Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Nostalgia ez da salgai
Atalak: bAst
Argazkilaria: Beronika Zamora
Xan Idiart idazle garaztar gaztearen bigarren ipuin bilduma honetan zortzi obra biltzen ditu. Umorea, maiz beltza, irudimen mugagabea eta kultura zabala agertzen ditu, euskara arin zehatzarekin, Sharon Tate, krokodilo bat edo aleman piloto baten irudiak halako kaleidoskopo atsegin batean jarriz.
Xan Idiart
1994 Donazaharre (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Argazkilaria: Beronika Zamora
Allande Oihenart idazle historialariak Notitia Utriusque Vasconine 1637 urtean agertu zuen: bi Baskonia bereizten zituela, bat iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa, bi erresuma indartsuen menean. Liburu honetan “Iparraldeko Baskonia” hortatik, hots “iparretik ikusiz” Euskal Herriaren iragana zehazten da. Maiz hegoaldetik ikusiz, iparralde honi garrantzi eskasa ematen zaio, ahaztuz lehengo baskoien eremu zabal indartsua izan zela.
Liburu honek, obra hura oroituz, “Notiziak” agertzen ditu, “Baskoien” munduari bere tokia aitortuz. Azpimarratuz bere historia ezagutzen ez duen populua mundutik ezabatzeko arriskuan eta zorian dagoela. Memoria galtzen duen jendea bezala. Ez daki non dagoen, ez nondik datorren, ez eta norantz ari den.
Argazkilaria: Beronika Zamora
2022
“Ngugi wa Thiong’o idazle kenyarra, Gogoa deskolonizatu bere liburuan luzaz mintzo da bere herrian egin esperientzia teatral pasionagarri batez. Antzerkiaren betebeharra lerro erdi batez azaltzen du eta haren ustez arduratzen da gizakia bere idurikoekin edo ingurugiroarekin duen konfliktoez. Misio argia zait, beri oroituz gure aitzinekoek beren irudikoekiko ezinbiziez orrialde aunitz bere bazituzten, ingurugiroa, berriz guri zitzaigula egundainoko abiaduran aldatzen eta jaukitzen, beti trabes berriak sortuz.”
Antton Luku
Garaztar guztien memorian Libertimendu ematera ateratzen ziren bolantak, inauterikari betidanik. Izen horrek libertitzea erran nahi du, jolastea, eta libertimenduak gure adimenean jostatze ausagailuarekin egiten du oihartzun. Lekukotasun zaharrek, ahozko zein idatziek, forma biziki ezberdinak azaleratzen dituzte: bolantak ez zebiltzan plazan bakarrik. Dudak dagozkigu, bizkitartean, eragileei buruz; rol ezberdinen arteko hierarkiak ez dira emanak, baina bolanta iturri guztietan dantzari ikusten badugu ere, pertsonaia horrek, bolantak, dantzaz haratago ez du deus erraten?
Dantza berrien sortzeko, zaharra aditu behar dela dio Juan Antonio Urbeltzek, inkestak egin-eta bide horretan abiatuz gero, txirikordatu metaforen hondoraino jautsi behar dela, ipuin eta esapideak biluztu, estetika hori baldintzatzen duen zentzuaren bila.
Uzten badira bere gisa sailkapen berri edo arrotzak, hasten bagara begiratzen hori guztia ez antzerki edo dantza gisa, baina funtzio politiko-soziala zeukan artedrama baten eran, betikoak zaizkigun gure plazetako ekintzak pieza frango falta dituen puzzle baten hondarrak bezala ager dakizkiguke… Hasiz gero ikasten eta ikusten, berriz, gozamenarekin batera zentzu osatuago bat da arrasortzen.
Saio honek, esperientzia pertsonal eta testigantza eta lekukotasun anitz erantsiz, antzerkientseguetako geletan garatu soa du bakarrik pausatzen gure betiko libertitzeko moldeetan.
Antton Luku Hargindegi
1959 San Frantzisko (USA)
Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Lanbidez, Donibane Garaziko ikastetxeko irakaslea da.Nahiz eta Estatu Batuetan jaio zen, amikuztarra da, han hazi eta bizi izan baita.
Tambourinek Hego Euskal Herriko gizon batekin bizi izan dituen emazte baten bizipenak bildu ditu, gazte arokoak. “Gaztaroa ametsez beteta genuen eta amets horiek mehatxatuak baitziren. Haurrak izateak bizirautea lagundu baitu“. Bere liburuaren bidez ere, garai hartan euskara eta Euskal Herriak bizirauteko izandako zailtasunak ez ditu ahaztu. Autorearen arma bakarra idazkera da: bizitakoa kontatzea eta isilduak direnak agerian uztea. Beranduegi izan gabe lekukoa pasatzen du eta jakilego hau uzten du ondokoentzat, norbaitek jarraituko duelakoan memoriaren lana. ikuspuntu feminista batetik adierazi nahi izan du Iparraldeko emazte gazte baten bizia Hegoaldeko militante baten ondoan. Maitasunak alaitua eta heriotzak goibeldua gaztetasuna!
Marikita Tambourin
1946 Baigorri (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Bordeleko Unibertsitatean etnologia edo antropologia ikasketak egin zituen. Euskal irakasle eta idazlea da.
Idazlearen lehen liburua da umorez eta sarkasmoz betea, funtzionario baten gora beherak aipatuz. Euskal Herriko giroan eta hainbat nekezi eta ameskerien erdian dabilanak itxaropen gutirekilako mundu bat jorratzen du.
Amaiur Epher Argazkilaria: Bob Edme
Amaiur Epher
1994 Izpua (Nafarroa Behera, Euskal Herria)
Alexander protagonista ez da erlatibismo totalera lerratzen, lanjerosa izan baitaiteke. Ez du sinesten profezietan, ez borroka kolektiboetan; porrotera joan baitira azken hamarkadetan. Borroka indibidualean sinesten ez badu ere, horretan tematzen da. Barne gatazkak ditu, gizartearen isla da azkenean. Baina ez da horrendako amore eman behar, Isidorok dioen gisan, «ez dugu statu quo-a kontserbatuko pazifistak garelakoan». Pesimismoak ez du erran nahi deus egin gabe egon behar dela. Pentsatzen dut pesimista askori on eginen diola liburuak, aski irekia dela eta gogoeta anitz pizten dituela.
Berriako elkarrizketa (Ainize Madariaga)
Mayi Pelot zena zientzia fikzioan aintzindari izan zen 1980ko hamarkadan. Obra honetan bere idazlan osoak biltzen dira, informatika eta interneten aurreko gogoetak dira, oro har, mundu berri beldurgarria erakutsiz, kutsadura eta ziber kultura menperatzaileekin.
Arg: maiatz
Mayi Pelot
1947 Talença (Okzitania) – 2016 Miarritze (Lapurdi, Euskal Herria)
euskal idazlea eta Maiatz literatur aldizkariko sortzaileetarik bat izan zen.[4] Zientzia fikzioa euskaraz jorratzen aitzindaria izateagatik da ezaguna. Olerki ipuin eta eleberriak.
Argazkilaria: Beronika zamora