Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Lehenbiziko harria
Atalak: Sailkatu gabea
Bernhard Mathiuet
Arantza Martinez Etxarri (itzultzailea)
Klima aldaketak Azoka herrian eragin zuen larrialdia hainbestekoa izan zen, biztanleek ziztu bizian alde egin behar izan zutela. Eta han izan zuen hamabost urteko Nischiik herri osoari etorkizun oparoa ekarriko zion ideia bikaina. Baina fanatismo itsuak eta zikoizkeriak eragindako liskarrek herritarren zoriontasunerako ahaleginak eta maitasuna biziraupenerako borroka gogor batean eraldatuko dituzte.
Nischiiren aita bere jakinduria eta indarragatik estimatutako gizona da. Bere familiak eta herritar gehienek hari jarraitzen diote, fanatikoak uxatzeko beharraz. Lortuko al dute? Zer egingo du bere familiak bere ametsak lortzeko?
Gertaera zirraragarriek, sentimendu sendoek eta protagonistek planteatzen dituzten bizitzari buruzko galdera sakonek, maitasunari, zoriontasunari eta bizi irauteko borrokari buruzko eleberri dramatiko honetan murgiltzen gaituzte. Irakurleek amaiera ikusgarri eta harrigarri bat espero dezakete.
Eskuineko eskuan ukabil baten tamainako harria hartu, labur pisatu, helburua finkatu eta indarrez bota egin zuen. Garezurreko hezurrek krak egin zioten eta gorputza erori.
Urrutiratzen ari zela, bere atzetik zetozen gizonen garrasien artean dozenaka kolpe gor entzun zituen bizirik gabeko gorputzean.
Azoka, mila biztanle baino gutxiagoko herria, berriro esnatu zen goiz latz hartan. Egunak poliki-poliki igarotzen ziren, pauso txikien berezko erritmoaz. Bien bitartean, hiriburuak, probintziako hiriek eta errepide nagusienetako herri handiek erreformei, aurrerapenei eta askatasunari esker aurrera egiten zuten, oparotasuna lortuz. Baina, istiluak, gerlak eta suntsiketak zirela eta, berriro erori ziren miseriarik sakonenean. Ordura arte, erabateko aldaketa horiek ez zioten Azoka herriari eragin. Haren igoeren eta jaitsieren erritmoak naturak baldintzatuak ziren, baita giza erabakien araberakoak ere, bizirik irauteko errespetatu beharrekoak, guztiak.
Gainera, urrun mantendu zituzten herritarrek auzi nazionalak eta nazioartekoak, gehienetan borondatearen kontra atzerrian borrokatuz, ondoren, jakintsuago itzultzeko. Ikasi baitzuten zer behar duen gizakiak bizitza on bat izateko, eta, bereziki, zer ez duen behar.
Gizon horietako bat Atal Ziam zen. Haren sakrifizioa handia izan zen gerlara joan behar izan zuenean, bere emazte maitea Erieel eta bere zortzi urteko bikiak Nischii, alaba, eta Baz, semea, utzi baitzituen. Lau urte luzez bota zituen faltan bere familia, baserria, animaliak eta herria. Baina altxor aberats batekin itzuli zen etxera. Inork ez zion galdetu Atali berari zerk eraldatu zuen horrenbeste. Baina jendea bere ausardiagatik harrituta zegoen, bere barne indarrak eta itxura duin nahiz lasaiak zirela eta, batez ere, bere jakinduriagatik, ematen zituen aholku bikainengatik eta herriko jendea erakunde solidario batean batzeko erakutsitako gaitasunagatik. Gehienek jarrera hori estimatzen zuten, bereziki, azkenaldian herriko komunitatearen bakea suntsitzen ari zen fanatismoaren sukar arriskutsua jasaten ari ziren auzotarrek. Atalen hitzek udalbatzarrean arreta handia jaso zutenez, oso goraipatua izan zen.
Egun hartan, itxaropenez elkartu ziren gizonak, herriaren porrota ekar zezakeen eta geroz eta larriagoa zen arazo bati irtenbidea aurkitzeko.
Atalek etxeko gauza funtsezkoenak antolatu ondoren, honela galdetu zion bere emazteari:
-Erieel, ahuntzekin laguntza behar al duzu?
-Pixkat bai, ahuntzama eta bere antxumeak gainontzekoengandik bereizteko.
-Oso ongi. Nischiiri aginduko diot, orain joan beharra dut eta, agur.
Etxetik irtetear zegoenean, bere semea Baz agertu zen.
-Aiota, Nischiik iraindu egin nau, joko al diot?
-Zuk ez al duzu inoiz horrelakorik egin? Baz, hamabost urte dituzu eta jakin beharko zenuke indartsuenak ahulena babestu behar duela eta ez gaizki tratatu.
-Bai aita, baina oraindik inork ez badu bere bekatuengatik zigortzen, Jainkoak zigortuko du hiltzen denean.
-Jendeak dio Jaungoikoa errukitsua dela. Esan iezaiozu Nischiiri niregana etortzeko, berarekin hitz egin nahi dut eta.
Nischii agertzen da eta aitak galdetzen dio:
-Nischii maitea, biraoak esan al dizkiozu Bazi?
-Ez aita, ergela deitu diot, soilik, nitaz barre egin duelako, gainera, ergela ez da biraoa, ezta Jaungoikoari faltatzea ere.
-Ez, maitea. Baina ez dago ondo besteei ergel deitzea. Orain, eskolara joan aurretik, lagundu amari ahuntzekin nik komunitateko bilera dut eta.