Jendea hiltzen da, haurrak, agureak, eta dena da tristea eta etsigarria. Goibela, negargarria. Ukraina aldeko hainbat herri eta hiri gernika bat eginda daude, eta ukrainarrak 10-1 galtzen ari dira partida hau. Ukrainarren presidentea deika ari da batera eta bertzera babes eske, laguntza eske. Herritarrak ihesean asko, bertze batzuk etxepeko sotoan gorderik, eta bertze batzuk abangoardian errusiarrei aurre egiten. Ez da giro. Ez dira garaiak ipuinetarako. Gerrak dena hartzen du; ezkutatzen ditu ziklo-krosa, eskolako emaitza txarrak, ogiaren garestitzea, garraiolarien lanuztea, aurtengo antxoak… Gainera, gerra hau ez da nolanahikoa; hirugarren mundu gerraren hasiera izan daiteke, gauzak berotu eta bazterrak sutzen badira. Gerra guztiak hasten dira izpitxo batekin eta gero gaiztotzen dira, milioika pertsona hiltzeraino. Hor daude lehen eta bigarren mundu-gerlak, Verdún, Nagasaki, Sartaguda. Eta bertze hainbat gerra. Gerra hau nork irabaziko duen ez dakigu. Nork galduko duen, beharbada bai. Hor dago Kiev, errusiarren erasoa jasaten, ahal bezala. Indartsuenak, diotenez, Mosku, Washington eta Pekin.

 

Errusiak Ukraina azpiratu nahi du, zuzen-kontra, eta ez da lehenengo aldia. Irakurgaiak badira gai horri buruz. Erraterako, Anne Applebaum-en “Gosete gorria. Stalinen gerra Ukrainaren kontra”.

Anne Applebaumek, Gulag filmagatik Pulitzer saria irabazi eta Altzairuzko Oihala lanagatik National Book Award txapelketako finalista denak, Sobietar Batasunaren garaiko krimenik txarrenetako baten historia kontatzen du.

1929an, Stalinek abian jarritako kolektibizazio handiaren ondorioz, milioika nekazarik lurrak entregatu behar izan zituzten. Emaitza aurrekaririk gabeko gosetea izan zen; gutxienez bost milioi pertsona hil ziren 1931 eta 1934 artean SESBen, eta horietatik lau ukrainarrak ziren.

Gosete Gorria lanean, Anne Applebaum-ek argudiatzen du heriotza horiek ez zirela ustekabekoak izan, ezta politika publiko txar baten albo-ondorioak ere, baizik eta erabat deliberatuak eta planifikatuak. Artxibo klasifikatuetara, bizirik atera zirenen testigantzetara eta mundu osoan zehar banatutako ukrainar akademikoen ikerketa zehatzetara sarbidea izanik, Applebaumek aztertzen du nola estatu sobietarrak hondamendia antolatu zuen, arazo politiko bati aurre egiteko. Stalin erabakita zegoelako: Ukrainak nazionalismo-nahiak baztertu behar zituen eta horretarako,  bere benetako historia lurperatu behar zuen, milioika biktima errugaberekin batera.

Hala, ezohiko gaitz baten aurrean bizirauteko borrokatu zuen jende arruntaren izua jasotzen du liburu honek. Erudizio eta enpatia uztartze batean, Applebaumek Errusia eta Ukrainaren arteko krisi geopolitikoko garai batean ahaztutako historia bat berreskuratzen du, iraganak oraina zenbateraino moldatzen duen erakusten duena.

 

Gerra ez da fikzioa!

E il mio maestro mi insegnò com’è difficile
trovare l’alba dentro l’imbrunire

Prospettiva Nevski  Eta nire irakasleak irakatsi zidan zein zaila den

egunsentia iluntzaren baitan aurkitzea                                 Franco Battiatto

Elkarrekiko laguntza:  mokogorri afrikar bat inpala baten gainean, mutualismo adibide bat. Argazkia: Charles J. Sharpe

 

Fikzio (hiztegi batua)

1 iz. Itxurapena; asmaketa.

2 iz. Literaturan eta zineman, irudimenaren sorkaria. Historiaren eta fikzioaren arteko jolasa dago antzezlanean.

fikziozko adj. Fikziozko obra moten sailkapena. Fikziozko zinemagintza.

fiktizio

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, fiktizio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gezurrezko; fikziozko].

 

 

“L’Ukraine a toujours aspiré à être libre”

Voltaire

 

 

  1. Sosnovi (ekonomista, nekazaritzan aditua)

Lehenik etxalde kolektiboetako biltegietan zegoen guztia eraman zuten, « lan egunekin » nekazariek irabazia zuten guztia. Ondoren ganadu-jana eta haziak eraman zituzten, eta ondoren etxoletara joan ziren, eta, aurrez nekazariei emana zitzaien zerealetik geratzen zenaz jabetu ziren […] Bazekiten lursail gutxiago zegoela landuta; Ukrainan 1932an uztan jasotako alea gutxiago izan zen. Halere, zereala eskuratzeko planak asko nahi zuen. Ez al da hau gosete bat antolatzeko lehen pausoa ? Errekisatzeko orduan, boltxebikeek ikusi zuten zereal kopuru oso oso txikia geratzen zela, baina aurrera egin zuten eta dena eraman zuten; hala antolatzen da, zalantzarik gabe, gosete bat.

 

 

Olexa Veretenchenko (olerkaria)

Zer gertatu da barre harekin,

San Juan festetan neskatoek pizten zituzten suekin?

Non daude herrixka ukrainarrak

eta haien etxe aurreko gerezi-ortuak?

Dena desagertu da su gosetiaren mende.

Amek beren seme-alabak irensten dituzte,

badira eroak gizaki-okela saltzen dutenak

merkatuetan.

 

Gosete Gorria  

Holodomorra historian eta oroimenean

 

 

Holodomor hitzak erran nahi du gosez erail.

 

Info gehiago:

https://wikipredia.net/eu/Holodomor

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA