Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak
Urt13 0

Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak

Atalak: bAst

https://www.badok.eus/euskal-musika/manex-pagola/urtxintxa

Manex Pagola kantuan gitarrarekin                                                            Wikipedia

Manex Pagola

1941 – 2018

Landibarre (Behe Nafarroa)

Herri kanta

 

badok- —-urtxintxa

Landibarre- nafarroa beherea                                                                                                          eke

Manex Pagola idazle eta kantariaren abesti asko eta asko oso ezagunak egin dira besteren ahotan, bereziki Pantxoa eta Peio bikote lapurtarrak eman dituenean. Horietatik “Urtxintxak” da Pagolak idatzitako kanturik ezagunena. Hainbat kantu-ikuskizunetan parte hartu zuen- Ezagunena, Zazpiribai izan zen. 70eko hamarkadaren hasieran sortu zuten hori, Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat kantariren artean. Biziaren altzotik liburuak biltzen du Pagolaren kantutegi oparoa.

Badok

MANEX PAGOLA – BERE KANTAGINTZA ETA ARGIBIDE ZONBAIT (1958-2015) (+CD)

 

Liburu huntan kausitzen dira sail asko, denak Manex Pagolak euskal kantuaren inguruan eman duen biziari eta lanari… lotuak. Lehenik nola eta zendako hasi zen aski goiz eta kementsu euskal kantu berri egiten. Gero nola egiten duen euskal kantu berri bat hitz eta aire elkar lotuak bere molde berezian. Izan eta dituen hainbeste interpreteri ainitz zor diotela, zer dion hauen lan bikainaz. Zail bainan interesgarria bere ehun bat kantu berrien lerrokatzea beren urtearekin, bakotxaren sorrera eta zergatia azalduz laburzki. Kantuaren inguruko bizi soziala eta beste nolakoak ziren ere urte haietan. Altxatzekoak direla urte batzuez kantu pozaren artetik ezagutu dituen momentu kirets bitxiak, arriskuak, orroitzekoak! Hala nola, adibidez, Durangon, Ugao aldean, Irunen bertan. Orduko giro txarra zentzuraren eta beste zenbait trabagatik! Liburuaren bukaeran aurkituko da bereziki Xipri Arbelbidek egin duen ikerketa argigarri bat: Manexen kantuak nork, artista, argitaletxe… argiratatu dituen. Azkenik hor dela berexi dugun argazki andana. Askorentzat hainbeste orroitzapen beroen kokagune oraino. Dena euskara errex, herrikoi batean eskainia zaigu.

 

 

 

Manex Pagola, ehun kantu liburua

Liburu honetan aurkitzen dira Manex Pagolaren ehun bat kantu, hitz eta aire, urtez urte eginak
Baionako Euskal Museoan 31 urtez ogibide lanetik landa! Beren notekin ere Jo Maris jaunari
esker. Horietan ahantzi gabe herriak jadanik aski laster beretu dituenak: Urtxintxa, Lanik gabe,
Irrintzina, Jaun mera, Azken dantza eta beste… Bestalde, Jo Maris jeinutsuarekin lankidetza pollit bat seinalatzeko, hor dira ere bururatzean honen zenbait obra eder, beste ainitz ere baititu oraino…
Doatzila orain kantu hauek guziak herritarren atseginetan eta hauen denen berotzeko ahal den toki guzietan. Bai eta oraino ezagunak ez diren horiek ere liburutik plazaratzeko airez aire, kantari bakar, korala, otxote eta bestek!

 

antologia

Antologia – Manex Pagola: Badu orain 50 urte Manex Pagola kantuz hasi zela. Ibilbide luze horri begirada emanez, kantuz kantu obra horiek noiz, nola eta zer testuingurutan idatzi zituen kondatzen du udaberrian argitaratu genuen liburu-cda: Manex Pagola: bere kantagintza eta argibide zonbait (1958-2015) Orain aurkezten duguna, liburuan txertatu genuen audioa da.
“Manex Pagola: Antologia”. 20 kantako CD bat da.

 

 

Manex Pagola (ohorezko euskaltzain)

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan 2023-02-24
  • Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) 2023-02-04
  • Balio erantzia 2023-01-29
  • Gontzal Mendibil-en Hazia 2023-01-22
  • Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak 2023-01-13
  • Josef Abeberriren patu tragikoa 2023-01-07
  • Txomin Peillen gogoan 2022-12-26
  • Julen Belamuno 2022-12-15
  • Reclams aldizkari okzitaniarra 2022-12-09
  • Behinola 2022-12-01

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA